menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
barrixen txostenak

Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2021ko bigarren seihilekoa

Industrial-jabetza Bizkaian eta EAEn

Espainiako Patente eta Marka Bulegoak hilero argitaratzen ditu autonomia erkidegoek egiten dituzten eskaerak (patente-eskaerak, erabilgarritasun ereduen eskaerak, diseinu industrialeko eskaerak eta marka-eskaerak). Barrixek-Bizkaiko Berrikuntza Behatokiak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoari buruzko datuak erauzten ditu, eta baita ere autonomia erkidego osokoak, datu horien bilakaera aztertzeko.

Bizkaian, 2021ean patente-eskaerak egonkor mantendu dira, erabilgarritasun-ereduenak apur bat hazi dira eta diseinu industrial zein marka-erregistroen eskaerek jaitsiera txiki bat izan dute.

Bestalde, Euskal Autonomi Erkidegoko datuek erakusten dute patenteen eskaera-kopuruak beherakada txiki bat izan duela, eta beherakada hori aspaldiko urteetatik datorren joera bat dela. Nabari da, bestalde, diseinu industrialeko eskaerak ere jaitsi egin direla.Baina erabilgarritasun-eredu eta marka-erregistroenek gorantz egin dute, igoera apal batekin lehenengoaren kasuan eta gorakada handixeago batekin bigarrenean.

Aipatzekoa da adierazle bat bera ere ez dela iritsi oraindik pandemia aurreko 2019ko mugarriak gainditzera.

Alderatzen baditugu EAEk lau adierazle horien eskaeretan dituen portzentajeakEstatuko gainerako portzentajeekin, ondorioztatuko dugu patente, erabilgarritasun-eredu eta marka-erregistroen eskaerak apur bat igo direla eta diseinu industrialeko eskaerak berdin mantendu direla.

Jarraian, azterlanetik ateratako datu nagusiak aurkezten dira.

PATENTE-ESKAERAK

2021ean, Bizkaian eginiko patente nazionalen eskaera-kopuruak 2020ko bilakaera bera izan du, hau da, guztira, 30 eskaera egin dira.

EAE osoa kontuan hartuz gero ere, eskaera-kopuruak behera egin du 2021ean, 67 izan direlarik (2020an baino hiru gutxiago).

DISEINU INDUSTRIALEKO ESKAERAK

Diseinu industrialeko eskaerei dagokienez, Bizkaian guztira 17 eskaera egin dira 2021ean, hau da, 2020an baino bost gutxiago.

EAE osoa kontuan hartuz gero, diseinu industrialeko eskaeren kopurua jaitsi egin da 2020koarekin alderatuta, 32 eskaera egin direlarik guztira.

ERABILGARRITASUN-EREDUEN ESKAERAK

2020an erabilgarritasun-ereduen53 eskaera egin ziren Bizkaian, eta 2021ean 56; horrek erakusten du adierazlearen bilakaera goranzkoa dela.

EAE osoari dagokionez, 2020ko beherakadaren ondoren, adierazleak apur bat gora egin du 2021ean, erabilgarritasun-ereduen115 eskaera egin baitira, 2020an baino 3 gehiago.

MARKA-ERREGISTROEN ESKAERAK

Marka-erregistro nazionalen eskaeren kasuan, aldiz, 2021eko datuek diote euskal lurraldeen artetik Bizkaian egin direla marka-eskaera gehien, guztira 956, baina, bestalde, Bizkaia da 2020koak baino datu baxuagoak dituen lurralde bakarra. Dena dela, Euskal Autonomia Erkidego osoan egin diren marka-eskaera guztien ia erdia da hori.

Euskal Autonomia Erkidego osoa kontuan hartuz gero, adierazle honek apur bat gorantz egin du, 1906 eskaera egin baitira, 2020an baino 53 gehiago.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute

boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten
boletina

Klimarako berrikuntza positiboa


Argitaratuko:2024-06-05

Aurreikusten