Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.


Boletín de Novedades:
Observatorio de la innovación de Bizkaia


Bizkaia Aurrera!: Suspertze Adimentsua 2020 programa

Enpresaren jarduera digitalizaziora, ekonomia zirkularrera eta ingurumen-inpaktua murriztera bideratzen laguntzen duten eta COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko deklaratutako alarma-egoeraren ondoren jarduera berraktibatzeko balio duten proiektuak garatzeko laguntzak.

Diruz lagundu daitezkeen egitateen artean, honako helburu hauek dituzten proiektuak daude:

  • Merkataritza-jarduerak indartzea.
  • Marketin-jarduera berriak, marketin digitala barne.
  • Nazioarteko eskaintzak hautematea eta haietatik erakartzea.
  • Zerbitzuak kanal berrien bidez, digitalak barne, eskaintzea
  • Enpresaren egungo produktuak eta zerbitzuak merkatu berrietara birbideratzea.
  • Enpresen merkataritza- eta ekoizpen-eraginkortasuna hobetuko duen enpresen bat-egitea edo eskuratzea.
  • Merkatu zabalagoetan lankidetzan aritzeko aliantzak, merkaturatzeko ABEE eta partzuergoen prestakuntza barne.

Ekonomia eta merkataritza suspertzeko proiektuen artean, enpresaren jarduera eta negozio-eredua digitalizaziora, ekonomia zirkularrera edo enpresaren jardueraren eta haren produktu/zerbitzuen ingurumen-inpaktua murriztera bideratzen laguntzen duten proiektuek ere laguntza berezia jasoko dute.

Eskabideak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 1etik irailaren 30era

BIZKAIA.EUS

Bizkaia Aurrera!: Programa Reactivación Inteligente 2020

Ayudas para el desarrollo de proyectos que ayuden a reorientar la actividad de la empresa hacia la digitalización, la económica circular y la reducción de impacto ambiental y que sirvan para la reactivación de su actividad tras el estado de alarma.

Entre los hechos subvencionables están aquellos proyectos orientados a:

  • Reforzar la actividad comercial.
  • Nuevas actividades marketing, incluyendo el marketing digital.
  • Detectar y captar de ofertas internacionales.
  • Ofrecer servicios por nuevos canales, incluyendo los digitales.
  • La reorientación de los productos y servicios actuales de la empresa hacia nuevos mercados.
  • La fusión o adquisición de empresas que mejore la eficiencia comercial y productiva de las empresas.
  • Alianzas para acceso en colaboración a mercados más amplios, incluyendo la formación de UTEs y consorcios para la comercialización.

Entre los proyectos de reactivación económica y comercial también recibirán un apoyo particular los que ayuden a reorientar la actividad y el modelo de negocio de la empresa hacia la digitalización, la economía circular o la reducción de impacto ambiental de la actividad empresa y de sus productos/servicios.

Plazo de presentación de solicitudes: desde el 1 de junio hasta el 30 de septiembre de 2020.

BIZKAIA.EUS