menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
2021eko Innobideak-Kudeabide dirulaguntza programa
Laguntzak: Berrikuntza

2021eko Innobideak-Kudeabide dirulaguntzen programaren helburua da Kudeaketa Aurreratuko Ereduarekin bat egiten duten kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobe dadin.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 10ean hasiko da, eta 2021eko irailaren 30eko 13:30ean amaituko da.

Jatorrizko:BAO - 85. zk. 2021, maiatzak 07. Ostirala
Antolatzaile

Bizkaiko Foru Aldundia. Ekonomia Sustatzeko Saila

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Gran Vía, 25
48009 Bilbao Bizkaia
https://web.bizkaia.eus/es/temas#879492-879505
94 612 56 00 // 94 406 80 08

Entitate onuradunak

Erauzteko, eraldatzeko eta ekoizteko industria-jarduerak egiten dituzten enpresak; aurrekoen produkzio-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoak eta informazioaren eta komunikazioen gizartearen esparrukoak, 5 eta 50 langile artekoak

Diruz lagun daitekeen egitatea

Diruz laguntzeko modukotzat jotzen da erakunde eskatzailearen Kudeaketa Aurreratuko Ekintza Planean sartutako sendotze-proiektuak (2B proiektuak) garatzea, Kudeaketa Aurreratuaren Kontrasteari buruzko Txostenean enpresak lehentasunez landu beharko lukeen kudeaketa-elementuren bati erantzuten diotenak.

Diruz lagungarriak diren finkatze-proiektuak (2B) gutxienez eremu hauetako bat hobetzeko egin behar dira:

a) Estrategia: behar den informazio estrategikoa eskuratzeko eta parte-hartzea sustatzen duten hausnarketa-prozesuak egiteko proiektuak, gerora behar bezala zabaldu eta komunikatuko den estrategia bat ezartzeko. Baliabide ekonomiko-finantzarioak, teknologia eta informazioa estrategia horren zerbitzura kudeatuko dira.

b) Bezeroak: bezeroekiko harremanak eta balio-katearen elementu guztietan (produktuen eta zerbitzuen garapen eta merkaturatzetik hasita ekoizpena, banaketa eta mantentzea sartuta) eraginkortasuna sustatuko duten proiektuak, enpresaren estrategian eginkizun garrantzitsu bat bete ahal duten hornitzaileen eta azpikontratisten laguntzarekin.

c) Pertsonak: hautaketa-prozesuak, ordainsariak eta ezagutzaren, gaitasunen eta lidergoaren garapena hobetzeko proiektuak; lotura izan behar dute enpresaren estrategiarekin.

d) Gizartea: konpainiaren lan soziala egiteko proiektuak (haren ahalmenekin bat eginda), baita ingurumen-iraunkortasuna babesten duten neurriak sustatzekoak ere.

e) Berrikuntza: berritzeko helburuak eta estrategia definitzeko proiektuak, pertsonek arriskuak hartzea eta ekintzaileak eta berritzaileak izatea sustatzen duen barne testuingurua sortzeko proiektuak eta inguruaren ahalmen berritzailea aprobetxatzeko proiektuak. Horretarako, era eraginkor eta efizientean kudeatuko dira ideiak eta berrikuntza-proiektuak.

f) Emaitzak:e maitza estrategikoak (bezeroengan, gizarteko pertsonengan eta berrikuntzari dagokionez) neurtu, ebaluatu eta kontrolatzeko mekanismoak sortzeko aukera ematen duten proiektuak.

Burutzeko epeak

Kapitulu honen babesean garatzen diren proiektuak 2021eko urtarrilaren 1etik eta 2022ko urriaren 1era arteko epean, biak barne, hasi eta amaitu beharko dira.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2021-11-27


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-10-15


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-09-16


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-12-19


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Deialdi berria: 3i Programa: Berrikuntzari, Nazioartekotzeari eta Inbertsioari laguntza integrala emateko

oharra

Deialdi berria: 3i Programa: Berrikuntzari, Nazioartekotzeari eta Inbertsioari laguntza integrala emateko


Argitaratuko:2022-01-14

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifiziala:5 joera 2022rako


Argitaratuko:2022-01-13

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriaren joerak 2022rako


Argitaratuko:2021-12-30

Aurreikusten
oharra

Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2021-12-29

Aurreikusten
boletina

Eguberri On ❄ Feliz Navidad


Argitaratuko:2021-12-24

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriaren etorkizuna definitzen duten joera teknologikoak


Argitaratuko:2021-12-16

Aurreikusten
boletina

2022rako joera teknologikoak


Argitaratuko:2021-12-09

Aurreikusten
boletina

AA erabiltzen duten biki digitalak, Digital Twins, hornikuntza-kateko akatsei aurrea hartzeko


Argitaratuko:2021-12-02

Aurreikusten
boletina

Enpresa berritzaileen % 78,8k arrakastatzat jo du berritzeko erabakia


Argitaratuko:2021-11-04

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 30,2k berrikuntza-maila altua edo oso altua du


Argitaratuko:2021-10-26

Aurreikusten
oharra

norabidea 2021: Bizkaiko 10 enpresatik 4ek berritu zuten 2020an


Argitaratuko:2021-10-18

Aurreikusten
boletina

Sektore teknologikoetan berritzeko negozio-ideia berriak


Argitaratuko:2021-10-14

Aurreikusten
boletina

Nolakoa izango da etorkizuneko lana?


Argitaratuko:2021-09-30

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifiziala: zortzi joerak


Argitaratuko:2021-09-23

Aurreikusten
extra

Berrikuntzarako, Ekintzailetzarako eta Nazioartekotzerako Laguntzak


Argitaratuko:2021-09-16

Aurreikusten
boletina

Erabilgarritasun-ereduen eta marken eskaerak hazi egin dira Bizkaian


Argitaratuko:2021-08-05

Aurreikusten