menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
2021eko Zabaldu Laguntzen Programa
Laguntzak: Nazioartekotzea

Nazioartekotze-prozesuetan hasiberriak diren enpresentzako laguntzak, kanpo-merkatuetan duten presentzia handitzeko eta nazioartekotze-prozesuetan garapen jasangarria sustatzeko.

Dirulaguntzaren eskabideak, bakarrak edo ondoz ondokoak (gehienez ere hiru eskabide) aurkezteko epea oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunaren biharamunean hasi eta 2021eko urriaren 29an amaituko da, edo bestela, erabilgarri dauden funtsak agortu arte

Jatorrizko:EHAA - 87. zk., 2021eko maiatzaren 6a, osteguna
Antolatzaile

SPRI

Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Alda. Urquijo, 36
48011 Bilbao Bizkaia
http://www.spri.eus/
+34902702142

Entitate onuradunak

2020rako fakturazio osoaren % 50 gainditzen ez duten eta nazioarteko estrategiari ekin edo hura finkatu nahi duten enpresa txiki eta ertainak

Diruz lagun daitezkeen ekintza eta gastuak.

a) Enpresak nazioartekotzerako sustatu eta egokitzeko jarduketak.

a.1.– Kanpoko aholkulariek egindako nazioartekotze-estrategia bat egitea.

a.2.– Industria-jabetzari eta homologazioei lotutako gastuak:

– Patente eta marken erregistroa

– Homologazioa eta egiaztapena

a.3.– Azokei lotutako gastuak:

– Nazioarte mailako azoketan parte hartzea, erakusle moduan

– Nazioarteko kongresuetan, foro espezializatuetan eta azoketan parte hartzea, bisitari gisa

– Nazioarteko kongresuetan, foro espezializatuetan eta azoketan parte hartzea, on line formatuan. Inskripzio-tasarako eta beharrezko beste gastu batzuetarako dirulaguntza eman ahal izango da.

a.4.– Bidaiak:

– Merkatuak aztertzeko eta/edo bezero izan daitezkeen enpresekin harremanetan jartzeko prospekzio-bidaiak

– Alderantzizko misioak, bezero izan daitezkeen enpresak gonbidatzea.

Kasu bietan, dirulaguntza emango da garraio- eta ostatu-gastuetarako.

a.5.– Komunikazio eta marketineko gastuak:

– Zabalkunde eta sustapen materiala helmuga-herrialdera egokitzea, hango hizkuntza ofizialean edo ingelesez eginda.

– Katalogoak, liburuxkak eta kartelak egitea, web-orriak sortzea eta abian jartzea eta, gero, nazioarteko merkatura egokitzea. Mantentze hutsa kanpoan geratzen da.

– Publizitatea: helmugako herrialdean eragina duten komunikabide sektorialetan publizitate-espazioak kontratatzea eta materiala sortzea, bai eta produktua eta/edo zerbitzua merkaturatzeko publizitate digitalaren gastuak ere.

– Produktu edo zerbitzuen aurkezpenak, sustapenak eta aldi baterako erakusketak helmuga herrialdeko merkataritza-guneetan.

– Harreman publikoak: helmugako herrialdean produktuak eta/edo zerbitzuak merkaturatzeko publizitate-agentzien kontratazioko gastuak.

– Sustapen-formatu berriak garatzea merkatuetarako sarbidea hobetzeko, 2020ko osasun-krisiaren ondoriozko egoera berriaren testuinguruan.

a.6.– Kanpoko aholkularitzak egindako iraunkortasunari buruzko txostenak, enpresak helmugako herrialdean duen inpaktua aztertzen dutenak, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburuak kontuan hartuta.

a.7.– Eskabidearen ekitaldian eratutako merkataritza- eta/edo ekoizpen-arloko kanpo-ezarpenei lotutako gastuak: ezarri nahi diren proiektuei buruzko bideragarritasun azterlanak, eraketa-gastuak, negozio-planak egiteko aholkularitza, due diligence eta lotutako auditoretzak eta lehenengo urteko beste ezarpen-gastu arrunt batzuk.

a.8.– Talentua: kanpo-eragiketetarako langileen hautaketa.

b) Aholkularitza operazional edo estrategikoan oinarritutako ekintzak, merkatu interesgarrietan sartzen eta jarduten laguntzeko.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2021-11-27


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-10-15


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-09-16


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak

oharra

Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2021-12-29

Aurreikusten
boletina

Enpresa berritzaileen % 78,8k arrakastatzat jo du berritzeko erabakia


Argitaratuko:2021-11-04

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 30,2k berrikuntza-maila altua edo oso altua du


Argitaratuko:2021-10-26

Aurreikusten
oharra

norabidea 2021: Bizkaiko 10 enpresatik 4ek berritu zuten 2020an


Argitaratuko:2021-10-18

Aurreikusten
boletina

Sektore teknologikoetan berritzeko negozio-ideia berriak


Argitaratuko:2021-10-14

Aurreikusten
boletina

Nolakoa izango da etorkizuneko lana?


Argitaratuko:2021-09-30

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifiziala: zortzi joerak


Argitaratuko:2021-09-23

Aurreikusten
extra

Berrikuntzarako, Ekintzailetzarako eta Nazioartekotzerako Laguntzak


Argitaratuko:2021-09-16

Aurreikusten
boletina

Erabilgarritasun-ereduen eta marken eskaerak hazi egin dira Bizkaian


Argitaratuko:2021-08-05

Aurreikusten
oharra

Patenteak eta Markak Bizkaian - 2021eko lehen seihilekoa


Argitaratuko:2021-08-02

Aurreikusten
oharra

Diru Laguntzak - Ekintzailetza eta Industria 4.0


Argitaratuko:2021-07-19

Aurreikusten
boletina

Benetan martxan al dago hidrogeno berdearen iraultza?


Argitaratuko:2021-07-15

Aurreikusten
oharra

2021eko Adimen Artifizial Aplikatua laguntzen Programa


Argitaratuko:2021-07-01

Aurreikusten
oharra

Gauzatu Industria programa 2021


Argitaratuko:2021-06-28

Aurreikusten
boletina

Ekoberrikuntza Zirkularrerako Laguntzak 2021


Argitaratuko:2021-06-24

Aurreikusten
boletina

Ekintzaileei laguntzeko laguntzak


Argitaratuko:2021-06-16

Aurreikusten