Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Joerak Berrikuntza Teknologikoak Teknologiak medikuntza eta I+G aldatu ditu
Teknologiak medikuntza eta I+G aldatu ditu PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Enpresa teknologikoak industria farmazeutikoarekin batera ari dira lanean gaixotasunak detektatu eta tratatzeko, eta minbizi, diabetes eta beste hainbat gaitzentzako farmakoen ikerketa azkartuko duten datuak lortzeko

Nola lagundu dezake teknologiak gaixotasunak prebenitzen, pazienteen bizi-kalitatea hobetzen eta farmako berrien ikerketa eta garapena azkartzen? Enpresa teknologikoak medikuntza arloko enpresetan inbertitzen ari dira, hazten ari den merkatu hori aprobetxatzeko.


Apple-k Gliimpse erosi du, zeinak osasun aldagaiak neurtzeko eta datuak sortzeko gailuak fabrikatzen baititu, informazio horren bidez etorkizuneko gadget-ek erabiliko duten teknologia hobetzeko. Bestalde, Google-k Calico enpresa bioteknologikoa sortu du, zeinak zahartzearen sektorean lan egiten baitu.
Microsoft enpresak SenseCam diseinatu du, Alzheimer gaitza duen pertsona baten eguneroko bizitza erregistratzeko eta gaixotasuna atzeratzeko, eta minbiziaren aurkako ikuspegi berriak bilatzen ditu Microsoft Lab espazioaren bidez.

 

Bestalde, enpresa farmazeutikoek dagoeneko erabiltzen dituzte teknologia eta adimen artifiziala medikamendu berriak deskubritzeko prozesuak azkartzeko.
Hala, super-ordenagailuak eta ikaskuntza automatikoko sistemak baliatzen dituzte jakiteko nola portatuko diren molekulak eta nolako aukerak dituzten medikamendu bihurtzeko, denbora eta kostuak aurreztuz. Teknologia digitalaren erabilera izango da “datozen urteetako erronka disruptibo eta garrantzitsuenetako bat” adierazi zuen Bertrand Bodson-ek Novartis enpresako zuzendari digital izendatu zutenean (Suitzako farmazeutikaren lehenengo zuzendari digitala). Apur bat lehenago, GSK enpresak ere arduradun digital eta teknologikoaren figura sortu zuen. Bi konpainia farmazeutikoak aitzindariak dira talentua erreklutatzen ari den industria horretan. Nagusiki ingeniariak erakartzen dituzte, Google eta LinkedIn taldeetatik adibidez, medikamendu berrien I+G-ko prozesuak modernizatzeko eta lortutako informazioa aztertuko duten tresnak eraikitzeko, entsegu klinikoen kostuak murriztuz.

 

expansion.com

 

 

Ekitaldiak

Or Uzt 06
Demo Day Bind 4.0
As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum