Burujabetza digitala: boterea herriarentzat Inprimatu

Aditu talde bat laguntza ematen ari zaie Europako herritarrei beren etorkizun digitala diseinatzeko prozesuan, aukera eskainizberen informazio pertsonala kontrolatzeko.Horrela bermatuko da pertsona guztien pribatutasunerako eskubidea, eta aldi berean aukera emango zaie interes publikoko datuak partekatzeko.

Ikerlari talde bat gai hori lantzen ari da Europako funtsekin finantzatutako DECODE proiektuaren barruan, zeinak helburutzat baitauka tresna praktikoak garatzea burujabetza digitala eta pertsonen datu pertsonalak babesteko.


Proiektuaren webgunearen arabera, DECODE ekimenak hiru erabilpen-eszenatoki desberdin planteatzen ditu: ekonomia kolaboratiboa / arreta soziala; herritarren parte-hartzearen bidezko detekzioa; eta demokrazia irekia. Momentuz, arreta berezia eskaini die Amsterdam eta Bartzelonako erabiltzaile komunitateei.Hiri bakoitzean bi aplikazio pilotu aukeratu ditu, “Europako herritarrak gaituko dituztenak beren onlineko nortasunaren jabe izan daitezen eta datuak partekatu ditzaten modu independente, seguru eta fidagarrian”.


Cities today:”Cities Today” aldizkariak berriki argitaratutako artikulu batean, Francesca Bria-k, DECODE proiektuko koordinatzaileak honela laburbildu du Bartzelonako hiri adimendunaren estrategia: lehen zutabea eraldaketa digitala da: nola lan egin behar duen edo lan egin behar ote lukeenUdal Gobernu batek teknologiarekin.Bria andreak, Bartzelonako Teknologia eta Berrikuntzako komisionatua ere badenak, adierazi zuen bigarren zutabeadelaberrikuntza digitala eta Bartzelonako 13.000 enpresa teknologikoei laguntza ematea.“Merkatu digital ireki bat sortzen ari gara kontratazio publikoa gardenagoa izan dadin; hala, enpresa txikiek ere parte hartu ahal izango dute, eta baldintza berdinetan lehiatuko dira sektoreko handienekin”.Herritarren gaikuntza digitala litzateke estrategiaren hirugarren zutabea.

cordis.europa.eu