Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera
Barrixe - Bizkaiko Berrikuntza Behatokia
Shangaik Silicon Valley-ren antzeko zientzia hiri bat sortuko du 2020rako
Berrikuntza Ez-Teknologikoak

“Zientziaren hiri” berrian 700.000 biztanle inguru biziko dira, horietako batzuk ikerketa zentroetan lan egingo duten zientzialariak, eta baita ere enpresariak eta profesionalak. Shangai Daily egunkariak jakinarazi duenez, Zientziaren hiria Zhangjiang Hi-Tech parkean eraikiko da, Pudong hirian.

Gehiago irakurri...
 
Kirol arropa, bigarren bizitza erabiltzen ez diren sareentzat
Berrikuntza Teknologikoak

Ternua euskal enpresak galtzak egiteko erabiltzen ditu itsasoan abandonatuta dauden eta hain kutsagarriak diren sareak.  «Posible da beste modu batean ekoiztea», azaldu du Ternua mendi markaren sortzailekide eta I+G-ko zuzendari Eduardo Uribesalgok.

Gehiago irakurri...
 
Airerik gabeko pneumatikoak eta bidean diren beste berrikuntza batzuk
Berrikuntza Teknologikoak

Autoaren sektorea gero eta hurbilago dago energia garbiekin eta gidaririk gabe dabilen autoa lortzetik. Pneumatiko fabrikatzaileek ere eskakizun berrietara egokitu behar dute. Horren erakusgarri da Vision, Michelin enpresak Movin’On azokan aurkeztu duen hagun adimenduna. Airerik gabeko gurpil hori material birziklagarriz eta biodegradagarriz egina dago, eta sortzaileek diote urte asko iraungo duela, nahikoa izango baita errodatze-banda aldatzea 3D inprimagailuak izango dituzten dendetan.

Gehiago irakurri...
 
Zer gertatuko litzateke Suitzak bere berrikuntzak etiketatuko balitu?
Berrikuntza Ez-Teknologikoak

Neuchâtel eta Berna hirietako zientzialariek politika berri bat nahi dute Suitzarako, politika horren bidez garrantzia emateko berrikuntza nazionalei. Are gehiago, etiketa bat sortu nahi dute Suitzaren ospea indartzeko berrikuntzako mundu mailako lider gisa.

Gehiago irakurri...
 
Hemen dira berriro sektore profesionalera zuzendutako Google Glass betaurrekoak
Berrikuntza Teknologikoak

Bazirudien dagoeneko ahaztuta geneuzkala Google Glass betaurrekoak, baina konpainiak joan den hilean eguneratu zuen aplikazioa, eta gaur bertan jarri dira salgai, baina merkatu korporatiboarentzat bakarrik.

Gehiago irakurri...
 
«HasieraAurrekoa123456789HurrengoaAmaiera»

Orria: 7 Guztira: 9