Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera Joerak Berrikuntza Ez-Teknologikoak Etorkizuneko hiriak Foster-en arabera
Etorkizuneko hiriak Foster-en arabera PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Mundua goitik behera aldatu da belaunaldi bakar batean. Beste helburu batzuk ditugu, perspektibak aldatu egin dira eta mekanismo hobeak ditugu aurrerapen berriak lortzeko. Norman Foster Fundazioak helburutzat hartu du etorkizuneko hirien erronkak –sozialak, ekonomikoak eta diseinu arlokoak- zehaztea eta hiritarrengan izango duten eragina aztertzea “Future is now” topaketan.

Fundazioak lehen zentroa ireki du Madrilen, Montesquinza kalean, 1902ko jauregi batean. Hori dela eta, hainbat profesionalek gogoeta egin dute hiri handietako bizimodua hobetzea helburu duen arkitekturari, hirigintzari, segurtasunari eta teknologiari buruz. “Esan dezaket diseinua dela etorkizuneko giltza” adierazi du Norman Foster-ek.


Bere ustez, hirien hazkunde desberdina da herrialdeen arazo garrantzitsuenetako bat. Datuen arabera, munduko biztanleriaren %75 hiri handietan biziko da 2050erako. “Digitalki nahiz fisikoki gero eta konektatuagoa den planeta batean bizi gara, eta gizartea landa-eremuetatik hirietarantz migratzen ari da inoiz baino gehiago.

elmundo.es