Adimen artifiziala 2024an: aurrerakuntza harrigarriak, erronka zailak eta etorkizun ziurgabea
Chatbot adierazgarriak, algoritmo liluragarriak eta kontrolik gabeko inbertsioa: aurtengo AAren egoera harrigarria bezain ezustekoa da. Stanfordeko Unibertsitateko Gizakietan Oinarritutako Adimen Artifizialaren Institutuak argitaratutako“Artificial Intelligence Index Report 2024” txostenak aurrerapen azkar-azkar horren eta bere inplikazioen inguruko ikuspegi osoa eskaintzen du.
Txostenean nabarmentzen denez, AAk giza errendimendua gainditu du erreferentziako zenbait puntutan; esate baterako, irudien sailkapena, ikusizko arrazoiketa eta ingelesaren ulerkuntza. Edonola ere, oraindik atzean geratzen da beste zeregin konplexuago batzuetan; esate baterako, lehiaketa-mailako matematikak eta sen onaren ikusizko arrazoiketa.
HANDITZEKO ❯
|