menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Bizkaiko Berrikuntza Behatokia

EUROPA AZKARRAGO DOA MATERIAL AURRERATUEN LASTERKETAN

Joerak

Badakizu nolakoak izango liratekeen larruazal elektronikoak edo sateliterik gabe nabigatzeko gai diren mikrotxipak? Europako Batzordearen SAPEA txosten berrian adierazten denez, azken belaunaldiko materialak (esate baterako, MXenoak edo ionogelak) osasunaren, energiaren eta digitalizazioaren sustatzaileak izango dira.

AEBren eta Txinaren ahalmenaren aurrean, Europak “supermaterial” jasangarri horien aldeko apustua egin du, bere burujabetza teknologikoa bermatzeko eta gaur egungo industria errotik eraldatzeko.

Materialen iraultza: osasunetik kuantikara

Txostenean bertan, berehalako ahalmen disruptiboa duten materialen lau familia nabarmentzen dira:

  • MXenoak (grafenotik haratago): metalen eta karbonoaren nanogeruzak dira, eta moldaerraztasun harrigarria dute. Behar besteko irtenbidea omen dira azkar baino azkarrago kargatzen diren baterietarako eta zehaztasun handiko terapia fototermikoetarako. Azken horiek, hain zuzen ere, beroaren bidez minbiziari aurre egitea dute xede.
  • Ionogelak (larruazal elektronikoak): material hibrido hauei esker, ukimena duten protesiak edo garbiketak jasaten dituzten ehun adimendunak sortzen dira osasuna kontrolatzeko.
  • “Koloretako erdiguneak” dituzten solidoak: akats kristalino hauei esker, sateliterik gabeko nabigaziorako mikrotxipak edo bizirik dagoen zelularen metabolismoa neurtzeko gai diren sentsoreak sortzen dira gaixotasunak goiz baino goizago antzemateko asmoz.
  • Entropia handiko aleazioak: AA bidez diseinatutako metal hauek erresistentzia handiena eskaintzen dute ahalik eta pisu txikienaz. Beraz, oso egokiak dira industria aeroespazialerako, eta hondakin birziklatuen bitartez ekoizten dira.

Europar Batasunaren erronka estrategikoa

Europak eraikuntzan, beiragintzan, biomaterialetan eta antzeko sektoreetan gaitasun teknologiko sendoak baditu ere, patenteen kopuruari dagokionez AEBren eta Txinaren aurrean berrikuntza-arrakala daukala adierazten da txostenean.

Hori dela eta, Europako ikerketa-plan berrien helburua bikoitza da:

  • Autonomia estrategikoa: lehengai kritikoen inguruko menpetasuna murriztea.
  • Jasangarritasuna: material horiek birziklagarriak direla eta berotegi-efektuko gasik sorrarazten ez dutela ziurtatzea, ingurumenaren etika abantaila lehiakorra izan dadin.

Ondorioa: material aurreratuak ez dira zientzia-fikzioa. Izan ere, azpiegitura ikusezina dira, eta, haiei esker, Europa liderra izango da eraldaketa digital eta ekologikoan, betiere, bere

theconversation.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2026-03-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2026 Digitalizaziorako laguntzak zabalik Bizkaian

boletina

2026 Digitalizaziorako laguntzak zabalik Bizkaian


Argitaratuko:2026-05-07

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko eraldaketa digitalari buruzko aginte-taula


Argitaratuko:2026-04-30

Aurreikusten
boletina

AAk eta kuantikak gidatzen dute berrikuntza Europan


Argitaratuko:2026-04-23

Aurreikusten
oharra

Bizkaia 2026: Digitalizazioa eta Transferentzia Teknologikoa


Argitaratuko:2026-04-20

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzaren erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2026-04-16

Aurreikusten
boletina

Jabetza Industriala Bizkaian eta EAEn 2025ean


Argitaratuko:2026-04-07

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitala 2025ean


Argitaratuko:2026-03-30

Aurreikusten
boletina

Bultzatu zure enpresa: Berrikuntzarako Laguntzak eta Prestakuntza


Argitaratuko:2026-03-25

Aurreikusten
boletina

2026 laguntza berriak enpresentzat


Argitaratuko:2026-03-18

Aurreikusten
boletina

Innobideak-Kudeabide 2026: kudeaketa hobetzeko proiektuetarako laguntza


Argitaratuko:2026-03-12

Aurreikusten
boletina

Bizkaian berritzeko eta hazteko laguntza berriak


Argitaratuko:2026-03-05

Aurreikusten
boletina

Laster irekiko dira laguntzak: Berrikuntzarako 2i Programa eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-26

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileentzako Laguntzak eskatzeko azken egunak


Argitaratuko:2026-02-19

Aurreikusten
boletina

EBko Ingurumen Legeak nola eragiten dien enpresei


Argitaratuko:2026-02-12

Aurreikusten
boletina

Baduzu proiektu berritzailerik? Zabalik daude 2i eta 3i Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-05

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresak Europako I+G rankingean


Argitaratuko:2026-01-29

Aurreikusten