Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Egutegia

Octubre 2018
L M X J V S D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4
Noviembre 2018
L M X J V S D
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 1 2
Diciembre 2018
L M X J V S D
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6
Hasiera Prestakuntza Aprendizaje Change the Change
Change the Change PDF fitxategia Inprimatu E-posta

altEuskadin egingo dela Change the Change (aldaketa aldatzea) deituriko Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzia, 2019ko martxoaren 6an, 7an eta 8an Donostian izango dena. Deialdi horretara hainbat arlotako 600 parte-hartzaile bertaratzea espero da, hala nola enpresa-mundukoak, toki-administraziokoak, unibertsitatekoak, teknologia-zentroetakoak, ikerkuntza-zentroetakoak, gobernuz kanpoko erakundeetakoak eta gizarte-erakundeetakoak.

Helburua da klima-aldaketaren eztabaidaren abangoardian kokatzea lehen mailako hizlariekin, eta, halaber, gure ingurunean jarduteko aukera berriak irekitzea.


Hiru egun horietan, klima-aldaketaren inguruan mundu mailan garrantzitsuenetakoak diren berrogeita hamar adituk beren ikuspegi estrategikoa azalduko dute, 90 minutuko saio inspiratzaileetan, non elkarrizketarako eta eztabaidarako tartea ere egongo baita. 8 bloke tematikotan egituratuko dira saioak, honako gai hauek jorratzeko: planetaren osasuna, eskualdeen rola, hiri-ingurunea, jasangarritasuna, energia-trantsizioa, ekonomia, hezkuntza, eta emakumeen lidergoa. Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologikorako ministroak, Teresa Riberak, inaugurazio-saioan egongo dela berretsi du, eta haren hitzaldian Espainiak klima-aldaketaren gaian nahiz Europako testuinguruan duen posizioa azalduko du.

 

Horrez gain, konferentziaren egun bakoitzean, atal tematikoak “planetako heroiak” delakoen saio berezi batekin osatuko dira. Pertsona horiek proiektu eta ekimen berritzaileak abiatu dituzte, hainbat arlotatik eta munduko hainbat lekutan, klima-aldaketari aurre egiteko eta hari buruz jendea sentsibilizatzeko. Helburua da klima-aldaketari buruzko eztabaida teorikoa emaitzak erdiesten ari diren benetako proiektuetara eramatea.

 


Lekua eta data: Donostia, 2019ko martxoaren 6, 7 eta 8a
changethechange.eus