menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Bizkaiko Berrikuntza Behatokia

EUROPAKO EKONOMIA ERRESKATATU AHAL IZANGO DU AA-K?

Joerak

Europa bidegurutze teknologikoan dago murgilduta. Gaur egun adimen artifizialak teknologia hori ezarri duten enpresen emankortasunean %4rainoko gehikuntzak sortu dituen arren, merkatu erkidea zatituta dagoenez eta, Estatu Batuen zein Txinaren aldean, inbertsio-arrakala ezin handiagoa denez, badirudi hazkuntzaren motor hori geldiaraziko dela. Berritzea ez ezik, teknologia enpresen sare osoan eta, batez ere, ETE-etan barruratzea ere bada erronka.

Badirudi adimen artifiziala (AA) behin betiko tresna dela, Europar Batasunak bere lehiakortasun globala berreskuratu dezan. Europako Inbertsioen Bankuko (BEI) datuen arabera, AAren eta datuen analitikaren erabileraren ondorioz, 2019tik erregistratutako emankortasuna %12 gehitu da. Edonola ere, lidergoranzko bidea egiturazko oztopoz eta oztopo finantzarioz beteta dago.

Inbertsio-arrakala eta eredu arautzailea

EBrentzako oztopo nagusia kapitalean dagoen desberdintasuna da. 2024an, AEBk AAn egindako inbertsio pribatua 109.100 milioi dolarrekoa izan da, Europar Batasuneko 8.000 miloi urrien aldean. Alde hori hiru eredu desberdinen ondorioa da, hain zuzen ere:

  • AEB: bertan, merkatua eta enpresa teknologiko handiak dira nagusi.
  • Txina: bertan, estatuko plangintza estrategikoa izan da bultzatzailea.
  • Europa: bertan, arauketa, pribatutasuna eta burujabetza digitala dira xede nagusiak.

Sektore liderrak eta ezarpen desberdina

AAren ezarpena ez da homogeneoa. Besteak beste, honako hauexek dira onura handiena lortzen ari diren sektoreak: zerbitzu finantzarioak, manufaktura, osasuna eta azpiegitura kritikoak. Siemens Energy edo Roche bezalako enpresa tradizionalak AA erabiltzen ari dira euren prozesuak modernizatzeko. Beste herrialde batzuk, ordea, Finlandia eta Herbehereak, esaterako, aurretik doaz enpresen arloko ezarpenean (%55 baino gehiago), beste herrialde batzuen aldean; adibidez, Grezia edo Italia (%20 baino gutxiago).

Gainditu beharreko oztopo kritikoak

AA Europako ekonomiaren benetako “filosofoen harria” izan dadin, adituek premiazko zenbait erronka gainditu behar direla aipatu dute:

  • ETE-en arloko ezarpen handiagoa: enpresa handien %44k AA darabilten bitartean, enpresa txiki eta ertainen %28k baino ez darabilte.
  • Azpiegitura: inbertsio handi-handia egin behar da datuen zentroetan eta burujabetza energetikoan.
  • Malgutasuna: arriskuak ezinikusia sorrarazten duenez eta Europako lan-merkatu batzuk zurrunak direnez, zaila da azkar automatizatzea, estatubatuarra bezalako eredu arinagoen aurrean.

Aukera europarra

Atzerapenak atzerapen, Europak badu abantaila lehiakorrik: esparru arautzaile egonkorra, erdieroaleetarako makinen fabrikazioko lidergoa (ASML bezalako enpresak, adibidez) eta gero eta deskarbonizatuago dagoen sare energetikoa. Arrakasta lortzeko, funtsezkoa izango da datu industrialen kopuru eskerga aktibo estrategiko bihurtzea, bere pribatutasun-estandarrak arriskuan jarri gabe.

cincodias.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2026-03-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: AAk eta kuantikak gidatzen dute berrikuntza Europan

boletina

AAk eta kuantikak gidatzen dute berrikuntza Europan


Argitaratuko:2026-04-23

Aurreikusten
oharra

Bizkaia 2026: Digitalizazioa eta Transferentzia Teknologikoa


Argitaratuko:2026-04-20

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzaren erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2026-04-16

Aurreikusten
boletina

Jabetza Industriala Bizkaian eta EAEn 2025ean


Argitaratuko:2026-04-07

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitala 2025ean


Argitaratuko:2026-03-30

Aurreikusten
boletina

Bultzatu zure enpresa: Berrikuntzarako Laguntzak eta Prestakuntza


Argitaratuko:2026-03-25

Aurreikusten
boletina

2026 laguntza berriak enpresentzat


Argitaratuko:2026-03-18

Aurreikusten
boletina

Innobideak-Kudeabide 2026: kudeaketa hobetzeko proiektuetarako laguntza


Argitaratuko:2026-03-12

Aurreikusten
boletina

Bizkaian berritzeko eta hazteko laguntza berriak


Argitaratuko:2026-03-05

Aurreikusten
boletina

Laster irekiko dira laguntzak: Berrikuntzarako 2i Programa eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-26

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileentzako Laguntzak eskatzeko azken egunak


Argitaratuko:2026-02-19

Aurreikusten
boletina

EBko Ingurumen Legeak nola eragiten dien enpresei


Argitaratuko:2026-02-12

Aurreikusten
boletina

Baduzu proiektu berritzailerik? Zabalik daude 2i eta 3i Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-05

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresak Europako I+G rankingean


Argitaratuko:2026-01-29

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza eta nazioartekotzea sustatzeko hiru laguntza berri


Argitaratuko:2026-01-22

Aurreikusten
boletina

MITen apustuak etorkizuna eraldatzeko


Argitaratuko:2026-01-15

Aurreikusten