Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Egutegia

Octubre 2017
L M X J V S D
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5
Noviembre 2017
L M X J V S D
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3
Diciembre 2017
L M X J V S D
27 28 29 30 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Hasiera Nor gara
Nor gara Array Inprimatu Array  E-posta

barrixe–Bizkaiko Berrikuntza Behatokia Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila.ren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren ekimen bateratua da, eta elkarrekin garatu dute web orri hau, sinetsirik daudelako honako hauek direla ekonomia lehiakor bat garatzeko eta ekonomikoki hazteko gakoak: jakintzaren kudeaketa egokia, produktibitatea hobetzea eta, batez ere, berrikuntza bultzatzea. Horrela beraz, estrategikotzat jo da barrixe–Bizkaiko Berrikuntza Behatokia sortzea.

Hona hemen barrixe–Bizkaiko Berrikuntza Behatokiaren helburuak:

  • Bizkaiko berrikuntzaren egoera eta bilakaera ezagutu eta interpretatzea, bere ahultasunak eta indar-guneak detektatzeko;
  • Bizkaiko enpresei eta berrikuntza agenteei erreferentziazko informazioa eta analisiak ematea;
  • Etorkizuna aztertzea prospekzio analisien bidez eta joerak identifikatuz.

Horretarako, barrixe–Bizkaiko Berrikuntza Behatokiaren web orrian gai hauei guztiei buruzko informazioa dago:

  • Bizkaiko berrikuntzaren errealitatea, hiru azterlanen bidez: norabidea, aurreTIK eta Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera. Horiek guztiek ematen dute Bizkaiko enpresetako berrikuntzaren egoeraren berri, baina horrezaz gain, berrikuntzak Bizkaian bizi duen egoeraren argazkia erakusten digute eta bi indize eskaintzen dizkigute:
  1. Berritzen duten enpresetako berrikuntzaren intentsitate indizea;
  2. Berritzen ez duten enpresetako berrikuntzarako joera indizea;
  • Bizkaian, Euskadin, Estatuan nahiz Europan deitzen diren berrikuntza arloko laguntza, diru-laguntza eta lizitazioen azken deialdiak;
  • Beste eskualde eta herrialde batzuetan arrakasta izan duten esperientziak;
  • Norantz doazen produkzio sektore gorakorrak;
  • Berrikuntzarekin lotutako ikastaroak, hitzaldiak, konferentziak, mintegiak, e.a.

Lankidetzarako espirituak gidatzen du ekimen hau, zerbitzu publikoko ekimena da eta era guztietako ekarpen eta kolaborazioak onartzen ditu. Zentzu horretan, uste dugu Berrikuntzaren Behatokiak sistemako eragileen lankidetza eta parte-hartze aktiboa behar duela, garapen eta eragin handiena lortu nahi badu produkzio-sarean, izan ere, denon ahalegin koordinatuaz bakarrik erdietsiko dugu ekonomia lehiakorragoa, dinamikoagoa eta produktiboagoa Bizkaiarentzat.


 

barrixeren triptikoa