Arreta jarri behar diegu, besteak beste, Adimen Artifizialari, Metabertsoari eta Blockchainteknologiari
Arreta jarri behar diegu, besteak beste, Adimen Artifizialari, Metabertsoari eta Blockchainteknologiari
AA alde guztietan
Etengabe erabiltzen ditugu algoritmo adimendunak: Interneten bilaketak egitean, online erostean, nabigatzen duguneanbidaiatu bitartean, nola entretenitu aukeratzean, gure ordutegiak administratzean eta bestelako hainbat zeregin gauzatzean.
SundarPichai, Google-ko zuzendari nagusiak esan du AA “sua edo argindarra baino garrantzitsuagoa” dela gizakiarengan izango duen inpaktuari begiratuta.
Nahiz eta AAk berekin dakarren gizakion zenbait lanpostu desagertzea, beste lanpostu berri batzuk sortuko dira haiek ordezkatzeko.
Bestalde, AAren sorkuntzarako gaitasuna aprobetxatuko da irudi, soinu edo informazio guztiz berriak sortzeko. Hizkuntza naturaleko algoritmoei esker, ordenagailuak gai dira gizakion komunikazioak ulertu eta birsortzeko.
Horrek esan nahi du pertsona baten abatarra gai izango dela galdera bati erantzuteko edo neure ahotsarekin hitzaldi bat emateko nik hitzik ere esan gabe.
Etorkizuneko Internet (Metabertsoa)
Hauxe da metabertso terminoari eman dakiokeen definizio onena: “mundu digital are murgiltzaileago bat”.
Industria arloko antolakunde handi guztiek (banka, moda, entretenimendua, bideojokoak…) bat egin dute metabertsoarekin. Hala, euren asmoa da metabertsoko erabiltzaile aitzindarien lehen olatuarekin (Z belaunaldia) konektatzea.Euren helburu bakarra ez da dirua irabaztea, baizik eta orobat aukera berriak ulertzea, eskura daukaten teknologia probatzea eta euren akziodunei zein komunitate teknologikoari erakustea gai direla joera gorakorrekin azkar bat egiteko.
2023an metabertsoa gero eta gehiago zabalduko da antolakunde txikienen artean, eta dagoeneko bertan murgilduta dauden marka globalek elkarrekin bat egingo dute produktu eta zerbitzu kohesiboak sortzeko. Kontsumo orokorrerako produktu eta zerbitzuak izango dira, ez soilik teknofiloei eta lehen erabiltzaileei zuzenduak.
Halaber, ikusiko dugu metabertsoa mugikorra eta postmugikorra izango dela. Izan ere, metabertsoarekinelkarreragiten jarraituko dugu munduko edozein tokitatik eta edozein gailutan.
Bere barneko prozesuak erakargarriagoak eta eraginkorragoak egiten baditugu, gai izango gara urruneko lan kolaboratiborako, gaikuntzarako, inkorporaziorako eta proiektuak kudeatzeko.
Digitalki editatu daitekeen mundua
Etengabe ari da eboluzionatzen mundu fisikoko edozein gauza digitalki birsortzeko dugun gaitasuna, eta horri esker da metabertsoa bideragarria (edo saihestezina). Baina ideia hori onlineko esperientzia murgiltzaileaksortzetik harago doa; gaur gai gara gauzak editatzeko mundu digitalean, eta horrekin eragina izateko mundu errealean. Horren erakusgarri dira biki digitalak: Formula 1 lasterketetako taldeek lasterketako autoaren biki digitalak sortzen dituzte eta mundu digitala baliatzen dute autoa probatzeko haize-tunel birtualetan, simulazio digitalak erabiliz. Horrela, autoaren osagaiak alda ditzakete mundu digitalean erabat optimizatu arte, eta ondoren, 3Dn inprimatzen dituzte osagai horiek mundu errealeko ibilgailuan txertatzeko.
Nanoteknologian ere badaude antzeko gaitasunak. Material baten ezaugarriak eta konposizioa eskala nanometrikoan manipulatuz gero, ezaugarri berriak eman diezazkiekegu materialei, hala nola beren burua konpontzen duten pinturak eta ura uxatzen duten arropak, edo guztiz berriak diren materialak garatu ditzakegu, adibidez grafenoa, denik eta material fin eta gogorrena.
Eta mundu editagarriaren gailurrean, organismo -izan landareak, izan animaliak edo izan gizakiak-bizidunak ere manipulatu ditzakegu, organismo horien garapenaz eta funtzionamenduaz arduratzen diren informazio genetikoak editatuz. Giza Genoma Proiektuak eta antzeko ekimenek bidea ireki dute DNA hari osoen irudikapen digitalak arrakastaz sortzeko, eta hainbat ikuspegi berritzaileri esker (adibidez geneak editatzeko CRISPR Cas9 metodoa), posible da organismo bizidunen DNA eta egitura genetikoa aldatzea.
Teknologia horrek aukera-sorta ia mugagabea irekiko du, zerenteorian posible baita organismo bizidun batek oinordetzan jasotako edozein ezaugarri aldatzea.
Konfiantza birdiseinatuz Blockchain teknologiarekin
Tradizionalki bitartekari bat erabili izan daonlineko bi alderdien artean konfiantza eskatzen duten prozesuetarako.Baina orain posible da bitartekari horren ordez blockchainteknologia erabiltzea. Finean, datuak biltegiratzeko edo programak exekutatzeko modu bat baino ez da, ordenagailu bat baino gehiagotan banatzen dena, eta hala, bermatzen da ez dagoela sarkinik prozesuan.
Esaterako, energia sektoreko Shell erraldoiak jakinarazi du blockchainteknologian oinarritutako ekimen bat erabiltzen duela bere sarean sartzen den energia jasangarriaren jatorria bermatzeko.
Deszentralizazioak modu berriak ekarriko ditu salerosketak egiteko, komunikatzeko eta negozioak egiteko, eta ez soilik gizakiontzat. Makinek ere baliatu ahal izango dute elkarren artean modu seguruansalerosteko gaitasuna.
Enpresek apustu irmoa egin dute blockchainteknologiaren alde, uste dutelako bultzada bat emango diola jabetza digitalarekin dugun harremanaren eboluzioari.
Mundu hiperkonektatu eta adimenduna
Joera honek bere baitan biltzen ditu aurreko guztiak. Sentsore, gailu eta azpiegitura konektatuen sarea da, eta berak biltzen ditu metabertsoa eraikitzeko, biki digitalak sortzeko, makina adimendunak entrenatzeko eta konfiantza digitaleko forma berriak diseinatzeko behar ditugun datuak. Gauzen Internet (IoT) izenarekin ezagutzen dugu, eta gure bizitzetan duen inpaktua nabarmena izango da 2023an.
Datorren urtean ere garatuko dira gailuek elkarren artean komunikatzeko erabil ditzaketen estandar eta protokolo globalak. Horrek esan nahi du gailuak eraginkorragoak izango direla, eta zeregin gehiagotan lagundu ahal izango gaituztela.
Halaber fokua jarri beharko da IoT-ren segurtasunean. IoT-n inbertitzen ari diren enpresentzat lehentasunezkoa izango da segurtasun-gaitasunak hobetzea erasoei aurre egiteko, eta horretarako, aurreikuspenak egiteko gai diren tresnak beharko dira (AAz hornituak).
Joera gehigarria: teknologia jasangarria
Gorago aipatutako bost joerez gain, badago “negoziatu ezinezkoa” den beste joera teknologiko bat, 2023an are gehiago nabarmenduko dena: bermatu behar dugu gure teknologia jasangarria dela. Datuetan oinarritzen diren eta baliabide informatiko ugari kontsumitzen dituzten teknologia hauetako batzuk kostu handiak izan ditzakete ingurumenarentzat, baina posible da kostu horiek ezkutuan gordetzea teknologia baliatzen duten enpresek inoiz ikusi eta ukituko ez dituzten lainoko datu-zentroetan.
Datu-zentroek eta blockchainteknologiak ekologikoago izan behar dute, eta enpresek ziurtatu behar dute ez dutela baliabide baliotsurik xahutzen beharrezkoak ez diren datuak gordetzen eta baliorik eransten ez duten algoritmoak exekutatzen.
Joerak
2024-12-18
Digitalizazio2025ean enpresa-azpiegitura eraldatuko duten 5 joera teknologikoak
2024-12-05
Adimen ArtifizialaHorrela, Adimen Artifizialak gure bizitzak aldatuko ditu bi urtean
2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketakEuskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa - 2024
2024-08-28
IraunkortasunBioplastikoak: etorkizun jasangarriagoa eta merkeagoa agintzen duten berrikuntzak
2024-08-09
BerrikuntzaEHUk kostu txikiko teknologia sortu du droneen arteko talkak prebenitzeko
Norantz doan 4.0 industria2024-07-03
AAk enpresetan daukan eragina2024-06-20
Klimarako berrikuntza positiboa2024-06-05
2024-12-18
Digitalizazio2025ean enpresa-azpiegitura eraldatuko duten 5 joera teknologikoak
2024-01-08
DigitalizazioETE-en digitalizazioak 628.000 milioi euroko ekarpena izan lezakeEuropako ekonomian
2023-10-11
DigitalizazioHauek dira enpresak digitalizaziorantz bultzatzen dituzten teknologiak
2021-04-27
IkerketakDigitalizazioEuskadi sendotu egin da digitalizazioan "aurreratuta” dauden Europako herrialdeen taldean
2020-06-09
DigitalizazioHego Koreak blockchain plataforma bat garatuko du ibilgailu autonomoentzat
Biologia munduaren digitalizazioa azkartzen ari da2020-04-07
Hiriak berrikuntzako laborategi gisa2020-01-13
BeDigital 20202019-12-05
Iraultza digitala eta gizakiaren talentua2019-06-03
DES2019 – Digital Enterprise Show. Innovation Hub2019-05-13
Ospital batek ahots bidezko laguntzaileak instalatu ditu logeletan2019-04-29
2020-03-30
Covid19Berrikuntza SozialaOnlineko mapa bat, auzokideen laguntzaz kurba geldiarazteko
2019-07-22
Berrikuntza SozialaAlemania, Europako erreferentea landa-eremuko eraldaketa digitalean
2019-07-09
Berrikuntza SozialaPosible da beste demokrazia bat: hona hemen munduan barrenako sei kasu
2019-06-10
Berrikuntza SozialaMundu digital honetan ere izango al dugu gauzak edukitzeko grina?
2019-06-05
Berrikuntza SozialaLanaren etorkizuna: Esperimentuak oinarrizko errenta unibertsalarekin
2019-04-23
Berrikuntza SozialaJanaria pisura eta menu finkorik gabe: horra jatetxe batek pentsatu duena elikagairik ez xahutzeko
2018-01-15
Berrikuntza SozialaNola apobetxa dezakegu hobeto elikagai soberakinen banaketa?
2017-04-21
Berrikuntza SozialaEkonomia kolaboratiboa Kanadako garapenaren zutabe bihurtu da
2017-02-21
Berrikuntza SozialaIritsi dira Espainiara etxebizitza kooperatiboko formula berriak
2017-01-02
Berrikuntza SozialaFinlandia, oinarrizko errenta unibertsalaren mundu mailako laborategia
2024-12-05
Adimen ArtifizialaHorrela, Adimen Artifizialak gure bizitzak aldatuko ditu bi urtean
2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketakEuskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa - 2024
2024-06-26
Adimen ArtifizialaAA eta automatizazioa giltzarriak izango dira sektore industrialaren erronkei aurre egiteko orduan
2024-05-20
Adimen ArtifizialaUrte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera
2024-05-20
Adimen ArtifizialaAdimen artifiziala 2024an: aurrerakuntza harrigarriak, erronka zailak eta etorkizun ziurgabea
2024-01-04
Adimen ArtifizialaEBko Adimen Artifizialari buruzko Legearen inguruko bost giltzarri
2023-11-21
Adimen ArtifizialaAdimen artifizialak nola aldatuko duen gure bizimodua bost urtean
2023-11-17
Adimen ArtifizialaAdimen artifizial honek errepide edo zubietako arrakala arriskutsuak antzemateko aukera ematen du
Adimen artifizialak agerpen handiagoa du ETE-etan2023-11-17
Zer ezarpen ditu adimen artifizialak?2023-10-26
Adimen artifiziala lantegiak eraldatzen ari da2023-10-25
Adimen artifizialak deskarbonizatzen lagundu ahal die enpresei?2023-10-17
Adimen Artifiziala birziklapen-prozesuan2023-02-02
Adimen Artifiziala:5 giltzarri enpresentzat2022-12-14
Adimen artifizialaren kritika eta aukerak2022-09-05
Google-n adimen artifiziala gai da haur batek bezala ikasteko2022-07-14
Txostenak
barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.
norabidea 20162016-06-08
norabidea 20152015-11-13
norabidea 20142014-12-11
norabidea 20132013-10-24
norabidea 20122013-01-10
norabidea 20112012-01-09
norabidea 20102017-06-23
norabidea 20092017-06-23
norabidea 20082017-06-23
norabidea 2007-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2007-1ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-1ª Uhina2017-06-23
Laguntzak
Ekintzailetzarako eta Gizarte Berrikuntzarako laguntza-programa 2024 - 2. Lehialdia2024-06-27
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren Bigarren Laguntza-Deialdia 20242024-06-27
Erronka 2024 Laguntza Programa2024-06-20
Bideratu Berria Programa - 20242024-06-12
Sakondu Laguntza Programa - 20242024-05-27
Zabaldu Laguntzen Programa - 20242024-05-27
Bikaintek Programa 20242024-02-19
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa - 1. deialdiak - 20242024-01-23
Boletina
Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.
De acuerdo con el Reglamento UE 2016/679 relativo al tratamiento de datos personales, le informamos que trataremos sus datos con el fin de gestionar su subscripción y gestionar el envío de comunicaciones comerciales que consideramos de su interés. La CCISNB conservará estos datos durante un periodo de 10 años desde que solicito su alta y mientras no solicite su baja. Estos datos se cederán al Departamento Desarrollo Económico y Territorial de la Diputación Foral de Bizkaia. Para ejercer los derechos de acceso, rectificación, limitación de tratamiento, supresión, portabilidad y oposición puede dirigir petición a la dirección electrónica lopd@camarabilbao.com. Para más información ver Política de privacidad En cualquier caso, podrá presentar la reclamación correspondiente ante la Agencia Española de Protección de Datos.
azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko