Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Joerak Berrikuntza Teknologikoak Blockchain, etorkizuna eraikitzeko kate eta bloke berriak
Blockchain, etorkizuna eraikitzeko kate eta bloke berriak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Informazio gehiago, seguruagoa eta arinagoa; horra bloke-kateen teknologiak eraikuntzari ekar diezazkiokeen abantailak. Teknologia berri horri esker, buru eman dakioke jabetzaren eta autoretzaren arteko borrokari, eta baita ere lehengaien xahutzeari.

Kontuan izanik eraikuntzan posible dela sentsoreak jartzea edozein elementutan eta posible dela baita ere plano digitalean erreplikatzea, bloke-kateak erabil daitezke datu horien kaltezintasuna eta gardentasuna bermatzeko. Mailu bati sentsore bat jarrita, jakin daiteke nor ari den mailu hori erabiltzen, non eta zein matxura izan dituen. Gainera, mailu horren informazioa kudeatzen duen bloke-kateak bermatuko luke datuak egiazkoak direla eta inork ez dituela manipulatu.


Blockchain teknologiak baditu aplikazio gehiago eraikuntza sektorean, adibidez, lehengaien hornikuntza-katean. Obretan material asko enkargatzen eta administratzen da eta denak kontrolatu behar izaten dira, balitekeelako batzuk galtzea garaiz erabiltzen ez badira.


Bloke-katezko plataforma batekin trazagarritasuna eman dakioke eraikin osoari: nola eraiki den, zeintzuk diren bere ezaugarri teknikoak, zein material erabili den, nondik ekarri diren eta non dauden kokatuta… Hala, erraz eta merke eskura daiteke informazio aldaezin eta gardena proiektuaren bizi-ziklo osoan (erabileran, mantenimenduan eta eraistean ere bai), eraikina askoz modu eraginkorragoan erabiliz.

technologyreview.es