Bizkaiko Berrikuntza Indizeak, zeinak aukera ematen baitu norabidea 2024 azterketa egiteko, enpresetako jarduera berritzailearen sistematizazio-maila neurtzen du, eta egonkor mantentzen da, pixka bat hazten baita eta Bizkaiko enpresen % 28,1era ( % 26,8ra 2022an) kokatzen baitu, berrikuntza-maila altuarekin edo oso altuarekin; establezimendu horiek berrikuntza dute estrategiaren zati, eta berrikuntzari dagokionez portaera sistematikoagoa izaten laguntzen dieten tresnak dituzte.
4.0 industriak mundu digitalera eraman ditu gaur egun lehiakorrak izan nahi duten enpresa horiek guztiak. Edonola ere, etengabe jakin beharko da zer ibilbide jarraituko duen. 4.0 industrian lehiakorra izatekotan, etengabeko prestakuntza egin beharra dago, arlo horretako azken teknikak, tresnak eta, nola ez, joerak zein diren jakin ahal izateko.
Sektore industrialeko arduradunak digitalizazioaren eta automatizazioaren aldeko apustua egiten ari dira, laneskuaren gabeziak estaltzeko, langileak azkar-azkar prestatzeko eta irtenbide zein gailu hobeak eskuragarri jartzeko. AAko teknologiek eta automatizazioak lan-emankortasuna hobetzeko aukera ematen dute.
Programak bi ilda dute
-
1. Ildoa: ikerketa- eta garapen-proiektuetarako dirulaguntzak
-
2. Ildoa: ikerketa-, proba eta esperimentazio-azpiegiturak eskuratzeko dirulaguntzak
Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko ekainaren 17tik uztailaren 5era
Enpresa Berritzaileak Sortzeko 2024 Programaren 2. deialdia. Bizkaiko enpresa-sareari dibertsifikazio-jarduerak eta teknologia berriak ekarriko dizkioten enpresa-proiektu berritzaile berriak abian jartzeko diru-laguntzak dira, balio erantsi handikoak eta hazteko potentzialak.
Programa hau lau jardun-arloren bitartez gauzatuko da:
- 1. arloa: Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea.
- 2. arloa: Enpresa berritzaile berriak.
- 4. arloa: Azelerazioa
Eskabideak aurkezteko epea: Uztailaren 15etik irailaren 13ra
|