Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Joerak Berrikuntza Teknologikoak Gauzen Internetek zazpi modu hauetan aldatzen du gure lana
Gauzen Internetek zazpi modu hauetan aldatzen du gure lana PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Gauzen Internetek eragina du arlo oso desberdinetan, hala nola datuen kudeaketan, eta negozio-eredu berrien sorkuntzan, horrezaz gain, aukera eskaintzen du konexioa izateko urrutiko tokietan.

Besteak beste, Gauzen Internetek zazpi modu hauetan aldatu ditu negozioak.
Makinak konektatzen ditu: Helburua da milaka gailu konektatzea eta komunikatzea, gailu horien aplikazioak ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Gauzen Internetek aukera ematen du komunikazioa eraginkorki kudeatzeko, bai makinen artean eta baita ere pertsonen artean, eta horrek kostu gutxiago dakar enpresentzat.

  • Datu gehiago / hobeak: Hiperkonexioa dela medio, datu trafiko handia dugu gaur egun. Makinek partekatzen duten informazioa gorde, prozesatu eta aztertu egin behar da, eta horretarako programa indartsuak erabili behar dira, gai izango direnak ekintza automatizatuak exekutatzeko edo, besterik gabe, profesionalei laguntzeko beren negozioetarako garrantzitsuak diren erabakiak hartzen.
  • Enpresaren lehiakortasuna hobetu du (hori ere datuei esker): Tresna eta gailu guztiak sistema zentralizatu bati konektatuta daudenez, askoz ere errazagoak dira erabiltzeko. Hala, errazagoa da baita ere informazioa biltzea, jarduera-patroiak zein akatsak identifikatzea eta azken horiek zuzentzea.
  • Bidea erraztu du iristeko zailak diren tokiekin konektatzeko: Azkenaldian enpresak hasi dira teknologia hori erabiltzen konexioa ahalbidetzeko urrutiko tokietan dauden gailuekin, hau da, estaldura kaskarreko eremuetan, lurpean edo iristeko zailak diren tokietan daudenekin.
  • Teknologia merkeagoa eta ekologikoagoa: Gauzen Interneti esker, enpresek energia aurreztu dezakete bulegoko lan-ingurunea kontrolatuz. Hau da, bulegoa domotizatuz.

elpais.com

 

Ekitaldiak

Or Uzt 06
Demo Day Bind 4.0
As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum