menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Bizkaiko Berrikuntza Behatokia

2023an robotika industrialean nagusi izango diren10 aurreikuspen

Joerak

Robotak inoiz baino aldakor eta moldakorragoak dira, eta operazio komertzial askoren parte bihurtzen ari dira abiada bizian.

Nola aldatuko dira gauzak 2023ak aurrera egin ahala?Ezin da ziur jakin.Baina badaude hainbat aurreikuspen 2023an robotikaren industrian nagusituko diren joeren inguruan…

1. Datuetan oinarritutako automatizazioa

Datu handien hamarkadan gaude, eta automatizazio robotikoak ere datuak darabiltza.Automatizazioaren teknologia gero eta gehiago oinarritzen da datuetan, gero eta garrantzi handiagoa ematen zaiolarik mundu errealeko datuetan oinarritutako konponbideak aplikatzeari.

Zenbait analistaren arabera, Europako enpresen heren batek datuetan oinarritutako automatizazioa lehenesten dute orain.

Datuetan oinarritutako automatizazioa dagoeneko badago hornikuntza-kateko logistikan, non robotak erabiltzen baitira denbora errealeko datu logistikoetan oinarritutako erabakiak inplementatzeko.

2. Gizakien gaitasunak hobetzea robotekin

Enpresek gero eta gehiago aitortzen dute robotek ez dutela ordezkatzen gizakion lana, baizik eta modu bat direla gizakiek dagoeneko egin dezaketena hobetzeko.Nola industria asko langile trebatu eta lan-esku faltan dauden, robotak dira hutsune gero eta handiago horiek betetzeko modu bakarra.

3. Coboten erabilerak gorantz jarraituko du

Robot kolaboratiboek garrantzi handia hartu dute azken hamarkadako panorama robotikoan.Espero da cobotek robotikaren merkatuaren % 30 ordezkatuko dutela 2027rako.

4. Iritsi dira robot autonomoak

Enpresak robot mugikorrak erabiltzen hasi dira euren biltegietako eta beste ingurune industrial batzuetako operazio logistikoen eraginkortasuna hobetzeko.

5. Langile trebatuen eskasiak automatizazioa eragotz dezake

Baina robotek ezin dute konpondu langile trebatuen eskasia, izan ere, robotikan trebatutako profesional oso gutxi daude.Robotikako profesionalen gabeziak atzeratu egingo du automatizazio robotikoa ezartzeko prozesua hainbat enpresatan.

Ondorioz, inoiz baino garrantzitsuagoa da ia edonork inplementatu ditzakeen konponbide robotikoak aukeratzea, edozein dela ere robotikarekin duen esperientzia.

6. Logistika, “industria gozoa”

Logistikaren sektoreak sekulako gorakada izan zuen 2020ko mundu mailako pandemian, eta merkataritza elektronikoak ere gora egin du mundu osoan.

Hala, logistika “funtsezko sektorea” da robotikarentzat, automatizaziorako aukera asko eskaintzen dituelako eta hazkunde potentzial handia duelako roboten erabileran.

7. Hazi egingo da mihiztatze elektronikoaren automatizazioa

Robotek gizakiek baino modu konsistenteagoan mihiztatzen dituzte pieza elektronikoak.Horrek dirua eta denbora aurrezten laguntzen dio enpresari eta,gainera,gutxitu egiten ditu produktuak eskuz mihiztatzeak eragin ditzakeen akatsak.

8. Automobilgintzak galdu egin du robotikan zuen lidergoa

2020an, robot kopuru bera inplementatu zen automobilgintza sektoreko zereginetarako eta automobilgintzakoak ez direnetarako.2021ean automobilgintzakoak ez diren aplikazioek aurrea hartu zuten lehenengoz.

Aldaketa horrek erakusten du zenbateraino orokortu den automatizazio robotikoa.Trantsizio-puntu bat markatzen du industria gehiagotan robot gehiago izango dituen etorkizunerantz.

9. Robotika adimentsu eta moldakorragoa

Azken olatuko robotak gai dira denbora errealeko informazioa txertatzeko euren operazioetan.Azkar erantzuten diete inguruneko aldaketei eta operazioak aldatu ditzakete horren arabera.

Adimen artifizialeko algoritmo praktikoak ugaritu ahala, robot aurreratu eta sofistikatuagoak ikusiko ditugu datozen urteetan.

10. Robot erabilerrazak funtsezkoak izango dira

Robotak orain askoz erabilerrazagoak dira edozein enpresarentzat, eta ez soilik robotikan esperientzia dutenentzat.

Badirudi robot intuitiboen joera honek aurrera jarraituko duela.Aplikazio-kitez gain, gero eta gehiago dira robotak zerbitzu gisa eskaintzen dituzten eredu komertzialak enpresen helburua baita roboten inplementazioak sortzen duen frikzioa murriztea.

infoplc.net

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du

boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten