menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

2022an, Europako industriak nabarmen handitu zuen ikerketan zein garapenean egindako inbertsioa, EBko industriak I+Gn egindako inbertsioari buruzko adierazleen taularen 2023ko edizioan adierazten denez.

EBko I+Gko inbertsio pribatuaren hazkuntzaren tasa handiena izan da 2015etik, eta mukuruka biderkatu da 2021ekoaren aldean, 2022an %13,6 gehitu da-eta. Txinan, ordea, %25etik gorako hazkuntza %16 baino gehixeagora jaitsi da, eta enpresa estatubatuarrak %16tik %12,6ra jaitsi dira.

I+Gko munduko 2.500 inbertsiogile nagusiei jarraipena egin zaie adierazleei buruzko taulan, eta marka berria lortu dute ikerketan zein garapenean guztira egindako inbertsioari dagokionez, ia-ia 1.250.000 milioi euro erdietsi dituztelako, hau da, 2021ean baino 141.000 milioi euro gehiago. Oro har, enpresa estatubatuarrak I+Gko inbertsiogile nagusiak dira ikerketako nahiz garapeneko 2.500enpresa-inbertsiogile handienen artean, haien inbertsioa %42tik gorakoa izan da-eta. EBk eta Txinak, ordea, lehia estua dute bigarren postua lortzeko orduan (%17,5 eta %17,8, hurrenez hurren).

EB automobilgintzako gotorlekua da, gero eta garrantzi handiagoa duelako IKTen eta bioteknologiaren arloan.

I+Gko inbertsioari buruzko adierazleen taulako enpresen hiru laurdenak baino gehiago informazioaren eta komunikazioaren teknologietako (IKT) ekoizleak dira; edo, ostantzean, IKTko zerbitzuetako, osasun-sektoreko eta automobilgintzako enpresak.

Enpresen herena baino gehiago eta I+Gko munduko inbertsioaren %43 IKTko ekoizleen eta IKTko zerbitzuen sektoreetakoak direnez, argi dago digitalizazioa gero eta garrantzitsuagoa dela. IKTko ekoizleen sektorea inbertsio-sektore handiena bada ere, IKTko zerbitzuetakoa izan da azken hamarkadan hazkuntza azkarrena lortu duena.

Osasun-sektorekoa I+Gko munduko inbertsioaren laurdena baino handiagoa da, eta bertako enpresa gehienak ikerketako eta garapeneko munduko inbertsiogile nagusien artean daude. Sektore horretako inbertsioa indartsu hazi da azken urteotan, batez ere, gehienbat Estatu Batuetakoak diren enpresa bioteknologiko berriengatik. EBko enpresa farmazeutikoek I+Gn egindako inbertsioa enpresa estatubatuarren antzeko erritmora hazi da, baina, hala ere, haien inbertsio-maila industria iparramerikarrenaren erdiaren ingurukoa izan da berriro.

Berriro ere, EB liderra izan da automobilgintzak (%44,2) mundu zabalean I+Gn egindako inbertsioetan. Ostean, Japonia eta Estatu Batuak daude, %19,5 bana lortu dutelako, eta Txinak (%12,8) sailkapen horretan dituen automobilgintzako enpresen kopurua bikoiztu du azken hamarkadan. Teknologiaren ikuspegitik, EB liderra izan da balio handiko patente ekologikoetan (%68) nahiz garraioko teknologia garbietan (%29), eta, ondoren, Japonia zein Estatu Batuak daude hurbil-hurbil (%27, hurrenez hurren).

EBko dibertsifikazio sektorial orokorra

I+Gko munduko 2.500 inbertsiogileetako 367 EBn daude kokatuta, eta 17 herrialdetan dute egoitza; esate baterako, Polonia, Eslovenia, Hungaria eta Malta. Enpresen erdiak Alemanian, Frantzian eta Herbehereetan daude kokatuta, eta EBko I+Gko inbertsioaren %73 egiten dute.

EBko banaketa sektorialaren arabera, inbertsiogileak era askotakoak direnez, argi dago aniztasun-maila Estatu Batuetan baino handiagoa dela. Automobilgintzak I+Gko inbertsioen %32 egin ditu, eta, ostean, osasun-sektorea (%19,7), IKTko ekoizleak (%14,4) eta IKTko zerbitzuak (%8) daude. I+Gko inbertsiogileak ere leku nabarian daude lekuratuta zenbait sektoretan; esate baterako, aeroespaziala, defentsa, finantzak, energia, produktu kimikoak eta eraikuntza.

EBko I+Gko 1.000 inbertsiogile nagusien artean, %18 enpresa txiki zein ertainak (ETE) dira, eta, haietatik, bi heren osasun-sektorekoak dira gutxi gorabehera.

I+Gn eta jasangarritasunean etengabe egindako inbertsioa

2023ko adierazleei buruzko taularen arabera, enpresek I+Gn inbertitzen jarraitu dute krisialdietan. Beraz, argi eta garbi dago inbertsio hori estrategikoa dela lehiakortasunari eusteko orduan.

Krisien ondorioz, adierazleei buruzko taulako enpresen karbono-aztarnaren murrizketa azkartu da, eta Europako enpresak liderrak dira arlo horretan. Agerikoa denez, EBko enpresek konpromiso nabaria izan dute ingurumenaren arloko erantzukizunarekin aztertutako epealdi osoan.

Aurrekariak

2004tik, EBko industriak I+Gn egindako inbertsioari buruzko adierazleen taula argitaratu da urtero, eta aurtengoa 20. edizioa izan da. Taula horrek informazio ekonomiko eta finantzarioberriena eskaintzen du, I+Gko munduko 2.500 inbertsiogile nagusiek argitaratu dituzten azken kontu auditatuetan oinarrituta. Bertan, hain zuzen ere, EBn egoitza duten lehenengo 1.000 inbertsiogileak hartzen dira kontuan, ikerketaren eta garapenaren arloko munduko finantzaketa pribatuaren %80-%90 egin dute-eta. Adierazleei buruzko taulan agertzen diren enpresek mundu zabaleko 42 herrialdetan daukate euren egoitza, eta milioi bat filial baino gehiago dituzte.

ec.europa.eu

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten