Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Joerak Berrikuntza Teknologikoak Konpainiarako robotek dementzia duten pazienteen bizitza hobetuko dute
Konpainiarako robotek dementzia duten pazienteen bizitza hobetuko dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Dementziak bakardadea eta isolamendua eragiten ditu, baina MARIOk konpon lezake arazo hori. Europako funtsekin finantzatutako proiektu bati esker, konpainiarako robotek dementzia duten pazienteen bizitza hobetuko dute eta zaintzaileei lagunduko diete.

Dementziak ondorio fisikoak, fisiologikoak, sozialak eta ekonomikoak ditu pazienteengan, beren familietan, zaintzaileengan eta gizartean.Gainera, bakardadea eta isolamendua eragin ditzake.Arazo horiek saihesteko Europako funtsekin finantzatutako MARIO proiektuko ikerlariek hamabi hilabeteko proba pilotu bana egin dute Irlandan, Italian eta Erresuma Batuan “MARIO Kompaï” robot laguntzailearekin.Entseguek erakutsi dute horrelako zerbitzuak ematen dituzten robotak eragin onuragarria izan dezaketela dementzia duten pertsona nagusiengan.


Osasun sektoreko, robotikaren industriako eta dementzia lantzen duten taldeetako adituz osatutako partzuergo batekgaratu zuen konpainiarako robot hori.Robotaren gakoetako bat da erabiltzaileak gidatu duela diseinu prozesua, eta proba pilotuetan kontuan hartu zela gaixotasuna duten pazienteen iritzia.

 

2015eko otsailean abiarazia, MARIO proiektuak hiru urteko iraupena izan du eta arlo askotako espezialistek parte hartu dute bere diseinu prozesuan: robotika, datu semantikoen analisia, adimen artifiziala, ukimenezko pantaila interaktiboak eta hitz egiten duten pantailak, osasun arreta eta erizaintza. Urte honen hasieran bukatu diren azterketa pilotuetan, robotak dementzia duten pertsona nagusiekin eta beren zaintzaileekin elkarreragin du.Horri esker, pazienteek aukera izan dute egunkaria irakurtzeko, beren kantu gogokoenak entzuteko, ingurukoen ospakizunen oroigarriak entzuteko, eta harremanetan jartzeko adiskide eta senitartekoekin.

 

cordis.europa.eu
 

 

Ekitaldiak

Or Uzt 06
Demo Day Bind 4.0
As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum