Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Joerak Berrikuntza Teknologikoak Ibilgailu elektrikoak, partekatuak eta autonomoak: gazteen mugikortasuna
Ibilgailu elektrikoak, partekatuak eta autonomoak: gazteen mugikortasuna PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Ioscoot enpresako zuzendari exekutiboak errepaso bat eman die belaunaldi berrientzako hiri-garraioan nabaritzen hasi diren joera berriei. Baldin eta automobilgintza sektoreak aurrea hartu nahi badie gizartearen premiei, ezinbestekoa da belaunaldi berriak aztertzea.

Millennial belaunaldiaren premiak ulertzen hasi garenean, geure buruari galdetu behar izan diogu zer den Z belaunaldiak beharko duena. Zillenials direlakoak 13 eta 17 urte bitarteko gazteak dira (munduko biztanleriaren %26 gaur egun). Teknologiaz inguraturik jaio dira, eta neba-arreba nagusiagoen akatsetatik ikasi dutenez, haiek baino hobeto erabiltzen dute teknologia eta beren bizitzako gauza guzti-guztierako beharko dute. Gainera, Millenial belaunaldikoak baino exijenteagoak dira bat-batekotasunari dagokionez eta baita ere garraio eta joan-etorriei dagokienez.

Gaur egungo gazteei dagoeneko antzematen zaie joera dutela mugikortasun partekatu eta autonomorako. Horrekin batera, kontuan hartu behar da ez zaiela interesatzen ibilgailu bat erostea, haren mantenimenduaz arduratzea edo horrek berekin dakartzan gastuak ordaintzea, ez epe laburrera eta ez luzera. Ikuspegi hori perspektiba pixka batekin begiratuz gero, ikusten da gazteek ez dutela ikusten ibilgailua jabetza modura, baizik eta beharrezkoa denean bakarrik erabiltzeko zerbitzu gisa.

 

elpais.com
 

 

Ekitaldiak

As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum