menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Iaz, garraioak eta ostatu partekatuak bakarrik 1.000 milioi dolarretik gora fakturatu zituzten. Azken estatistikek diotenez, ekonomia kolaboratiboa Kanadako ekonomiaren zutabeetako bat bihurtu da. Hamar kanadarretik ia batek ostatu edo garraio partekatua erabiltzen du, eta mila milioi dolar kanadar baino gehiago gastatzen dira zerbitzu horietan. Biztanleriaren pentsaera oso azkar aldatu da eta jada hasia da ekonomia kolaboratiboa onartzen, nahiz eta mesfidantza nabarmena den oraindik.

Ia hamar kanadarretik batek baliatu zuen partikularren arteko ostatu edo garraio zerbitzuren bat (AirBnb, Uber edo antzekoak), aste honetan argitaratu den azterlan baten arabera, zeinak 2015eko azarotik 2016ko urrira bitarteko denbora-tartea baitu aztergai.

Azterlanak dioenez, denbora horretan, 2,7 milioi lagunek erabili zituzten partikularren arteko horrelako zerbitzuak, plataforma digitalen bitartez lortuak.
18 eta 34 urte bitarteko pertsonak dira gidaridun auto zerbitzuak (Uber edo Lyft) gehien erabiltzen dituztenak, eta gizonen eta emakumeen arteko proportzioa baliokidea da. Horrelako zerbitzuengatiko fakturazioa 241 milioi dolar kanadarrekoa izan zen denbora tarte horretan.

Partikularren arteko garraio zerbitzuak baliatzen dituzten kanadarrek batez beste 122 dolar gastatu zituzten denbora horretan. Aitzitik, ostatu pribatuko gastuak handiagoak izan ziren, 1.000 milioi dolar kanadarretik gorakoak, eta kopuru horren %63 herrialdetik kanpoko egonaldietarako izan zen.
IPSOSek eginiko inkesta berean ikus liteke kanadarren %27aren iritziz zerbitzu horiek ez direla fidatzekoak, eta %36ak uste du ez direla seguruak. %49ak ez zituen ezagutzen ekonomia kolaboratiboak eskaintzen dituen zerbitzu horiek.

Gazteen artean bakarrik hobetzen da pertzepzioa: datozen hilabeteetan ekonomia kolaboratiboko zerbitzuren bat erabiltzeko prest dauden kanadarren %55en artetik, %51k 18 eta 34 urte bitartean dituzte, eta datu hori bat dator estatistika ofizialean islatzen denarekin.

Gainera, gazte horiek diote gehiago fidatzen direla ekonomia kolaboratiboaz garraio edo ostatu zerbitzu tradizionalez baino.

tendencias21.net

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2021-11-27


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-10-15


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-09-16


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak

oharra

Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2021-12-29

Aurreikusten
boletina

Enpresa berritzaileen % 78,8k arrakastatzat jo du berritzeko erabakia


Argitaratuko:2021-11-04

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 30,2k berrikuntza-maila altua edo oso altua du


Argitaratuko:2021-10-26

Aurreikusten
oharra

norabidea 2021: Bizkaiko 10 enpresatik 4ek berritu zuten 2020an


Argitaratuko:2021-10-18

Aurreikusten
boletina

Sektore teknologikoetan berritzeko negozio-ideia berriak


Argitaratuko:2021-10-14

Aurreikusten
boletina

Nolakoa izango da etorkizuneko lana?


Argitaratuko:2021-09-30

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifiziala: zortzi joerak


Argitaratuko:2021-09-23

Aurreikusten
extra

Berrikuntzarako, Ekintzailetzarako eta Nazioartekotzerako Laguntzak


Argitaratuko:2021-09-16

Aurreikusten
boletina

Erabilgarritasun-ereduen eta marken eskaerak hazi egin dira Bizkaian


Argitaratuko:2021-08-05

Aurreikusten
oharra

Patenteak eta Markak Bizkaian - 2021eko lehen seihilekoa


Argitaratuko:2021-08-02

Aurreikusten
oharra

Diru Laguntzak - Ekintzailetza eta Industria 4.0


Argitaratuko:2021-07-19

Aurreikusten
boletina

Benetan martxan al dago hidrogeno berdearen iraultza?


Argitaratuko:2021-07-15

Aurreikusten
oharra

2021eko Adimen Artifizial Aplikatua laguntzen Programa


Argitaratuko:2021-07-01

Aurreikusten
oharra

Gauzatu Industria programa 2021


Argitaratuko:2021-06-28

Aurreikusten
boletina

Ekoberrikuntza Zirkularrerako Laguntzak 2021


Argitaratuko:2021-06-24

Aurreikusten
boletina

Ekintzaileei laguntzeko laguntzak


Argitaratuko:2021-06-16

Aurreikusten