menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa 2021
Laguntzak: Berrikuntza

Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.

Enpresa Berritzaileak Sortzeko 2021erako Programa lau jarduera-arlo hauen bidez gauzatuko da:

— 1. arloa. Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea.

— 2. arloa. Enpresa berritzaile berriak.

— 3. arloa. Ekintzailetza ekosistemaren dinamizazioa.

— 4. arloa. Azelerazioa

Eskabideak aurkezteko epea hurrengoa izango da:

  • 1., 2. eta 4. arloetarako, 2021eko martxoaren 26tik apirilaren 23ko 13:30 arte. 
  • 3. arlorako, 2021ko martxoaren 26tik irailaren 15eko 13:30 arte.
Jatorrizko:BAO - 57. zk. 2021, martxoak 25. Osteguna
Antolatzaile

Bizkaiko Foru Aldundia. Ekonomia Sustatzeko Saila

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Gran Vía, 25
48009 Bilbao Bizkaia
https://web.bizkaia.eus/es/temas#879492-879505
94 612 56 00 // 94 406 80 08

1. ARLOA: ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEA

Xedeak

  • Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.
  • Lankidetza areagotzea Bizkaian enpresa-ekimen berrietan lan egiten duten eragileekin.

Pertsona eta erakunde onuradunak

  • Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak.
  • Enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehenengo data 2018ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada.
  • Enpresa gutxienez, 6 lanpostu dituztenak.

2. ARLOA: ENPRESA BERRITZAILE BERRIAK

Xedeak

Arlo honen bitartez, enpresa berritzaile berriak sortzea sustatu nahi da Bizkaian.

Honako hauek eskaintzen dira arlo honetan:

a) Enpresa berritzaileak sortu eta abiarazteko dirulaguntzak.

b) Beaz, S.A.U. foru-sozietate publikoak aholkularitza emango die arlo honetan lagunduta enpresa berritzaile berriei, honetarako:

  • Proiektua abiarazteko beharrezkoa den finantzazioa bilatzea.
  • Proiektuaren arlo ezberdinetan sustatzaileekin edo enpresekin elkarlanean arituko diren profesionalak edo espezialista independenteak bilatzea eta hautatzea.

Erakunde onuradunak

Gutxienez 2 enplegu lanaldi oso baliokidean Bizkaiko ekoizpen-zentroari atxikita dituzten eta bere lana Bizkaian egiten duten enpresa berritzaile berriak

Diruz lagundu daitekeen egitatea

Diruz lagundu daitekeen egitatea enpresa berritzaile berriak sortzea izango da

3. ARLOA: EKINTZAILETZA EKOSISTEMAREN DINAMIZAZIOA

Xedeak

  • Biscay Startup Bay (aurrerantzean, BSB) estrategiari atxikitako enpresa traktoreen eta ekintzailetza-ekosistemaren arteko interakzioa erraztea, Bizkaian enpresa-jarduera gehiago eta hobea sortzeko asmoz.
  • BSB estrategiari atxikitako enpresa traktoreei laguntza ematea berrikuntzarako lankidetza-plan bat definitzen eta abian jartzen. Plan horretan, enpresak berrikuntzaren arloan ezarritako lehentasun estrategikoetatik abiatuta, enpresaren eta ekosistemako gainerako eragileen arteko harreman-eredu bat ezarriko da, proposatutako erronkei irtenbidea emateko eta erakundearentzat lehentasunezkotzat jotzen diren garapen-arloetan aurrera egiteko.
  • Enpresa traktoreen eta Bizkaiko ekintzailetza-ekosistemaren arteko elkarreragina erraztea.
  • Bizkaiko ekintzailetza-ekosistemaren garapena sustatzea, lurraldeko enpresa handien trakzio-gaitasunak eta berrikuntza-estrategiak baliatuta.

Erakunde onuradunak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako eta Beaz, S.A.U.ren bidez artikulatutako BSB estrategiari atxikitako enpresak, proiektua BSB estrategiarekin bat datorrela berresten duen entitate horren aldeko txostena dutenak.
  • Gutxienez lanaldi osoko baliokidea den enplegu bat duten enpresak, Bizkaiko produkzio-zentroari atxikita eta bere lana Bizkaian egiten duena.

Diruz lagundu daitekeen egitatea

  • Enpresa traktoreek berrikuntzaren arloan dituzten beharrak eta erronkak asetzea ahalbidetuko duen berrikuntzarako lankidetza-plan bat garatzea, Bizkaiko startupekin eta ekintzailetza ekosistemarekin lankidetzan.
  • Enpresa traktoreak bultzatutako prozesu bat garatzea, Bizkaira startupak erakarri eta bizkortzeko bere ildo estrategikoen eta jardueraren lehentasunezko sektore-eremuetan.

4. ARLOA: AZELERAZIOA

Helburuak

Enpresen hazkundea azeleratzea nahi da, jarduera ekonomikoa sortuta; horretarako, hazteko ahalmen handia duten proiektuak sustatuko dira, enpresen beharrizan zehatzetara egokituta.

Erakunde onuradunak

  • Gutxienez ere 30.000 euroko kapital soziala ordainduta izatea.
  • Eskabidea aurkezten denean, lanaldi oso baliokidean 4 lanpostu izatea gutxienez, edo 200.000 euroko edo gehiagoko fakturazioa izatea 2019an
  • Aurreko deialdietan Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren onuradun izatea eta espediente horien justifikazioa amaituta egotea

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2021-11-27


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-10-15


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-09-16


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-12-19


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Deialdi berria: 3i Programa: Berrikuntzari, Nazioartekotzeari eta Inbertsioari laguntza integrala emateko

oharra

Deialdi berria: 3i Programa: Berrikuntzari, Nazioartekotzeari eta Inbertsioari laguntza integrala emateko


Argitaratuko:2022-01-14

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifiziala:5 joera 2022rako


Argitaratuko:2022-01-13

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriaren joerak 2022rako


Argitaratuko:2021-12-30

Aurreikusten
oharra

Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2021-12-29

Aurreikusten
boletina

Eguberri On ❄ Feliz Navidad


Argitaratuko:2021-12-24

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriaren etorkizuna definitzen duten joera teknologikoak


Argitaratuko:2021-12-16

Aurreikusten
boletina

2022rako joera teknologikoak


Argitaratuko:2021-12-09

Aurreikusten
boletina

AA erabiltzen duten biki digitalak, Digital Twins, hornikuntza-kateko akatsei aurrea hartzeko


Argitaratuko:2021-12-02

Aurreikusten
boletina

Enpresa berritzaileen % 78,8k arrakastatzat jo du berritzeko erabakia


Argitaratuko:2021-11-04

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 30,2k berrikuntza-maila altua edo oso altua du


Argitaratuko:2021-10-26

Aurreikusten
oharra

norabidea 2021: Bizkaiko 10 enpresatik 4ek berritu zuten 2020an


Argitaratuko:2021-10-18

Aurreikusten
boletina

Sektore teknologikoetan berritzeko negozio-ideia berriak


Argitaratuko:2021-10-14

Aurreikusten
boletina

Nolakoa izango da etorkizuneko lana?


Argitaratuko:2021-09-30

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifiziala: zortzi joerak


Argitaratuko:2021-09-23

Aurreikusten
extra

Berrikuntzarako, Ekintzailetzarako eta Nazioartekotzerako Laguntzak


Argitaratuko:2021-09-16

Aurreikusten
boletina

Erabilgarritasun-ereduen eta marken eskaerak hazi egin dira Bizkaian


Argitaratuko:2021-08-05

Aurreikusten