Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera Joerak Berrikuntza Teknologikoak Hemen da etorkizuneko autoa
Hemen da etorkizuneko autoa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Dagoeneko ibilgailuek badituzte txertatuta ukimenezko teknologia –sakelakoek erabiltzen dutena- eta bio-sentsoreak, eta hemendik bost urtera autoaren industria osoan egongo dira ezarrita.

Horixe iragarri du Paul Lacharmoisek, Kataluniako Teknologi Zentroko Inprimaketa Funtzional eta Dispositibo Integratuen Unitateko zuzendariak; Lacharmoisen arabera, teknologia berri horiek lagungarri izango dira gidarientzat, eta elkarreragin hobea sortuko dute gizakiaren eta makinaren artean.


Eurecat teknologi zentroak horrelako aurrerapenen hainbat adibide erakutsi ditu Automotive Interiors azokan, Stuttgarten (Alemania), eta teknologia berri bat aurkeztu du, elkarrekin integratzen dituena autoen sabaian LED argiak eta ehunak argiztatzeko dispositiboak.

Diotenez, “urte gutxiren buruan plastikoan zuzenean integratutako elektronika inprimatuko teknologia berriek ordezkatu egingo dute botoi mekanikoekin aktibatzen den kontsolaren formatua”.

eleconomista.es