| Bizkaiko Foru Aldundiak "TRANTSIZIO DIGITALERAKO DIRULAGUNTZEN PROGRAMA" berria argitaratu berri du, oinarrizko digitalizazioko eta/edo digitalizazio aurreratuko teknologiak txertatuz enpresan hobekuntza edo berrikuntza proiektuak laguntzeko. Ildo horretan, teknologia hauetakoren bat ezartzeko dirulaguntzak emango dira: 
Merkataritza elektronikoa: erosketa elektronikoak, salmenta elektronikoak, B2B (Business-to-Business) edo B2C (Business-to-Consumer) proiektuak.
Enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, hala nola ERPak, Business Intelligence, CRM, kudeaketa-sistemetarako softwarea (kalitatea, ingurumena, laneko arriskuen prebentzioa, datuen babesa, legea betetzea...).
Ekoizpen-prozesuak kudeatzeko sistemak: MES, SCADA, GMAO...
Hornidura-katearen barneko eta kanpoko logistika kudeatzeko sistemak: MRP, SCM, SGA...
Produktuaren edo zerbitzuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM, DMF, PLM, BIM motako aplikazioak ezartzea). Diseinu- eta kalkulu-aplikazioak.
Prozesu industrialen automatizazioa (PLC, CNC eta abarren bidezko kontrola), prozesuen kontrolean IoT elementuak sartzea (gauzen internet).
Enpresan prozesu operatiboen seinaleak eta datuak integratzea, baita hainbat establezimenduren artean ere.
Zibersegurtasun-maila hobetzera bideratutako teknologiak, tokikoak zein hodeikoak edo hirugarrenei emandako IoT ekipoetakoak AURKEZTEKO EPEA: Maiatzaren 20tik uztailaren 26ra Aparatu honetan diruz lagunduko dira teknologia hauek:
 Adimen artifiziala, machine learning, deep learning.
 
Cloud computing/birtualizazioa, konputazio kuantikoa.Blockchain.
3D simulazioa, oinplano-prozesuen eredu birtualak (biki digitalak eta errealitate hedatua barne...).
Enpresaren balioa sortzeko prozesuen seinaleak eta kontrol-datuak integratzea, balio-kateko beste agente batzuekin (hornitzaileak, bezeroak...) egiten denean.
Pertsona-makina elkarreragin aurreratua: errealitate birtuala, errealitate areagotua eta mistoa, gamifikazioa, robotika kolaboratiboa...
Sistema ziberfisikoak, IoT (gauzen Internet)... azken bezeroarentzako produktuan, urruneko datuen erabilera intentsiboarekin.Ikusmen artifiziala.IDSA edo GAIA-X metodologiak eta driver-konektoreak aplikatzea datuen prozesamenduan. AURKEZTEKO EPEA: Maiatzaren 20tik ekainaren 7ra ARGIBIDE GEHIAGORAKO |