norabidea 2024ren datuen arabera, Bizkaiko enpresen % 41,1k aitortu du jarduera berritzaileren bat egin duela 2022an.
Norabidea azterlana 2007tik egiten ari da, eta Bizkaiko enpresek berrikuntzarekin duten harremana aztertzea du helburu.
2022ko Norabidean, agerikoa zen datuak beheranzkoak zirela Covidaren jarraikako olatuen eta nazioarteko merkatuko tentsioen ondorioz.2023ko Norabidean, ordea, bazirudien Bizkaiko enpresa-sareko jarduera berritzailearen susperraldirako zantzuak zeudela, adierazle asko hazi egin zirelako eta haietako batzuen igoera handia izan zelako (abian jarritako berrikuntzen eragina handia izatea, helburuak gainditzea eta aurreikuspenen betearazpena handitzea, besteak beste). Bestetik,2024ko Norabidean adierazten denez, gaur egun egonkortasuna da nagusi Bizkaiko enpresetako jarduera berritzaileari dagokionez, aztertutako adierazle asko ez direlako ia-ia aldatu, 2023ko Norabidean lortutako erantzunetan antzematen zen bezala
2023an, prozesu berriak garatzea helburu nagusi duten enpresen kopurua berriro igo denez (%35,3), enpresetako jarduera berritzaileak xede nagusi daukan arloa da oraindik.
“Produktuan edota zerbitzuan egindako berrikuntzak” %24,0koak izan direnez, datu hori egonkorra izan da azken urteotan. Talde horretan, ehunekoa handiagoa da enpresarako berriak direnen artean (%17) merkaturako berriak direnen artean baino.
Era berean, berrikuntza-jarduerak egin dituzten ia-ia enpresa guztiek (%93,6) nolabaiteko eragin ona antzeman dute neurri handiagoan edo txikiagoan. Hamarretatik ia-ia zortzik adierazi dutenez (%76,5), “eragin handikotzat” jotzen duten mozkina lortu dute jarduera berritzailearen ondorioz. Horiek horrela, aurreko urtean erdietsitako hazkuntzari eutsi zaio, %69,9tik %76,2ra igo zela kontuan hartuta.
Kontrako muturrean, 2023an inolako jarduera berritzailerik eduki ez duten konpainiak daude (%58,9).
Horietatik, enpresen % 47,6k merkatuko balaztak aipatzen ditu arrazoi nagusi gisa, eta duela hiru barometroko balioetara iristen ez bada ere ( % 52,8), berriz ere igotzen da.
Berrikuntzarik ez egiteko arrazoi gisa kostua aipatzen duten enpresen kopurua murriztu egin da, % 23,7tik % 18,9ra igaro baita.
Bizkaiko Berrikuntza Indizeak inkesta hau egiteko aukera eskaintzen du, eta, horrez gain, enpresetako jarduera berritzailearen sistematizazio-maila ere neurtzen du. Egonkorra da oraindik, zertxobait hazi delako eta, horren ondorioz, Bizkaiko enpresen %28,1ek dutelako (2022ko %26,8ren aldean) berrikuntza-maila handia edo oso handia. Establezimendu horiek berrikuntza kontuan hartzen dute euren estrategian, eta behar besteko tresnak dituzte berrikuntzari dagokionez jokabide sistematikoagoa edukitzeko.
ARGIBIDE GEHIAGORAKO - IKUSI TXOSTENA
|