Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Joerak Berrikuntza Teknologikoak Gauzen Interneteko joerak 2018an, IBMren arabera
Gauzen Interneteko joerak 2018an, IBMren arabera PDF fitxategia Inprimatu E-posta

2018an ere emango du zeresana Gauzen Internetek. Hona hemen IBMko lantaldeak IoT-ren inguruan egin dituen iragarpen garrantzitsuenak, oinarrizko tresna bezala datu-bilketa eta datuen erabilpen masiboa darabiltzatenak.

Aspalditik darabilgu ahoan Gauzen Internet kontzeptua (IoT). Sarera konektatutako dispositibo adimendunak ere protagonista izan dira CES ekitaldiaren azken edizioan. Emaitza ekonomikoei dagokienez, azken txostenek diote konektagarritasunak markatuko duela 2020. urtea, eta milioi askotako kopuruak erregistratuko direla.
IDATEk eginiko ikerketen arabera, bi urte barru 80.000 milioi dispositibo egongo dira konektatuta mundu osoan. Bestalde, IDCk iragarri du IoT konponbideen merkatuak 7.100 milioi dolar mugituko dituela eta 36 milioi profesional baino gehiago enplegatuko dituela.
IBMk lau joera nagusi markatu ditu 2018rako.

  •  AAri esker, IoT adimentsuagoa izango da
  •  CPUek potentzia handiagoa izango dute
  •  Blockchain erabiliko da IoT transakzioetan
  •  IoT masiboki haziko da industrian

ticbeat.com