Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera Joerak Berrikuntza Teknologikoak 7 teknologia, laster auto guztiek fabrikatik ekarriko dituztenak
7 teknologia, laster auto guztiek fabrikatik ekarriko dituztenak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Giltzak ordezkatuko dituzten aplikazioak, gidatze autonomoa, kamerak alde guztietan… Autoak asko aldatuko dira hemendik gutxira. Duela urte batzuk, gidari pribilegiatu batzuek gama altuko aurrerapen teknologikoak estreinatu zituzten beren autoetan, esaterako balaztak ez blokeatzeko sistema (ABS), maldan arrankatzeko laguntzailea, gurutzaldi-kontrola edo ateak urrunetik irekitzeko giltzak.

Asmakizun horiek gidatzeko modua aldatu zuten, eta gaur egun guztiz orokortuta daude.
Orain, badira beste nobedade batzuk, hemendik gutxira arruntak izango direnak auto gehienetan.

Aplikazioak giltzen ordez
Gero eta auto modelo gehiagok daukate aplikazio bat, eta hori erabil daiteke bozina jotzeko, motorra arrankatzeko, berogailua programatzeko edo urrunetik aparkatzeko.

Gidatze autonomoa
Berrikuntzetan berritzaileena da, etorkizuneko iraultza, marka handi guztiak ikertzen ari direna.

Kamerak gauza guztietarako
Gaur egun oso zabalduta daude aparkatzen laguntzeko atzealdeko kamerak, eta 360ºko kamerak ere gero eta ohikoagoak dira, baina teknologiak beste zerbait dakarkigu orain: kamerak erabiltzea kanpoko atzerako ispiluen ordez.

Aurrez aurreko talken aurkako sistema
Hainbat marka garatzen ari diren sistemak gai dira autonomoki gelditzeko eta norabidea aldatuz talkak saihesteko.

Haririk gabeko karga
Gero eta ibilgailu gehiagok dauzkate beren kontsola eta barnealdeetan haririk gabe kargatzeko plataformak.

LED argiak
LED teknologia argi halogenoena baino trinkoagoa eta eraginkorragoa da.

 

elpais.com