Bizkaiko enpresen %41,1ek aitortzen du jarduera berritzaileren bat egin izana 2023an. Hala islatzen du Norabidea2024* azterlanak, barrixe - Berrikuntza Behatokiaren bidez, Bizkaiko konpainien jarduera berritzailea aztertzeko egina.
Txostenaren arabera, enpresa horien %53,3k aitortzen du azken lau urteetan jarduera berritzaileren bat egin izana, etengabe edo aldizka.
Datu horiek erakusten dute egonkortasun-egoera bat dagoela enpresen jarduera berritzaileari dagokionez. Hala, 2017tik ikusten zen beherakada geldiarazi egiten da, eta egonkortasun bat sortzen da, itxuraz pandemiak ekarri zuen eraldaketara bultzatzen jarraitzen duena.
Enpresek AA ezartzen dutenean, erakundeak beste era batera lehiatzen dira, lan egiten dute eta egokitzen dira gaur egungo egoerara.
Ohiko lanak egitean eta erabaki estrategikoak hobeto hartzean, AAk egiaztatu egin du eraginkortasuna eta berrikuntza bultzatzeko tresna ahaltsua dela zenbait industriatan.
Programa hau bi dirulaguntza ildoren bitartez gauzatuko da:
-
1. ildoa: Oinarrizko digitalizazio-proiektuetarako dirulaguntzak ( 2024ko maiatzaren 20tik uztailaren 26ra)
-
2. ildoa: Digitalizazio aurreratuko proiektuetarako dirulaguntzak (2024ko maiatzaren 20tik ekainaren 7ra)
Nolanahi ere, azken helburua da enpresek lehiakortasun-posizioa hobetzea digitalizazioaren bidez, eta horrek ere laguntzen du beren aztarna ekologikoa murrizten
Hazinnova enpresa txiki eta ertainei berrikuntza-proiektu txikiak modu praztiko eta errazean gauzatzen laguntzea helburu duen programa da. Horretarako, 50 orduko aholkularitza espezializatua eta doakoa eskaintzen du.
Epea: 2024ko apirilaren 8tik urriaren 24ra
Programa honen helburua euskal ekintzailetza-ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuei laguntzea da, ekimenak dinamizatu eta bateratzeko, bertako eragileak elkartu daitezen eta parte har dezaten, eta, sinkronizazio eta koordinazio handiagoa lor dadin.
Epea: Ekainaren 21etik irailaren 30era
|