Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera Joerak Berrikuntza Teknologikoak Genoman GIF bat grabatuta daukan lehen biziduna
Genoman GIF bat grabatuta daukan lehen biziduna PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Harvard Unibertsitateko zientzialariek lauhazka doan zaldi baten irudiak txertatu dituzte bakterien DNAn. Izaki bizidun batek behar duen informazio guztia bere genoman gordeta dago, eta genoma hori DNAren unitate mikroskopikoz osatuta dago.

Zientzialariek Nature aldizkariak argitaratutako azterlan batean erakutsi dute nola kodifikatu irudiak pixelen ordez DNA nukleotidoak erabiliz, nukleotido horiek bakterien genoman txertaturik geratzen direlarik. Gero mikrobioen genoma sekuentziatu dute, eta irudiak berreskuratu dituzte hasierako bereizmenaren %90 lortu dutelarik.


Nahiz eta genomatik berreskuratutako irudien kalitatea ez den oso ona (pixel multzo lauso bat da), lehenengoz erakutsi da nola erabili izaki bizidunak informazioa gordetzeko, hau da, lehen urratsa da konputazioan organismo bizidunak erabiltzeko.

elpais.com