Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Joerak Berrikuntza Teknologikoak Bruselak inbertsioa, hezkuntza eta etika bultzatu nahi ditu adimen artifizialari aurre egiteko
Bruselak inbertsioa, hezkuntza eta etika bultzatu nahi ditu adimen artifizialari aurre egiteko PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Europako Batzordeak (EB) uste du Europar Batasunak aurre egin behar diola adimen artifizialak berekin ekarriko duen aldaketa teknologikoari, hiru ardatz garrantzitsu hauen bidez: inbertsio ekonomikoa, etorkizuneko enpleguetarako prestakuntza eta etika, roboten mugak eta erantzukizunak erregulatzeko.

Adimen artifiziala errealitate bat da.Eta geratzeko etorri da”, baina “robotak ez dira inoiz izango gizakiak.Hirurogeita hamarreko hamarkadako datu kopuru berbera daukagu,baina makinak orain gai dira azkarrago prozesatu eta analizatzeko” adierazi du aste honetan ElzbietaBienkowska-k, Europako Industria eta Barne-merkatuko komisarioak.


Europar Batasuneko Exekutiboak adimen artifizialaren etorkizunari buruz egin duen dokumentuaren aurkezpenean,ElzbietaBienkowska-rekin batera parte hartu du Carlos Moedasek, Europako Ikerketa, Zientzia eta Berrikuntzako komisarioak, zeinak esan baitu “beldurrik gabe begiratu behar zaiola etorkizunari”.


EBren “jakinarazpen” hori ez da proposamen legegile bat, baina argi adierazi du Europar Batasunak gutxienez 20.000 milioi euro inbertitu behar lituzkeela 2020a amaitu baino lehen, roboten arora egokitu nahi badu.
EBko Exekutiboaren jarraibideek orobat lantzen dituzte robotikarekin lotutako beste bi alderdi, Bruselak Europar Batasuneko Estatu kideekin jorratu nahi dituenak.


Lehenak dio EBk ematen dituen “aukera digitalen bekak” orientatu behar direla, Europako 6.000 ikasle inguruk prestakuntza orokorra jaso dezaten gaitasun digitalei buruz eta ezagutza espezifikoa adimen artifizialari buruz.
Gainera, Europako Batzordeak EBko herrialdeei eskatu die egokitu ditzatela beren hezkuntza- eta prestakuntza-programak jauzi teknologiko berriak sortuko dituen premietara; “enplegu berri asko sortuko dira, baina beste batzuk desagertu egingo dira, eta gehienak eraldatu” laburbildu du EBko Exekutiboak.


Azkenik, Bruselak marko etiko eta legegile egoki bat sortu nahi du robotikak berekin ekarriko dituen erronka berrientzat. Oraingoz, EBk baditu arau batzuk robotika erabiltzen den lekuetan sortzen diren estandarizazio patroientzat, baina ez dauka legerik gizakien eta automaten arteko elkarreragin soziala arautzeko.
Horregatik, aditu talde bat osatu da askotariko alderdiak aztertu ditzan, hala nola “justizia, segurtasuna eta gardentasuna, enpleguaren etorkizuna, demokrazia, eta, ikuspegi zabalago batetik, EBren Oinarrizko Eskubideen Gutunaren aplikazioan izango duen eragina”.


Aurrerago, 2019aren erdialdean, Bruselak hainbat jarraibide aurkeztuko ditu produktu akastunei buruzko Zuzentaraua behar bezala interpretatzeko, errealitate teknologiko berria kontuan hartuz eta betiere “gizakia jarriz gauzen erdigunean” zehaztu zuen Mariya Gabrielek, Europako Ekonomia eta Gizarte Digitaleko komisarioak.


madrimasd.org