Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera
Barrixe - Bizkaiko Berrikuntza Behatokia
BMWk bizikleta eta motor elektrikoentzat bakarrik izango den errepide bat proposatu du
Berrikuntza Teknologikoak

Errepide hori trafikoa baino metro batzuk gorago eraikiko litzateke, teilatu eta guzti. Garatzaileen arabera, egungo errepideak baino seguruagoa izango litzateke, bi gurpileko ibilgailuak ez liratekeelako ibiliko lau gurpil edo gehiago dituztenekin batera. Asmoa da trafikoa arintzea eta hirietako isuri kutsagarriak murriztea.

Gehiago irakurri...
 
Norvegiako erraldoiek bat egin dute bertako enpresa-sarean digitalizazioa demokratizatzeko
Berrikuntza Ez-Teknologikoak

Herrialde eskandinaviarreko 15 konpainia handienek –besteak beste Telenor, DNB edo Statoil petrolio konpainia- Digital Norway sortu dute, gaitasun digitalak bultzatzeko bertako enpresa-sarean.

Gehiago irakurri...
 
Kirol arropa, bigarren bizitza erabiltzen ez diren sareentzat
Berrikuntza Teknologikoak

Ternua euskal enpresak galtzak egiteko erabiltzen ditu itsasoan abandonatuta dauden eta hain kutsagarriak diren sareak.  «Posible da beste modu batean ekoiztea», azaldu du Ternua mendi markaren sortzailekide eta I+G-ko zuzendari Eduardo Uribesalgok.

Gehiago irakurri...
 
Shangaik Silicon Valley-ren antzeko zientzia hiri bat sortuko du 2020rako
Berrikuntza Ez-Teknologikoak

“Zientziaren hiri” berrian 700.000 biztanle inguru biziko dira, horietako batzuk ikerketa zentroetan lan egingo duten zientzialariak, eta baita ere enpresariak eta profesionalak. Shangai Daily egunkariak jakinarazi duenez, Zientziaren hiria Zhangjiang Hi-Tech parkean eraikiko da, Pudong hirian.

Gehiago irakurri...
 
Zer gertatuko litzateke Suitzak bere berrikuntzak etiketatuko balitu?
Berrikuntza Ez-Teknologikoak

Neuchâtel eta Berna hirietako zientzialariek politika berri bat nahi dute Suitzarako, politika horren bidez garrantzia emateko berrikuntza nazionalei. Are gehiago, etiketa bat sortu nahi dute Suitzaren ospea indartzeko berrikuntzako mundu mailako lider gisa.

Gehiago irakurri...
 
«HasieraAurrekoa12345678910HurrengoaAmaiera»

Orria: 8 Guztira: 10

Ekitaldiak

Or Uzt 06
Demo Day Bind 4.0
As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum