Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Joerak Berrikuntza Teknologikoak Iritsi da zakur bat bezala jokatzeko eta pentsatzeko gai den adimen artifiziala
Iritsi da zakur bat bezala jokatzeko eta pentsatzeko gai den adimen artifiziala PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Gizakia ez da munduko izaki adimendun bakarra. Hala, AAk posible du beste animalia batzuetan inspiratzea gaitasun gehiago izateko.Sistema honek ez digu aurpegia miazkatuko, baina gai da zakurren portaera imitatzeko, eta zakur batek hartuko lituzkeenen antzeko erabakiak hartzeko.

Ekimenaren helburua zen makinak ikas zezala zakurrenak bezalako erabakiak hartzen.Ikuspegi horrek ikerketa-ildo berri bat ireki du AAren barruan, bere bitartez aztertzeko munduko gainerako izaki adimendunen ikaskuntza-prozesuak eta gaitasunak.


Hasteko, lantaldeak datu-base batean bildu zituen zakurren portaerak.Horretarako, inertziak neurtzeko unitate bat jarri zioten zakur bakar bati hanketan, isatsean eta gorputzean, eta horrela erregistratu zituen zakurraren angelu erlatiboak eta posizio absolutua.GoPro kamera bat ere jarri zuten animaliaren buruan, bere eszena bisuala grabatzeko segundoko bost fotogramako abiaduran.Azkenik, mikrofono bat jarri zioten soinua grabatzeko.Zakurraren bizkarrean kokatutako Arduino unitate batek grabatu zituen datu guztiak.


Guztira, lantaldeak 24.500 bideo fotograma inguru bildu zituen, gorputzaren posizioarekin eta animaliaren mugimenduen datuekin sinkronizatuta.21.000 fotograma erabili zituzten adimen artifizial bat entrenatzeko, eta gainerakoak sistema baliozkotzeko eta probatzeko.

 

technologyreview.es

 

Ekitaldiak

Or Uzt 06
Demo Day Bind 4.0
As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum