menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Innopedia

3


3D Inprimaketa

Azken urteotan ikusi dugu 3D inprimaketa lagungarri dela hegazkinak fabrikatzeko, baliagarri dela etxebizitza merkeak azkar eraikitzeko eta orobat erabiltzen hasi dela arlo soziosanitarioan ere.

3D simulazioa

asko erabiltzen da errealitateko elementuak birsortzeko, eta helburutzat du beharrezko zuzenketak ezartzea.


4


4.0 industria

laugarren iraultza industrial ere deitua, bere helburua da fabrikazioko eta produkzioko industrian iraultza eragitea askotariko teknologiak txertatuz, hala nola Gauzen Internet, lainoko konputazioa, datuen integrazioa, sentsorika, robotika, 3D inprimaketa, errealitate birtuala…


A


Adimen Lehiakorra

antolakunde bateko eragile ekonomikoentzat baliagarria den informazioa bilatu, tratatu eta babesteko (legalki lortua) garatzen den ekintza-multzo koordinatua, eta euren estrategien garapena. Enpresa berritzaile baten oinarrizko tresna da.

Agile

Proiektuak garatzeko metodologia-multzo bat da; azken emaitza zati txikitan zatitzen da, hainbat asterik behin entregatzeko.

Baina, batez ere, lan egiteko eta pertsonak antolatzeko modu berri bat da, non beharrezkoa baita diziplina anitzeko lantaldeak izatea eta bezeroen beharretara etengabe egokitzea.

Softwarearen sektorean hasi bazen ere, berrikuntza arloan edozein proiektu-mota garatzeko aplikatzen dira Agile kontzeptuak.

Antolakuntzako berrikuntza

merkataritza-, finantza-, kudeaketa- edo antolakuntza-arloetan gertatzen dena, eta enpresako korronte berritzailea indartzen duena antolakunde osoaren produktibitatea hobetuz.

Aurreikuspen teknologikoa

teknologiaren bilakaera ulertzen eta azaltzen saiatzen den tresna; horri esker, enpresak posible du, neurri handi batean, bere jardueran izan ditzakeen ondorio negatiboei aurrea hartzea eta eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea.Hainbat hipotesitatik abiatuta, etorkizun ireki eta finitu batean gerta daitezkeen balizko haustura eta jarraitutasun egoerak aztertzen ditu.


B


Berrikuntza

Produktu (ondasun edo zerbitzu), prozesu, merkaturatze- edo antolakuntza-metodo berri edo nabarmen hobetu bat txertatzea enpresaren barne-jardunean, lantokiaren antolakuntzan edo kanpo-harremanetan.

Berrikuntza Agenda

Dokumentu bat da, enpresaren berrikuntza-politiken gogoeta estrategikoa jasotzen duena, zeinetan enpresaren egungo egoera lantzen baita eta garatu beharreko arloak nahiz etorkizuneko aukerak detektatzen baitira, enpresaren berrikuntza-gaitasunen arabera.

Berrikuntza azkorra

antolakundearen funtzionaltasuna eta prestazioak hobetzera bideratutako aldaketa txikiak; isolatuta ez dira oso esanguratsuak, baina akumulatiboki gertatzen direnean etengabeko aurrerapenak eragin ditzakete.

Berrikuntza disruptiboa

Produktu edo prozesu berri bat sortzen duen berrikuntza, zeina ezin den ulertu lehendik dauden produktu edo prozesuen eboluzio natural bat bezala, eta zeinaren aplikazioak aldaketa global bat eragiten baitu.

Berrikuntza irekia

Ezagutzaren barne- zein kanpo-fluxuak erabiltzea barruko berrikuntza azkartzeko eta merkatuak zabaltzeko, eta horrela, berrikuntza kanpoan erabili ahal izateko.

Berrikuntza Kudeatzeko Sistema

metodologia bat da, berrikuntza kudeatzeko enpresa baten arlo guztietan, modu ordenatuan eta aldaketa koherenteak bermatuz sistema osoan.

Berrikuntza produktu / zerbitzuetan

merkatuan jartzea ondasun edo produktu berri bat edo lehengo ezaugarri edo erabilerarekin alderatuta nabarmen hobetua dagoen bat.Produktu/zerbitzu horrek hobekuntza garrantzitsuak ekar ditzake zehaztapen teknikoetan, funtzionaltasunetan, softwarean, kalitatean, formatuan, ergonomian edo beste ezaugarri funtzional batzuetan.

Berrikuntza soziala

produktu, zerbitzu, prozesu edota eredu berriak sortzea, zeintzuek funtzio hauek betetzen baitituzte aldi berean: premia sozialak asetzea, harreman sozial berriak sortzea eta gizartearen ekintza-gaitasuna handitzea.

Berrikuntza teknologikoa

aldaketa eta eraldaketa prozesu bat, produktu eta prozesu berriak sortzen dituena aldaketa teknologikoak txertatuz, besteak beste, produktuaren forman, produkzio-prozesuan eta erabilpenean edo eraldaketa esanguratsuak eginez lehendik dauden produktu eta prozesuetan.

Berrikuntzako hesiak

produktu edo zerbitzu, prozesu, merkaturatze- edo antolakuntza-metodo berri edo nabarmen hobetu bat aplikatzea eragozten duten alderdiak.

Berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren arteko bereizketa

Etengabeko hobekuntza da produktu nahiz zerbitzuen kalitatea hobetzen laguntzen duten hobekuntza-proiektuak ezartzea antolakundearen kudeaketan.Aldiz, berrikuntza da antolakundean eboluzio handia eragiten duten produktu, zerbitzu edo prozesu errentagarriak diseinatu, garatu eta merkaturatzea lehenago erabiltzen ez ziren baliabide teknikoak edo giza-gaitasun berriak erabiliz.

Berrikuntzaren kudeaketa

jarduera eta prozesu multzo bat da, zeintzuen helburua baita eskura dauden baliabideak antolatu, zuzendu eta administratzea, eta horrela ideia berritzaileak sortzea, lehendik dauden produktu eta prozesuak hobetzeko edo produktu eta prozesu berriak sortzeko.

Berrikuntzaren kultura

Berrikuntzaren kultura da pentsaerak eta portaerak aldatzea antolakunde bateko baliabideetan, prozesuetan, gaitasunetan, baloreetan eta giroan, antolakundeko kideak zabalik egon daitezen aldaketetara eta etengabeko eraldaketara.

Big data

Datu multzo handiak dira, hain handiak ezen egungo aplikazioak ez baitira nahikoa datu guztiak tratatzeko eta patroi errepikakor eta erabilgarriak aurkitzeko.

Big Data-ren aplikazioak ikusgarriak izango dira, oso garrantzitsua izango da trafikoa eta mugikortasuna aztertzeko, eta hartara, garraio publiko zein pribatuaren erabiltzaileei konponbide hobeak emateko.

Blockchain

Teknologia bat da, txanpon birtualak (Bit Coin ezagunak) jaulkitzeko euskarri gisa sortu zena, eta hemendik aurrera eguneroko arlo askotan erabiliko dena, hala nola kontratu adimendunetan edo patente, marka zein egile eskubideen onlineko erregistroetan.Funtsean, blockchain delakoa erregistro bat da, guztiz fidagarria dena (eraikita dagoen moduagatik eta sortzen duen kopia kopuru handiagatik) eta hirugarrenen menpe ez dagoena.

Brainstorming

Teknika bat da, zeinaren bidez sormena eta berrikuntza ahalbidetzen baitira, ahalik eta gehien zukutzen duelako ideia berriak sortzeko eta biltzeko gaitasuna, kontuan hartu gabe egokiak edo baliozkoak diren (hasieran) eta alde batera utzita inhibizio sozialak nahiz arauak.

Business Intelligence (negozio-adimena)

Enpresa baten bezero, produktu eta zerbitzuei eta bitarteko transakzio guztiei buruzko datu orijinalen kopuru handiak bildu, administratu eta aztertzea.Negozioetarako adimen-konponbideek elkarrekin konbinatzen dituzte zerbitzariko hardwarea eta biltegiratzea, datu-baseetako softwarea, analisi-tresnak eta aholkularitza-zerbitzuak.


C


Coworking

Lan egiteko modu bat da, zeinetan profesionalek, ekintzaileek eta ETEek lan-espazio bat partekatzen baitute euren proiektu profesionalak garatzeko.Hala, langileek proiektu bateratuak bultzatzen dituen diziplina anitzeko komunitate batean lan egiten dute.

Crowfunding

Finantzaketa kolektiboa, askotariko proiektuak martxan jartzeko behar diren baliabideak biltzeko. Prozesu hau Internet bidez egiten da.Ekintzaileak ez badu lortzen behar duen finantzaketa, crowdfunding-a bere diru-iturri garrantzitsuenetako bat bihur daiteke.


D


Design Thinking

Metodologia bat da, pertsonengan zentratutako ikuspegi holistiko bat aplikatzen duena antolakundearen eta erabiltzaileen arazoak konpontzeko,pertsonak sorkuntza-prozesuan sartuz,proba/akatsaren bidez etaprototipoetatik abiatuz.Horrela, kontzeptu berritzaile handiak garatu daitezke.Bost fase dauzka: enpatizatu, definitu, asmatu, prototipatu eta ebaluatu.


E


Enpresa Berrikuntza

Enpresa-testuinguruan gertatzen dena, produktu, zerbitzu edo prozesu bat sartzeko edo hobetzeko soluzio berri bat erabiltzean datzana.

Enpresa Berritzailea

enpresa berritzaile bat da aurrerapen zientifiko eta teknologikoak produktu eta prozesu berri bihurtzen dituena, modu egoki eta eraginkorrean lotuz zientzia, teknologia, ekoizpena, premia sozialak eta merkatuaren eskakizunak.

Errealitate areagotua

Errealitate Areagotuari esker posible da ikusizko informazio-geruzak gehitzea inguratzen gaituen mundu errealari, hau da, errealitate areagotuaren bidez, mundu birtuala nahastu egiten da mundu errealarekin.Oso adibide ezaguna da Pokemon GO bideojokoa.

Errealitate birtuala

teknologia informatikoa baliatuz sortutako ingurune bat da, erabiltzaileari sentiarazten diona ingurune horretan murgilduta dagoela.Teknologia hau baliagarri da, bideojoko edo proba-inguruneetan murgilduz, gaitasunak entrenatzeko, egiazko itxura duten eszenak eta objektuak irudikatzen dituelako.

Etengabeko hobekuntza

produktu nahiz zerbitzuen kalitatea hobetzen laguntzen duten hobekuntza-proiektuak ezartzea antolakundearen kudeaketan.

Ezagutza

esperientziaren eta ikaskuntzaren (a posteriori) edo introspekzioaren (a priori) bidez metatutako informazio-multzoa.Hitzaren zentzurik zabalenean, elkarrekin erlazionatutako datu ugariren jabe izatea, zeintzuek balio kualitatibo txikiagoa baitute bereizirik aztertzen direnean.

Ezagutzaren kudeaketa

Enpresa-diziplina bat da, antolakunde bateko jarduera eta prozedura guztiak sistematikoki koordinatzen dituena antolakunde horretan ezagutza sortu, bilatu, biltegiratu, partekatu, zabaldu, garatu eta maximizatzeko.Kudeaketa horrekin eraginkortasuna, produktibitatea eta errentagarritasuna hobetu daitezke tresna eta euskarri teknologikoak erabiliz, zeintzuek aukera ematen baitute antolakunde barruan ezagutza partekatzeko eta ezagutza berriak sortzeko.


F


Fintech

Aplikazio horietan enpresek IKTak erabiltzen dituzte finantza-zerbitzu eraginkorragoak eta merkeagoak sortzeko edo eskaintzeko.Batzuetan termino hori erabiltzen da horrelako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak (nagusiki startupak) izendatzeko.


G


Gauzen Internet

IoT edo eguneroko objektuen arteko konexioa Internetekin. Sistema honi esker, gure etxea haririk gabe “domotizatu” dezakegu eta, horrela, gure sakelako telefonora konektatu, edo eduki dezakegu hortz-eskuila bat gai dena txantxarra izango dugun detektatzeko eta gure dentistari abisatzeko…Badira bi arlo teknologia honen onurak nabarituko dituztenak: energia-eraginkortasuna eta garraio-logistikako eta joan-etorrien arloko zerbitzuak.


H


Hidrogeno berdea

teknologia bat da, hidrogenoa -erregai unibertsal, arin eta oso erreaktiboa- sortzen duena elektrolisi izeneko prozesu kimiko baten bidez.Metodo honek korronte elektrikoa baliatzen du uretan dagoen hidrogenoa eta oxigenoa bereizteko, hortaz, elektrizitate hori iturri berriztagarrietatik lortzen bada, energia sor dezakegu atmosferara karbono dioxidorik isuri gabe.

Hidrogonozko energia

hidrogenoa erregai bat da, konbustiozko motorretan edo zelula elektrokimikoetan (pilak) erabil daitekeena.Hala, ibilgailuak mugiaraz ditzake konbustioaren bidez edo argindarra sor dezake erreakzio elektrokimiko horretatik abiatuta


I


I+G (Ikerketa eta Garapena)

Produktu, prozesu edo aplikazio jakin bati buruzko ezagutza hobetzeko sistematikoki egiten diren jarduerak; bere baitan hartzen ditu oinarrizko ikerketa, ikerketa aplikatua eta garapen esperimentala.

Ikusmen artifiziala

diziplina zientifiko honek hainbat metodo baliatzen ditu mundu errealeko irudiak eskuratu, prozesatu, aztertu eta ulertzeko eta, bide horretatik, ordenagailu batek tratatuko duen informazio numeriko edo sinbolikoa ekoizteko.

Inkubagailuak

enpresen edo hirugarrenen programak dira eta helburutzat dute lehen faseetan dauden ideia berritzaileei garatzen laguntzea, askotan, oraindik merkaturatu gabe daudenean.

Inteligentzia artifiziala

teknologia hau presente dago gure eguneroko bizitzan, askotan ohartzen ez garen arren, eta aukera ematen du gizakiaren antzeko gaitasunak dituzten makinak sortzeko.Teknologia honi esker sistemek edo makinek datuak jaso, prozesatu eta datu horiei erantzun diezaiekete, eta interakzioa hobetu dezakete informazio horretatik abiatuta.AA sistemak gai dira, neurri batean, euren portaera egokitzeko, lehenago gertatu diren ekintzen ondorioak aztertzeko eta modu autonomoan lan egiteko.


J


Jabetza intelektuala

giza-adimenaren bitartez sortutako obren gaineko jabetza eskubide berezi bat aitortzea egile bati edo eskubide horien beste titular batzuei.


K


Kaizen

jatorri japoniarreko hitza, etengabeko hobekuntza hazkorrari erreferentzia egiten diona.Kalitatea hobetzeko eta kostuak murrizteko plan gehienen helburu nagusia da.


L


Lean Management

bezeroa lehenestean oinarritutako metodologia.Filosofia honen helburua da kudeaketa-eredu bat sortzea, non enpresak bezeroarengandik ikasiko baitu, ikasitakoarekin balio handiagoko produktu edo zerbitzu bat garatzeko.

Lean Startup

negozioak eta produktuak abiarazteko metodologia, ikaskuntza baliozkotuan, esperimentazio zientifikoan eta errepikapenean oinarritzen dena garapen-zikloak laburtzeko, aurrerapena neurtzeko eta bezeroen atzeraelikadura baliotsua eskuratzeko.

Lehiakortasuna

Enpresa baten gaitasuna merkatuetan (eskualde mailakoa, nazionala edo nazioartekoa) duen parte-hartzea mantentzeko eta handitzeko, lehiakideek baino eraginkortasun-eredu handiagoko ondasun edo zerbitzuak diseinatuz, ekoitziz eta merkaturatuz.


M


Machine Learning

adimen artifizialaren alderdietako bat da, eta helburutzat du ordenagailuei ikasteko gaitasuna emango dieten teknikak garatzea.Ikasteko gai den makina batek patroi konplexuak identifikatu ditzake milioika daturen artean, eta gero patroi horiek berrikus ditzake etorkizuneko portaerak aurreikusteko.Hala, sistemak autonomoki hobetzen dira denboran zehar, gizakiaren parte-hartzerik gabe.


O


Open Innovation

berrikuntza dakarkio enpresari, hirugarrenekin (startupak adibidez) kolaboratuz eta, horrela, posible eginez prozesu, produktu eta zerbitzuak askoz modu azkar eta eraginkorragoan abiaraztea.

Osloko Eskuliburua

jarduera zientifiko eta teknologikoei buruzko neurketak eta azterlanak egiteko gidaliburu bat da, ELGAk (Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) argitaratzen duena.1992an argitaratu zen lehen aldiz, bigarren edizioa 1997an kaleratu zen, eta hirugarren edizioa, berriz, 2018an, hainbat termino eta definizio berrikusi ondoren.

Ozeano urdina

merkatuaren barruan oraindik ustiatu gabe dagoen espazio bat, lehiakidez beteta ez dagoena.Berrikuntza da espazio horietara iristeko bide onena.Hortaz, ozeano urdinaren estrategia da merkatu-espazio berriak sortzea, ongi finkatuta dauden espazioetan (edo ozeano gorrietan) lehiatu beharrean, eragozpen handiak baitaude azken horietan sartzeko.


P


Produktua

enpresak eskainitako artikulu bakoitza, bere salmenta-jardueraren xede dena.

Prozesua

enpresak modu koordinatu eta integratuan garatzen eta exekutatzen dituen jarduerak, zeintzuen helburua baita eskuragarri dauden baliabideak -hala nola, ezagutza, teknologia, finantza-baliabideak, ekipamenduak eta azpiegiturak- produktu edo zerbitzu bihurtzea.

Prozesuen berrikuntza

Ekoizpen- edo banaketa-prozesuan teknologikoki berriak diren edo hobekuntza nabarmenak dituzten metodoak erabiltzen dituena.


R


Robotika kolaboratiboa

robot kolaboratiboen ezaugarri nagusia da gizakiekin elkarreragin dezaketela lan-ingurune batean segurtasun neurririk instalatu beharrik gabe.Tamaina txikikoak direnez, errazago da euren gaitasunak lan-ingurune horretara egokitzea.


S


Sandbox

sandbox bat probak egiteko ingurune bat da.Espazio bat (fisikoa edo birtuala) non posible baita enpresa edo antolakunde bateko pertsonek berrikuntza-proiektu bateko jarduerak garatzea segurtasun osoz. Espazio honetan negozioaren ohiko arauek ez dute funtzionatzen (badakigu gauzak probatzen ari garela, eta produktua ez dela perfektua).

Smart City

hiri baten kudeaketa egokirako teknologia berriak aplikatzen dituen sistema interkonektatu bat da, zeina aplika baitaiteke garraio-sistema publiko eta pribatuetan, ur- eta energia-baliabideen erabilpenean nahiz babes zibileko planoetan.

Sormena

Arazoak konpontzera bideratutako ideia berri eta praktikoagoak sortzeko gaitasuna.Arazoei konponbide berritzaileak ematea funtsean ez da produktu berriak garatzea, baizik eta lehendik ezagutzen diren baina oraindik elkarrekin erlazionatzen ez diren pentsamendu-elementuen konbinazio berri bat sortzea.

Startup

enpresa txiki edo ertain sortu berri bat, denboran mugatua eta, normalean, teknologiarekin lotua.Startup bat negozio-ideia berritzaile batetik abiatzen da, oinarritzat hartuz bazkide bat edo gehiagoren (normalean gutxi) ezagutza eta helburutzat hartuz ideia txiki hori negozio errentagarri bihurtzea.


T


Time-to-market

produktu edo zerbitzu berri bat garatzeko ideia sortzen denetik produktu edo zerbitzu hori merkaturatu arte igarotzen den denbora-tartea.Hortaz, bere baitan hartzen ditu produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko igaro beharreko lan- eta erabakitze-prozesu guztiak.


U


UNE 16600

I+G+B kudeatzeko sistemen ezarpenarekin eta ziurtagiriekin lotutako arau-familia.Besteak beste, ziurtagiriak lortu daitezke proiektuentzat, I+G-ren kudeaketa-sistementzat, zaintza teknologikoko sistementzat…

Unikornio startup-a

mila milioi dolarretik gorako balorazioa duten konpainiak.Hona hemen maila horretara azkarren iritsi direnetako batzuk: Pinterest, Twitter, Yellow Mobile, Xiaomi, Groupon edo Slack.


Z


Zaintza teknologikoa

metodologia bat da, aukera ematen duena teknologia berrien bilakaera ezagutzeko eta aztertzeko arlo publikoko zein enpresa pribatuko esparru zehatz batean, eta horrela arrisku txikiagoko erabakiak hartzeko.

Zerbitzua

bezero baten premiei erantzutera bideratutako jarduera-multzoa.


Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak

oharra

Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2021-12-29

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifiziala: zortzi joerak


Argitaratuko:2021-09-23

Aurreikusten
extra

Berrikuntzarako, Ekintzailetzarako eta Nazioartekotzerako Laguntzak


Argitaratuko:2021-09-16

Aurreikusten
boletina

Erabilgarritasun-ereduen eta marken eskaerak hazi egin dira Bizkaian


Argitaratuko:2021-08-05

Aurreikusten
oharra

Patenteak eta Markak Bizkaian - 2021eko lehen seihilekoa


Argitaratuko:2021-08-02

Aurreikusten
oharra

Diru Laguntzak - Ekintzailetza eta Industria 4.0


Argitaratuko:2021-07-19

Aurreikusten
boletina

Benetan martxan al dago hidrogeno berdearen iraultza?


Argitaratuko:2021-07-15

Aurreikusten
oharra

2021eko Adimen Artifizial Aplikatua laguntzen Programa


Argitaratuko:2021-07-01

Aurreikusten
oharra

Gauzatu Industria programa 2021


Argitaratuko:2021-06-28

Aurreikusten
boletina

Ekoberrikuntza Zirkularrerako Laguntzak 2021


Argitaratuko:2021-06-24

Aurreikusten
boletina

Ekintzaileei laguntzeko laguntzak


Argitaratuko:2021-06-16

Aurreikusten
boletina

Trantsizio Digital eta Berdea dirulaguntza programa 2021


Argitaratuko:2021-06-10

Aurreikusten
boletina

Ekimen Ekintzaileak Sustatzeko Diru-Laguntzak 2021


Argitaratuko:2021-05-27

Aurreikusten
boletina

Oztopoak detektatzen dituzten zapatak


Argitaratuko:2021-05-20

Aurreikusten
extra

Baduzu proiekturik? Badakizu laguntzarik jaso dezakezun?


Argitaratuko:2021-05-11

Aurreikusten
boletina

Txekeo Teknologikoak Programa, berritzeko aukera


Argitaratuko:2021-04-29

Aurreikusten