menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

2025ean, Europako Patenteen Bulegoak (OEP) mugarri historikoa lortu zuen, 201.974 eskabide erregistratu zituen-eta. Hori dela eta, hazkuntza %1,4koa izan da aurreko urtearen aldean, eta Europako merkatuak polo teknologiko global moduan daukan erakargarritasuna sendotu da. Hazkuntza horretan, abangoardia teknologikoko sektoreak izan ziren nagusi: informatika liderra izan zen berriro AAren (+%9,5) eta teknologia kuantikoen (+%37,9) bultzada handiari esker.

Era berean, komunikazio digitalek hazkuntza handiena izan zuten 6Gren hedapenaren ondorioz (+%11,4). Makineria elektrikoa eta energia, ordea, indartsu hazi ziren, arlo horretan gaur egun %45ekoa diren baterien garapenari esker. AEB eta Alemania eskabideen kopuru osoan nagusi badira ere, Txinak Japonia ordezkatu zuen, eta lehen aldiz sartu zen '3 onenen' sailkapen globalean, %9,7 haztean.

Europako lurraldean bertan, deszentralizazio interesgarriaren erakusgarri izan da jarduera. Nahiz eta potentzia industrial tradizionalak (Alemania, Frantzia edo Erresuma Batua, esaterako) zertxobait jaitsi ziren, dinamismoak bere horretan jarraitu zuen, zenbait herrialderen bultzadari esker; esate baterako, Finlandia (+%44), Danimarka, Austria eta Espainia (+%2,9).

Dibertsitateari dagokionez, jatorri europarreko patenteen %26ren asmatzaileen taldeetan, emakume bat zegoen gutxienez, eta, arlo horretan, Espainia erabateko liderra da (%42).

Arlo korporatiboan, Asiako erraldoiek (Samsung, Huawei eta LG) munduko podiumari eutsi dioten arren, Europako ekosistema indartu egin da, lau konpainia dituelako 10 onenen sailkapen globalean: Nokia (zazpi postu igo da), Siemens, BASF eta Ericsson.

Azkenik, txostenean adierazi denez, patenteen sistema demokratizatzailea izan da enpresa txikiagoen sarerako. Europan, eskabideen %26 ETE-enak eta banakako asmatzaileenak izan dira; eta beste %7, unibertsitateenak zein ikerketa-zentro publikoenak, haientzat onuragarriak izan direlako OEPren tasen murrizketa berrienak.

Neurri handi batean, arrakasta hori lortu da, patente unitarioa bere bizitzako hirugarren urtean sendotu delako. Eredu horrek, hain zuzen ere, kostuak murriztu eta errazten ditu, izapide bakarraren bidez 18 estatu kidetako asmakizunak babesteko. Izan ere, bere ezarpen-tasa %40koa izan da eskatzaile europarren artean, eta %48,3raino igo da enpresa txikien zein unibertsitateen artean. Beraz, agerikoa da oztopo burokratikoak kentzean kontinenteko burujabetza teknologikoa eta lehiakortasuna azkartzen ari direla.

EAEko lau erakunde daude patente gehien aurkeztu dituztenen artean

Europako Patenteen Bulegoak (OEP) 2025ean bere bulegoetan aurkeztu diren patente-eskabideen kopuruari buruzko datua aurkeztu du, eta, estatu-mailan, lau euskal erakunde nabarmentzen dira: Gestamp, Tecnalia, Mulverse Computing eta EHU.

2025. urtea mugarri historikoa izan da Europako Patenteen Bulegoarentzat (OEP), lehen aldiz urteko 200.000 eskabide baino gehiago izan dituelako. Hazkuntza global hori abangoardiako teknologien ondorioz gertatu da; esate baterako, adimen artifiziala, 6G eta energia garbiak. Lehiakortasun handieneko testuinguru horretan, EAEko (Euskal Autonomia Erkidegoa) berrikuntzaren ekosistemak bere lau erakunde lekuratu ahal izan ditu estatu osoan patente gehien eskatu zituzten seien artean.

OEPk argitaratutako Technology Dashboard txostenaren arabera, euskal enpresen, ikertzaileen eta akademikoen sarea indartu egin da, eta estatuko abanguardia teknologikoan dago kokatuta. Industria adimenduna, konputazio aurreratua eta unibertsitateko ikerketa bateratzean, egiaztatu egin da lurraldeak berrikuntza kontsumitzen duela eta, horrez gain, nazioarteko maila handienean ekoitzi eta babesten duela.

Hona hemen 2025ean '6 onenen' estatuko patenteen sailkapenean liderrak diren lau euskal erakundeak:

  • Autotech Engineering (Gestampeko I+G+b Dibisioa): estatuko bigarren postuan sendotu da, 28 patente aurkeztu ditu-eta. Izan ere, automobilgintzako abangoardia teknologikoko liderra da.
  • Multiverse Computing: Donostian finkatutako nazioarteko enpresa teknologikoa estatuko hirugarren postura igo da, 26 patente aurkeztean. Beraz, goi-mailako konputazioan eta kuantikan erreferente nagusi bihurtu duen gertaera izan da.
  • Tecnalia: erreferentziako korporazio teknologikoa estatuko sailkapeneko laugarren postuan dago, 24 patente erregistratu ditu-eta.
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU): euskal unibertsitateak egiaztu egin du jakintza igortzeko gaitasuna duela, eta estatuko sailkapeneko seigarren postuan dago, 22 patente aurkeztu ditu-eta.

epo.org

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2026-03-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: AAk eta kuantikak gidatzen dute berrikuntza Europan

boletina

AAk eta kuantikak gidatzen dute berrikuntza Europan


Argitaratuko:2026-04-20

Aurreikusten
oharra

Bizkaia 2026: Digitalizazioa eta Transferentzia Teknologikoa


Argitaratuko:2026-04-20

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzaren erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2026-04-16

Aurreikusten
boletina

Jabetza Industriala Bizkaian eta EAEn 2025ean


Argitaratuko:2026-04-07

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitala 2025ean


Argitaratuko:2026-03-30

Aurreikusten
boletina

Bultzatu zure enpresa: Berrikuntzarako Laguntzak eta Prestakuntza


Argitaratuko:2026-03-25

Aurreikusten
boletina

2026 laguntza berriak enpresentzat


Argitaratuko:2026-03-18

Aurreikusten
boletina

Innobideak-Kudeabide 2026: kudeaketa hobetzeko proiektuetarako laguntza


Argitaratuko:2026-03-12

Aurreikusten
boletina

Bizkaian berritzeko eta hazteko laguntza berriak


Argitaratuko:2026-03-05

Aurreikusten
boletina

Laster irekiko dira laguntzak: Berrikuntzarako 2i Programa eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-26

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileentzako Laguntzak eskatzeko azken egunak


Argitaratuko:2026-02-19

Aurreikusten
boletina

EBko Ingurumen Legeak nola eragiten dien enpresei


Argitaratuko:2026-02-12

Aurreikusten
boletina

Baduzu proiektu berritzailerik? Zabalik daude 2i eta 3i Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-05

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresak Europako I+G rankingean


Argitaratuko:2026-01-29

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza eta nazioartekotzea sustatzeko hiru laguntza berri


Argitaratuko:2026-01-22

Aurreikusten
boletina

MITen apustuak etorkizuna eraldatzeko


Argitaratuko:2026-01-15

Aurreikusten