menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
barrixen txostenak

norabidea 2023

Berrikuntzak Bizkaiko Enpresetan

norabidea, berrikuntzak Bizkaiko enpresetan duen garrantziari buruzko inkesta, barrixek urtero egiten duen azterketa bat da, bere bitartez aztertzeko nolako harremana duten Bizkaiko enpresek berrikuntzarekin, zein profil duten enpresa berritzaile eta ez-berritzaileek, zein esparrutan ar diren lanean eta zein neurritaraino betetzen diren euren hasierako igurikimenak.

❝ Bizkaiko 10 enpresatik 4k ekimen berritzaileak egin dituzte 2022an ❞


Kontsultatu


❝ Bizkaiko 4 enpresatik 1ek jarduera berritzaileak egin ditu etengabe azken 4 urteetan ❞


Kontsultatu


❝ Prozesuen arloan egindako lana hazi egin da produkzio-teknologia berriak sartzearen bultzadari esker, eraldaketa digitalaren bultzadaren zati gisa ❞


Kontsultatu


❝ Bizkaiko enpresen % 23,7k produktu eta zerbitzuetan berritu du 2022an ❞


Kontsultatu


❝ Bizkaiko enpresen % 32,8k prozesuetan berritu du 2022an ❞


Kontsultatu


❝ Bizkaiko Berrikuntza Indizearen arabera, enpresen % 26,8k berrikuntza-maila altua edo oso altua du ❞


Kontsultatu


❝ Jarduera berritzailearen arrakasta-pertzepzioak gora egin du iazkoarekin alderatuta ( % 77,2), eta serie historikoko bigarren daturik altuena da ❞


Kontsultatu


❝ Berrikuntzan parte hartu duten enpresen % 95.5ek nolabaiteko eragina edo aztarna hauteman du berrikuntzaren ezarpenaren ondorioz, txikia, ertaina edo handia izan ❞


Kontsultatu


❝ Enpresen % 76,2k eragin handia eta positiboa du bere negozioan, egindako berrikuntzei esker ❞


Kontsultatu


❝ Enpresen % 60k ez ditu berrikuntza-helburuak murriztu egoera ekonomikoagatik ❞


Kontsultatu


❝ Enpresen % 31,4ak beste enpresa eta erakunde batzuekin lankidetzan jardun du 2022an ❞


Kontsultatu


Nahiz eta Norabidea 2022 txostenean beheranzko datuak jaso ziren Covid-olatuen eta nazioarteko merkatuak jasandako tentsioen ondorioz (bai garraioan, bai lehengai eta horniduren hornikuntzan), Norabidea 2023 txostenak bildutako emaitzek erakusten dute suspertzen hasi dela Bizkaiko enpresa-sarearen berrikuntza-jarduera, txostenak aztertutako erakusle askok hobera egin dutelako, testuinguru ekonomikoaren aldakortasuna gorabehera.

BERRIKUNTZA-JARDUERA

Hainbat urtez etengabe jaitsi ondoren, aurreko ekitaldian berrikuntza-jarduerak egin dituzten Bizkaiko enpresen tasak gora egin du. Hala, kontsultatu diren hamar enpresatatik lauk,zehazki, % 41,6k, adierazi dute berrikuntza-jardueraren bat egin dutela 2022ko ekitaldian.(2022. urtean portzentaje hori % 39,2koa izan zen).

Kontuan hartuta azken lau ekitaldietako berrikuntza-jardueraren emaitzak, eta kontuan hartuta, baita ere, zer-nolakoa den jarduera hori, hots, denboran zehar jarraitutako prozesu bat den -irizpide zorrotza- edo urte horietan puntualki gertatu den -irizpide zabala-, ikusten da adierazle guztiek gora egin dutela apur bat.

Bizkaiko bi enpresatik batek adierazi du berrikuntzaren bat ezarri duela enpresan azken 5 urteetan (% 51,0), eta kopuru horren barruan % 26,4k osatzen dute “nukleo gogorra”, hau da, berrikuntza-jarduerak etengabe egiten dituzten enpresen multzoa.

BERRIKUNTZA ESPARRUAK

2022an, gora egin du prozesu berriak garatzen zentratu diren enpresen kopuruak ( % 32,8), eta hori da, oraindik ere, enpresen jarduera berritzailearen ardatz nagusia.
Prozesuen berrikuntzen artean, informazioaren edo komunikazioaren prozesamenduarekin lotutakoa izendatu da gehien ( % 18,1) (3,8 puntu igo da)

Produktuetan eta/edo zerbitzuetan egindako berrikuntzak % 23,7 dira, eta talde horren barruan ehuneko handiagoa dago enpresarentzat berriak direnen artean ( % 16) merkatukoak direnen artean baino ( % 15,1), nahiz eta bi kasuak 3,4 eta 2,8 pp-koak izan, hurrenez hurren.

BERRIKUNTZA KUDEATZEKO TRESNAK

Gora egin dute Bizkaiko enpresen berrikuntza-jardueraren sistematizazioari buruzko bi adierazlek, iazko minimo historikoak markatu zuen beheranzko joera geldiaraziz.

Hala, enpresen % 18,4k aurrekontu-partida espezifiko bat daukate berrikuntza-jarduerak egiteko.2022an datu hori bere minimo historikoan kokatu zen, hain zuzen, % 14,2an.

Bestalde, kudeaketaren kontabilitateko tresnek gorakada nabarmena izan zuten 2017 eta 2019 urteen artean, euren sistemetan horrelako tresnak txertatu zituzten enpresen kopuruak goia jo zuelarik 2017an. Halere, datu horiek apaldu egin dira azken urteotan, eta, zehazki, 2022an sail historiko osoko daturik baxuena erregistratu zen, nahiz eta aurten goranzko bideari ekin dion, % 16,6tik % 19,5era igoz.

BERRIKUNTZA BULTZATZEN DUTEN FAKTOREAK

Enpresei galdetu zaienean zein faktorek bultzatu duten berrikuntza, gehienbat bi faktore nabarmendu dituzte:

    • Hamar enpresatik seik (% 62,6) merkatua aipatu dute, hau da, bezeroak izan dira berrikuntza bultzatu duten faktorea. Enpresa-jardueraren sektore guztietan gehien aipatu den faktorea da.
    • Urrunago baina postu garrantzitsuan kokatu dira, halaber, enpresaren helburu estrategikoak (% 43,0).

TESTUINGURU EKONOMIKOAREN ERAGINA

Enpresen % 21,4k diote berrikuntza-helburuak murriztudituztela egoera ekonomikoak bultzatuta.Sail historikoko datu baxuena da.

BIZKAIKO BERRIKUNTZAREN INDIZEA

Bizkaiko Berrikuntzaren Indizeak hainbat aldaketa txiki islatzen ditu azken urtean, joera aldaketa bat adieraz lezaketenak eta etorkizunean monitorizatu beharko direnak.Batetik, jaitsi egin daberrikuntza-jardueraren sistematizazio oso baxua duten enpresen kopurua (portzentajezko bost puntu gutxiago) eta, bestetik,apur bat handitu da berrikuntzan dinamikoenak diren enpresen kopurua (portzentajezko 1,8 puntu gehiago).

Bizkaiko enpresetako Berrikuntzaren Batez Besteko Indizearen bilakaerak beherakada handia jasan du 2020az geroztik (28,1etik 19,1era jaitsi zen urte hartan), eta gaur egun goranzko joera hartu duen arren, igoera oso apala da, 17,8an kokatu delarik.

2020. urtetik hasita eta pandemia garaiko motelaldia dela medio, maila altua edo oso altua duten enpresen tasa % 32,4tik % 26,4ra murriztu da, portzentajezko sei puntu, alegia, eta portzentaje hori suspertu egin da aurten, baina oso gutxi, % 26,8an geratu delarik.

ENPRESA BERRITZAILEEN EZAUGARRIAK

Azterlanak Bizkaiko berrikuntza-jarduera sistematizatuaren hainbat aldagai identifikatzen ditu, eta aldagai horiek mantendu egiten dira denboran zehar.Honelako enpresek garatzen dituzte berrikuntza-jarduerak:

  • 50 langile baino gehiago dituztenek
  • Enpresa sortu berriek
  • Enpresa esportatzaileek
  • Berrikuntza-jardueran soilik aritzen diren langile espezifikoak dituztenek
  • Beren berrikuntza-jarduerak garatzeko laguntza publikoak jaso dituztenek
  • Beste enpresa eta eragile batzuekin kolaboratzen dutenek

BERRIKUNTZA-JARDUERAREN ONDORIOAK

Badago berrikuntza-jardueraren sistematizazio-mailari edo bere arrakastaren pertzepzioari buruzko beste adierazle bat: berrikuntzak egin ondoren eta, beraz, txertatutako aldaketak edo nobedadeak direla-medio “inpaktu altua” edo onura garrantzitsuak sumatu dituzten enpresen kopurua.

Berrikuntza-jarduerak egin dituzten enpresa guztiek (% 95,5) nabaritu dituzte nolabaiteko ondorioak -izan txikiak, izan ertainak edo izan handiak- berrikuntza hori inplementatu eta gero.

Hamar enpresatik ia zortzik (% 76,5) “inpaktu handikotzat” jotzen duten abantaila bat lortu dute berrikuntza-jarduera horren ondorioz, eta datu hori indarrez hazi da, portzentajea % 69,9koa baitzen 2022an.

Besteak beste, hauek dira inpaktu “altuen” artean ikusgarritasun gehien izan dutenak:

  • Ondasun eta zerbitzuen kalitate handiagoa (% 44,0)
  • Informazio trukea hobetzea (% 36,1)
  • Araudietako baldintzak betetzea (% 32,3)

JARDUERA BERRITZAILEAREN ARRAKASTA MAILA

Ikusirik berrikuntzek enpresetan izan dituzten inpaktu altuak, ez da harritzekoa nabarmenhaztea, baita ere, horrelako prozesu bat garatu ondoren lortutako arrakastaren pertzepzioa.

Iazko kopuruekin alderatuta, hazi egin da berrikuntza-jardueraren arrakastaren pertzepzioa, eta sail historikoko bigarren datu altuena da, pandemia garaian gertatutako aldaketen arrakasta neurtu zuen barometroaren atzetik.Hala, portzentaje horrek iaz beherakada handia izan bazuen ere (% 68,7), aurten indarrez hazi da berriz, eta ia iritsi da 2021eko daturaino, % 77,2an kokatu delarik.

Gainera, porrotaren pertzepzioa % 7,2tik % 5,8ra jaitsi da.

ENPRESA EZ-BERRITZAILEAK

Enpresen % 58,4k ez dute inolako berrikuntza-jarduerarik egin 2022an.

Enpresek hainbat arrazoi azaldu dituzte aurreko ekitaldian berrikuntza-jarduerarik ez egiteko, eta arrazoi horiek erakusten dute merkatuak paper esanguratsua jokatu duela, Bizkaiko enpresen balizko ekimenak geldiaraziz. Enpresen % 41,2k merkatuko eragozpenak aipatu ditu arrazoi nagusi gisa. Faktore horrek ez ditu erdietsi duela bi barometroko mailak (% 52,8), baina iazkoa (% 37,0) baino 4,2 portzentajezko puntu handiagoa izan da.

Halaber, berrikuntzak ezartzearen kostuak edo arrazoi ekonomikoak ere garrantzitsuak dira, enpresa ez berritzaileen % 23,7k aipatu dituztelarik.

Enpresen % 0,7k bakarrik aipatu dutekrisi egoera, eta kontuan izan behar da 2022an enpresa ez berritzaileen % 4,3k argudiatu zutela arrazoi hori.

Bestalde, hamar enpresatik bik baino gehixeagok (% 22,9) adierazi dute ez daukatela berritzeko beharrik, eta datu hori iazkoa baino txikiagoa da (% 24,8).

Bizkaiko enpresetako berrikuntza-prozesuei dagokienez, berrizikusten damurrizten ari dela “asmoaren distantzian” (hau da, beharrik ez dagoelako ustean) dagoen arrakala.Norabidea 2020 txostenean enpresen % 38,9k adierazi bazuten ez zutela ikusten “inolako beharrik”, talde hori % 21,3ra murriztu da, eta azken hiru urteetan portzentajezko 17,6 puntu jaitsi da. Horrek iradokitzen du enpresen jarrerak ez direla hain zurrunak izan merkatuak inoiz baino aldakorrago egon diren garaian.

ENPRESEN ARTEKO LANKIDETZA

Lankidetzak dakartzan aukeren ikusgarritasun eza da lankidetzaren muga nagusia. Hala, Bizkaiko enpresen % 31,4 lankidetzan aritu dira azken urtean, hots, 2022eko ekitaldian. Lankidetza deitzen zaio bi enpresa edo gehiagok hitzartzen duten akordioa, euren gaitasunak uztartuz lehiakortasun abantailak handitzeko.

Datu hori egonkor mantendu da azken hiru olatuetan, pandemia garaian lankidetza-jarduera nabarmen murriztu zenetik. Hain zuzen, iazkoa da saileko datu baxuena.

Lankidetzan jardun duten enpresen % 73,6k sektore bereko beste enpresa batzuekin kolaboratu dute, eta hori da aukera ohikoena.

Enpresen % 43,5ek adierazi du merkatuko arrazoiak daudela lankidetzan jarduteko asmoaren atzean, eta oso hurbiletik jarraitzen diete arrazoi ekonomikoek.

Lankidetzaren balantzea positiboa da oro har, izan ere, enpresa gehienek bete egin dituzte aurreikusitako helburuak (% 57,1) eta % 6,0k gainditu ere bai.

LABURPENA

TXOSTEN OSOA

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute

boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten
boletina

Klimarako berrikuntza positiboa


Argitaratuko:2024-06-05

Aurreikusten