menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko I+Gko gastuak maximo historikoa gainditu du aurten ere, % 9 hazi baita eta 1.795 milioi eurora iritsi 2022an Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak gure Erkidegoan egikaritutako I+Garen % 26,6 finantzatu du, eta barneko I+Gko gastuaren % 77 enpresen sektoreak egin du

2022. urtean, barneko I+G jarduerako gastua (ikerketa eta garapen teknologikoa) 1.795 milioi eurokoa izan da guztira Euskal AEn; zifra hori I+Gko gastuan sekula izan den handiena izan da, Eustatek prestatu dituen datuen arabera. Beraz, % 9ko igoera gertatu da, hau da, aurreko urtean baino 148 milioi euro gehiagoko gastua izan da. I+G jardueretan egindako gastua BPGd-aren % 2,08 izan da 2022an.

Barneko I+Gn 21.746 pertsona aritu ziren Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB) 2022an, aurreko urtean baino % 4,5 gehiago. Era berean, ikertzaileen kopuruak % 6,0ko igoera izan du, eta 15.230 pertsona izan dira Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB). Gastuaren kasuan bezala, bi zifra horiek (pertsonak Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB) eta ikertzaileak) sekula izan diren handienak dira.

Lurralde-xehetasunari dagokionez, egiaztatu da 2022an Erkidegoko barneko I+Gko gastu osoaren % 45,6 Bizkaian egin dela, % 43,3, Gipuzkoan eta % 11,1 Araban. Lurralde bakoitzeko BPGd-ari dagokionez, adierazi beharra dago gastu hori Gipuzkoako BPGd-aren % 2,75, Bizkaikoaren % 1,83 eta Arabakoaren % 1,49 dela.

Euskal AEn egindako barneko I+Gko gastuaren % 77,1 enpresen sektoreak egin du

Barneko I+Gko gastua exekutatu duen sektoreari dagokionez, gehiena, % 77,1 (1.384,5 milioi euro), enpresek egin dute; % 16,4 (294,3 milioi) goi-mailako irakaskuntzak, eta gainerako % 6,5a (115,9 milioi) administrazioaren mendeko zenbait erakundek. 2021. urtearekin alderatuta, enpresek % 8,6 areagotu dute I+Gko gastua, erakundeek % 10,7, eta goi-mailako irakaskuntzak % 10,2.

Barneko I+Gko gastuaren finantzaketaren ikuspegitik, Enpresek 1.004 milioi euro bideratu dituzte ikerketara, hau da, 2021ean baino % 7,6 gehiago. Zifra hori finantzaketa osoaren % 55,9 da, baina finantzatutako guztizkoarekiko proportzioak behera egin du 0,8 portzentaje-puntu, aurreko urtearekin alderatuta. Hala ere, lehen finantzaketa-iturria izaten jarraitu du. Finantzaketa publikoak, bestalde, 608 milioi euroko ekarpena egin du, eta % 12,4 egin du gora, aurreko urtearekin alderatuta. Barneko I+Gko gastu osoaren % 33,9 da, eta 1,0 portzentaje-puntuko igoera izan du.

Gainerako funtsen jatorria honako hau da: goi-mailako irakaskuntzaren sektorea (30,5 milioi), irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak (7,9 milioi) eta atzerria (144,2 milioi). Aurreko urteko zifrekin alderatuta, -% 10,8ko, % 6,6ko eta % 10,1eko aldakuntzak gertatu dira, hurrenez hurren.

Finantzaketa publikoaren jatorriari dagokionez, administrazio autonomoaren ekarpena nagusitu da (476,7 milioi), eta % 10,0ko igoera izan du aurreko urtearekin alderatuta. Zehazki, administrazio publikoak 2022an finantzatutako guztizkoaren % 78,3 eta gure Erkidegoan exekutatutako I+G osoaren % 26,6 izan da.

Bestalde, Administrazio Zentralaren finantzaketa (104,7 milioi) % 19,9 igo da 2022an, eta administrazio publikoek finantzatutako guztizkoan duen proportzioa % 17,2ra iritsi da. Azkenik, aldundien eta tokiko administrazioen finantzaketa (27,1 milioi) % 4,5era iritsi da, eta % 31,8 igo da aurreko urtearekin alderatuta.

Dedikazio osoko enplegatuak 21.746 izan dira. Exekuzio-sektoreen arabera: 15.422 pertsona Enpresetan (guztizkoaren % 70,9), 4.979 goi-mailako irakaskuntzan (% 22,9) eta 1.345 administrazio publikoan (% 6,2). Lanbide-kategoriari dagokionez, ikertzaileak 15.230 izan dira, eta % 6,0 egin dute gora; langile teknikoak 4.817 izan dira dira, eta % 3,1 egin dute behera, eta, azkenik, laguntza-langileak 1.699 izan dira, hau da, urtebete lehenago baino % 15,9 gehiago.

2022an, I+G arloan jardun duten langileen % 36,9 emakumeak dira

2022. urtean, dedikazio osoko I+Gko langile guztien % 36,9 emakumeak ziren. Guztira 8.033 emakume izan dira, hau da, 2021ean I+G arloan jardun zuten emakumeak baino % 6,6 gehiago. Langileen guztizko kopuruarekiko proportzioari dagokionez, zazpi hamarren gehiago izan dira, eta denbora-ikuspegi zabalago bat hartuta, proportzio horrek 3,5 portzentaje-puntuko igoera izan du 2010. urtearekin alderatuta, eta 10,3 puntukoa 2000. urtearekin alderatuta.

I+Garen exekuzio-sektorea kontuan hartuta ikusten denez, Enpresen sektorean eta goi-mailako irakaskuntzaren sektorean da handiagoa emakumeen kopurua: 4.765 eta 2.515 emakume, hurrenez hurren (752 emakume administrazio publikoaren sektorean). Hala ere, termino erlatiboetan, administrazio publikoan emakumeak langile guztien % 55,9 dira, goi-mailako irakaskuntzan % 50,5, eta enpresen sektorean % 30,9.

eustat.eus

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak

boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten