menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
2020ko Innobideak laguntza-programa
Laguntzak: Berrikuntza

Innobideak programaren helburua da babesa ematea hiru ildo hauen bitartez gauzatzen diren ekintzei:

Innobideak-Lehiabide

  • Talka-planak eta Negozioaren Jarraipen- edo Berrabiarazte-planak,
  • negozio eredu berrien garapena,
  • berrikuntzako proiektuak,
  • tamaina handitzeko proiektuak, eta trakzio enpresen eta beren hornitzaileen artean lankidetzak garatzeko proiektuak

Innobideak- Pertsonak

  • langileen enpresako parte hartzea bultzatzeko eta pertsonen kudeaketako eredu berrietarantz aurrera egiteko proiektuak,
  • enpresako kudeaketaren edota jabetzaren ondorengotza planifikatzeko proiektuak,
  • eta lantaldeek 4.0 industriako teknologia berri eta bideratzaileak txertatzeko behar dituzten gaitasunak identifikatzeko proiektuak

Innobideak-Kudeabide

  • enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak

Laguntza-eskaera aurkezteko epea hasiko da oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2020ko irailaren 24an.

Jatorrizko:EHAA - 116. zk., 2020ko ekainaren 15a, astelehena
Antolatzaile

SPRI

Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Alda. Urquijo, 36
48011 Bilbao Bizkaia
http://www.spri.eus/
+34902702142

Baldintza espezifikoak

  • Jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan
  • Jarduera hauetako bat egitea: industria arlokoa, erauzketakoa, eraldaketakoa, ekoizpenekoa, aurreko horien produkzio prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoa, informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoa, logistikakoa (garraioa izan ezik), eta diseinu industrial, ikus-entzunezko, bideo-joko eta moda sektoreei dagozkien sormen industrietakoa, baldin eta beren Jarduera Ekonomikoa jasota badago programak susta ditzakeen EJZen zerrendan.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Innobideak Lehiabide

i) SARS-Cov-2 birusak mundu osoan eragindako krisia dela eta, Talka-planak eta Negozioaren Jarraipen- edo Berrabiarazte-planak egitea eta ezartzen laguntzea.

ii) Berrikuntza proiektuak egitea, bakarka edo lankidetzan, arlo hauetan:

– Produktua (ondasunak edo zerbitzuak)

– Negozio-prozesuak

iii) Enpresaren tamaina handitzeko proiektuak edota enpresen arteko lankidetza proiektuak egitea.

iv) Konpainiaren Negozio Eredua eraldatzeko proiektuak, bakarka edo lankidetzan eginak.

Innobideak Kudeabide

Diruz lagundu daitezkeen proiektuek helburutzat izango dute enpresaren kudeaketa hobetzea, horretarako espreski garatuko direlarik enpresek SARS-Cov-2 birusak eragindako krisiaren ondorioei erantzuteko eginiko Talka-planetan eta Negozioaren Jarraipen- edo Berrabiarazte-planetan nahiz EUSKALITek sustatutako Kudeaketa Aurreratuko Ereduan jasotako ekintzak, hiru faseko prozesu bati jarraikiz: kontrastea eta ekintza plana (1. fasea), proiektu pilotuak (2A fasea) eta sendotze-proiektuak (2B fasea), nahiz enpresak berak eginiko kudeaketa-diagnostikoan

Diruz lagungarriak diren jarduerak izango dira Talka-planari eta Negozioaren Jarraipen- edo Berrabiarazte-planari, kudeaketa aurreratuko hasierako kontrasteari buruzko txostenari edo kudeaketa-diagnostikoari erantzuten dioten sendotze-proiektuak (2B fasea), enpresari jarraian adierazten diren eremu hauetan aurrera egiten eta hobetzen lagunduko dioten metodologia eta tresnak aplikatzera eta ezartzera bideratuta daudenak:

  • Estrategia
  • Bezeroak
  • Pertsonak
  • Gizartea
  • Berrikuntza
  • Emaitzak

Innobideak Pertsonak

i) Enpresek SARS-Cov-2 birusak eragindako krisiaren ondorioei erantzuteko eginiko Talka-planetan eta Negozioaren Jarraipen- edo Berrabiarazte-planetan jasotako ekintzak, zeintzuen bidez pertsonen kudeaketa-eredu berriak eta eszenatoki berrian izango duten papera definituko baitira.

ii) Enpresa proiektua kide guztien artean hobeto banatzea helburutzat duten ekintzak, ahalegina eginez jarraian adierazitako helburuetako bat (edo biak) lortzeko.

– Antolakundeko kideek gehiago parte har dezatela enpresaren kudeaketan, emaitzetan edota jabetzan.

– Aurrera egitea «pertsonen kudeaketa» eredu berrietarantz, zeintzuek oinarritzat izango baitute gardentasuna, konfiantza, egonkortasuna, barne-kolaborazioa edota malgutasuna handitzea.

iii) Hausnarketa proiektuak, laguntza emateko enpresei kudeaketaren edota jabetzaren ondorengotza modu ordenatuan planifikatzeko.

iv) Konpainietako lantaldeek 4.0 Industriako teknologia berri eta bideratzaile digitalak txertatzeko behar dituzten gaitasunak identifikatzeko eta lehenesteko proiektuak.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2020-09-30


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2020-09-11


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-11-01


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-11-01


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-11-01


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: norabidea 2020: Bizkaiko 10 enpresatik 5ek berritu zuten 2019an

oharra

norabidea 2020: Bizkaiko 10 enpresatik 5ek berritu zuten 2019an


Argitaratuko:2020-07-31

Aurreikusten
boletina

Elektrizitatea sortuko duten leihoak


Argitaratuko:2020-07-23

Aurreikusten
boletina

Musukoak ondo jarrita dauden detektatzen duen aplikazioa


Argitaratuko:2020-07-16

Aurreikusten
oharra

Gauzatu Industria programa 2020


Argitaratuko:2020-07-13

Aurreikusten
boletina

Zortzi hizkuntzatan ere itzultzen den maskara adimentsua


Argitaratuko:2020-07-09

Aurreikusten
boletina

Ekodiseinuko, Ekonomia Zirkularreko eta Ekoberrikuntza Estrategikoko proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2020-07-02

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard 2020


Argitaratuko:2020-06-26

Aurreikusten
boletina

Azterketa Teknologikoak Egiteko Laguntzak


Argitaratuko:2020-06-18

Aurreikusten
extra

Berrikuntza eta Covid 19


Argitaratuko:2020-06-11

Aurreikusten
extra

Bizkaia Aurrera!: Suspertze Adimentsua 2020 programa


Argitaratuko:2020-05-29

Aurreikusten
boletina

Innobideak-Kudeabide 2020 Programa


Argitaratuko:2020-05-28

Aurreikusten
boletina

Sentsoredun iturriak eta heldulekurik gabeko ateak


Argitaratuko:2020-05-21

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako Laguntza-Programak: Epeak luzatzea


Argitaratuko:2020-05-14

Aurreikusten
extra

aurreTK 2020: Bizkaiko enpresen % 17,3k berrikuntzan inbertitu dute


Argitaratuko:2020-05-05

Aurreikusten
boletina

Bizkaia aurrera! Bizkaia Suspertzeko Premiazko Plana


Argitaratuko:2020-04-30

Aurreikusten
extra

Laguntza Programa: Zibersegurtasun Industriala, Telelanaren eta Digitalizazioa


Argitaratuko:2020-04-20

Aurreikusten