|
Bizkaiko enpresa-berrikuntza eredu fokalizatuagoetara, estrategikoagoetara eta emaitzetara bideratuagoetara eboluzionatzen ari da.
Hala adierazten du barrixe – Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiak egindako norabidea 2026 txostenak.

Gainera, berrikuntza gero eta gehiago txertatzen da enpresa-estrategian: erakundeen % 64,9k berritzen du, berrikuntza etorkizuneko garapenaren funtsezko zatitzat hartzen duelako.
Jarduera berritzaileetatik lortutako emaitzak oso positiboak dira oraindik. Enpresa berritzaileen % 94,8k adierazi du bere proiektuetatik irabaziak lortu dituela, eta % 66,8k zuzeneko inpaktuak dituela adierazle ekonomikoetan, hala nola fakturazioan edo etekinetan.
[LABURPENA} - [TXOSTEN OSOA]
|