menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Euskadi, Europako liderra da enpresen digitalizazioan. Baina, Orkestrak eginiko azterlan baten arabera, euskal ETEek ez dute gainditu merkataritza elektroniko bidezko salmenten ikasgaia.

Euskal enpresak Europako abangoardian daude antolakundeen eta produkzio prozesuen digitalizazioan, baina herren dabiltza merkataritza elektroniko bidezko salmentan. Horixe da Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuak Euskaltelekin batera prestatu duen “Economía y sociedad digitales en el País Vasco en 2019” txosteneko ondorioetako bat. Azterlan horrek frogatu du Euskadik aurrerapausoak eman dituela bere ekonomia eta gizartea digitalizatzeko bidean, baina hainbat ñabardura azaleratu ditu jorratu dituen bost dimentsioetan.

Hala, Euskal Autonomia Erkidegoa Europako seigarrena da -alderaketa herrialdeka egin da, ez beste eskualde batzuekin- teknologia digitala enpresetan integratzeari buruzko atalean. Kontzeptu horrek, alde batetik, negozioen digitalizazio gradua neurtzen du. Eta, bestetik, merkataritza elektronikoa. Euskadi lider eztabaidaezina da bi arlo horietatik lehenengoan, nahiz eta azken urteko hazkundea (% 4,37) ez den izan 2017-2018 urteen artekoa bezain bestekoa (% 11,63). Halere, euskal enpresek -batik bat ETEek- badute zer hobetu Internet bidezko salmenta elektronikoaren arloan, adierazle horretan Euskadi Europako batez bestekoaren azpitik baitago.

Euskadik, bestalde, “baldintza onetan” ekin dio trantsizio digitalari beste bi dimentsio garrantzitsuri esker: konektagarritasuna eta zerbitzu publiko digitalak. Aurrerapen “handiak” egin dira konektagarritasunean. Azken urteotan lan handia egin da banda zabal azkarra eta ultra-azkarra ezartzeko, eta horri esker, Euskadi “Europako liderren artean dago arlo horretan”. Azterlanaren arabera, Euskadik “dimentsio honetan izan du eboluzio onena”, % 8,45eko hazkundea izan duelarik azken urtean (aurrekoan izandako bikoitza) eta “Danimarka edo Luxenburgoren aurretik kokatu delarik”.

Eraldaketa digitaleko prozesuan hobetu beharreko alderdietako bat da giza kapitalarena. Aldagai hori “estankaturik dago azken urteotan”, nagusiki, Europar Batasunean gaitasun digitalak neurtzeko eskakizunak zorrotzagoak direlako orain. Agintariak hasi dira neurtzen nolako gaitasuna duten herritarrek softwarea erabiltzaile-mailan erabiltzeko orduan (testu prozesagailuak, aurkezpenak eta marrazkiak dituzten dokumentuak, programazio lengoaia, e.a.). Eta hor Euskadi 25. postuan kokatu da. Horrek esan nahi du datozen urteetan garrantzitsua izango dela “gaitasun digitalak bultzatzen jarraitzea”.

orkestra.deusto.es

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2021-11-27


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-10-15


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-09-16


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-12-19


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Deialdi berria: 3i Programa: Berrikuntzari, Nazioartekotzeari eta Inbertsioari laguntza integrala emateko

oharra

Deialdi berria: 3i Programa: Berrikuntzari, Nazioartekotzeari eta Inbertsioari laguntza integrala emateko


Argitaratuko:2022-01-14

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifiziala:5 joera 2022rako


Argitaratuko:2022-01-13

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriaren joerak 2022rako


Argitaratuko:2021-12-30

Aurreikusten
oharra

Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2021-12-29

Aurreikusten
boletina

Eguberri On ❄ Feliz Navidad


Argitaratuko:2021-12-24

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriaren etorkizuna definitzen duten joera teknologikoak


Argitaratuko:2021-12-16

Aurreikusten
boletina

2022rako joera teknologikoak


Argitaratuko:2021-12-09

Aurreikusten
boletina

AA erabiltzen duten biki digitalak, Digital Twins, hornikuntza-kateko akatsei aurrea hartzeko


Argitaratuko:2021-12-02

Aurreikusten
boletina

Enpresa berritzaileen % 78,8k arrakastatzat jo du berritzeko erabakia


Argitaratuko:2021-11-04

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 30,2k berrikuntza-maila altua edo oso altua du


Argitaratuko:2021-10-26

Aurreikusten
oharra

norabidea 2021: Bizkaiko 10 enpresatik 4ek berritu zuten 2020an


Argitaratuko:2021-10-18

Aurreikusten
boletina

Sektore teknologikoetan berritzeko negozio-ideia berriak


Argitaratuko:2021-10-14

Aurreikusten
boletina

Nolakoa izango da etorkizuneko lana?


Argitaratuko:2021-09-30

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifiziala: zortzi joerak


Argitaratuko:2021-09-23

Aurreikusten
extra

Berrikuntzarako, Ekintzailetzarako eta Nazioartekotzerako Laguntzak


Argitaratuko:2021-09-16

Aurreikusten
boletina

Erabilgarritasun-ereduen eta marken eskaerak hazi egin dira Bizkaian


Argitaratuko:2021-08-05

Aurreikusten