Laguntza horiek aurrerakin itzulgarriak dira, oinarri teknologikoko ETEak eta/edo berritzaileak sortzeko eta garatzeko.
Eman beharreko aurrerakin itzulgarriak diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 35 izango dira gehienez. Aurrerakinak 200.000,00 euro izango dira gehienez sortutako enpleguagatik, eta 150.000,00 euro gehienez enplegua eusteari dagokionez. Ezin izango dira, inola ere, 1.500.000,00 euro gainditu.
Diruz lagunduko dira 2024ko ekitaldian hasten diren eta kategoria hauetakoren batean dauden inbertsioak:
2024ko ekitaldian hasi eta EAEko lurraldean egiten diren inbertsioak, kategoria hauetakoren batekoak badira:
- Jabetza industriala eta patenteak..
- Informatika-aplikazioak.
- Lurrak eta ondasun naturalak.
- Eraikuntzak.
- Instalazio teknikoak.
- Makinak.
- Tresneria.
- Bestelako instalazioak.
- Informazioa prozesatzeko ekipamenduak.
Aurkezteko azken eguna: 2024ko martxoak 21
|