barrixe-Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiak, 2023an Bizkaiko establezimenduen digitalizazioaren portaera aztertzen duen azterlan honen bigarren edizioa aurkezten du. 2. edizio honetako ondorio nagusien artean, Bizkaiko establezimenduetako eraldaketa digitalaren egonkortzea eta jarraipena daude.
TXOSTENA
Kudeaketa aurreratuko ereduarekin bat datozen kudeaketa hobetzeko proiektuak egiteko laguntzak.
Proiektu horiei esker, erakundeen lehiakortasunean eta jasangarritasunean eragina duten sei eremutan indarguneak eta hobekuntza-arloak identifikatu ahal izango dira, eta kudeaketa-sistema egokia ezarriko da. Hauek dira sei eremu edo elementu horiek:
- Estrategia
- Bezeroak
- Pertsonak
- Gizartea
- Berrikuntza
- Emaitzak
Epea: Apirilaren 15etik irailaren 30era - ARGIBIDE GEHIAGO
Sormenaren sektoreko enpresetan eta elkarteetan proiektu berriak sortzeko eta garatzeko laguntzak: moda, bideojokoak, ikus-entzunezkoak eta produktuen eta zerbitzuen diseinu industriala.
Epea: Apirilaren 29tik maiatzaren 31ra - ARGIBIDE GEHIAGO
Programa honen helburua da prestakuntza eta esperientzia profesional handia duten profesionalak Bizkaira erakartzea, aberriratzea, lotzea eta atxikitzea, Bizkaiko enpresek talentua kontrata dezaten lagunduz
Epea: Apirilaren 8tik irailaren 13ra - ARGIBIDE GEHIAGO
Hazinnova enpresa txiki eta ertainei berrikuntza-proiektu txikiak modu praztiko eta errazean gauzatzen laguntzea helburu duen programa da. Horretarako, 50 orduko aholkularitza espezializatua eta doakoa eskaintzen du.
Epea: Apirilaren 8tik urriaren 31ra - ARGIBIDE GEHIAGO
|