|
Aurreikuspenen arabera, adimen artifiziala (AA) gizateria sakon-sakon aldatuko duen indarra izango da. Hain zuzen ere, ondorio hori atera da Elongo Unibertsitateko Imagining the Digital Future Centerek egindako txostenean, eta, bertan, mundu zabaleko 301 adituren iritziak azaltzen dira.
Aditu gehienen ustez, hemendik 2035era, AAk dimentsio anitzeko eragin zabala izango du giza gaitasun eta jokabideetan.
Egizu berrikuntza, funtsezko arloetan berrikuntza-aukerak identifikatzen laguntzen dizu, hala nola ekoizpenean, logistikan, merkaturatzean edo finantza-kudeaketan.
Hiru hilabeteren buruan, zure ETEak berrikuntzako mikroproiektuak abian jar ditzake adituen eskutik, eta horiek 50 orduko doako aholkularitza emango dizute. Inbertsio handirik gabe, arriskurik hartu gabe eta emaitza zehatzekin.
EPEA: urriaren 29ra arte - INFORMAZIO GEHIAGO
BIND Berrikuntza Irekiko plataformak deialdi berri bat abiarazi du BIND SME programaren 5. edizioan parte hartzeko, startup eta scale-up-ei zuzenduta.
Edizio honetan, startupek 20 euskal ETEri soluzio digitalak eskaintzeko aukera izango dute, eta zazpi erabilera kasu aztertuko dituzte funtsezko arloetan, hala nola antolaketa eraginkorra, negozioa eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna, jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa.
EPEA: urriaren 20tara arte - INFORMAZIO GEHIAGO
|