Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Joerak Berrikuntza Teknologikoak Hauek dira energiaren sektorea betiko aldatuko duten berrikuntzak
Hauek dira energiaren sektorea betiko aldatuko duten berrikuntzak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Milurtekorako helburu gehienak eta Gizateriaren datozen urteetako funtsezko desafio asko erronka energetikoak dira. Hona hemen horietako batzuk: klima aldaketaren aurkako borroka (Europar Batasunak %95 murriztu nahi ditu bere isuriak 2050erako, eta horretarako argindarrak ase beharko du amaierako energia-kontsumoaren gutxienez %60), iturri nuklearrekiko etengabeko errezeloak (adibidez, 2028an itzaliko dira Espainiako zentral nuklear guztiak) eta argindarraren ekoizpena demokratizatzea gune azpi-garatuetan edo landa-guneetan.

Teknologia berriek garrantzi handia izango dute etorkizuneko energiarako bidean, nahiz eta gaur egun jada errealitate bat den. Horregatik, gaur ia ezezagunak diren hainbat termino ohiko bihurtuko dira gure irudimen kolektiboan: mini-grids, produkzio deszentralizatua, energia berriztagarrien sustapena, baterien belaunaldi berriak, sarea orekatzeko eta beronen kudeaketa adimendunerako sistemak, sentsorizazioa, Gauzen Interneta…


businessinsider.es