menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Besteak beste, nola komunikatzen garen eta lan egiten dugun, nola entretenitzen garen eta informazioa nola eskuratzen dugun kontuan hartuta, teknologiak goitik behera eraldatu du nolako elkarreragina daukagun inguruan dugun munduarekin.

2024. urtean,zenbait arlo teknologikotako berrikuntzak egingo dira, eta eragin nabaria izango dute. Hona hemen AssecoSpainGroupek adierazitako batzuk:

AA areagotua

AA lagundua ere esaten zaio, eta AA sortzailearen hurrengo urratsa da, makinek datuak prozesatzeko eta erabakiak hartzeko duten gaitasuna uztartzen duelako giza lankidetzarekin. Hori dela eta, aurrerapausoa emango da gizakien eta makinen arteko baterako lanean, erabakiak hartzeko, emankortasuna handitzeko eta zeregin konplexuetarako laguntza emateko orduan.

Blockchaina etakriptografia

Ogasun Ministerioko Teknikarien Sindikatuak (GESTHA) emandako datuen arabera, Espainiako zerga-iruzurra BPGd-ren %20koa izan zen, eta hori murriztu egin liteke, sistema finantzarioan kriptografia eta blockchaina ezarriz gero. Bi teknologiak uztartzen direnean, egiazkotasuna bermatzen da eragiketaren hasieratik amaierara arte. Horrez gain, segurtasunaren eta identifikazioaren arloan eskaintzen dituzten irtenbideak orain artekoak baino sendoagoak dira.

Konputazio kuantikoa

Badirudi 2024. urtea funtsezkoa izango dela teknologia horri begira, ikerkuntzako laborategietatik irtengo delako jende guztiak ezagutu dezan. Informatikako adar disruptiboa da, garapen-fasean dago eta, horri esker, bitsetan oinarritutako orain arteko konputazioan ez bezala prozesatzen da informazioa.

EdgeComputinga

EdgeComputingari esker,datu-iturrietatik hurbil dauden gailuetan eta sistemetan, askoz azkarrago hartzen dira erabakiak eta betearazten dira zeregin autonomoak, urrunean kokatutako zerbitzarien menpe egon ez gaitezen. Teknologia horren ondorioz, hobekuntza nabaria lortuko da eraginkortasunari eta abiadurari begira, latentzia faktore kritikotzat daukaten ekintzetan, batez ere; esate baterako, ibilgailu autonomoak, urruneko ekoizpena edo Gauzen Internet (IoT).

IoT

IoTteknologiak eguneroko objektuak lotzen ditu sarearekin, eta, horri esker, datuak trukatu eta haien artean komunikatzen dira. Bertan, sentsore eta gailu adimendunak hartzen dira kontuan, eta badute informazioa biltzerik, erabakiak hartzerik eta modu autonomoan jarduterik. IoTiraultza teknologikoa da, ingurunearekin nolako elkarreragina dugun eta makinek prozesuak eta zerbitzuak unean bertan nola hobetu ditzaketen eraldatzen du-eta.

Errealitate areagotua eta 5G

Errealitate areagotua eta 5G teknologia bateratzen baditugu, elementu birtualak unean bertan gainjarriko ditugu benetako munduan, eta 5Gren latentzia txikiko konektibotasun ezin azkarragoari aterako diogu onura. Hori dela eta, esperientziak murgiltzaileagoak eta dinamikoagoak dira; esate baterako, joko elkarreragileak, profesionalentzako unean bertako laguntza eta hezkuntzako nahiz entretenimenduko esperientzia aberatsagoak.

Mikroelektronika

Mikroelektronika elektronikako adarra da, eta zirkuitu elektronikoak fabrikatu eta diseinatzen ditu eskala ezin txikiagoan; eta, sarritan, mikrotxipen mailan ere bai. Bertan, hain zuzen ere, siliziozko olata bakar batean integratzen dira osagaiak. Teknologia emergente horren ondorioz, osagai elektronikoak miniaturizatzen direnez, txikiagoak, eraginkorragoak eta ahaltsuagoak dira gailuak.

ituser.es

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Digitalizazio

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Iraunkortasun

Epea:2025-06-30


Kontsultatu
Berrikuntza
Terminalean

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Ekintzailetza

Epea:2025-05-16


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2025-06-06


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Ekintzailetza Berritzailerako Laguntzak

boletina

Ekintzailetza Berritzailerako Laguntzak


Argitaratuko:2025-06-19

Aurreikusten
boletina

EBko enpresen % 13k baino gehiagok IA teknologiak erabiltzen dituzte


Argitaratuko:2025-06-12

Aurreikusten
boletina

Estatu Batuek nekazaritzarik gabeko produktuak probatuko dituzte 2025ean


Argitaratuko:2025-06-05

Aurreikusten
boletina

Zer den adimen artifizial azalgarria


Argitaratuko:2025-05-29

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 20 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2025-05-22

Aurreikusten
extra

Deialdi Berria: Trantsizio Berdea Dirulaguntza Programa


Argitaratuko:2025-05-16

Aurreikusten
boletina

Giza biki digitalak, hurrengo iraultza teknologikoa


Argitaratuko:2025-05-15

Aurreikusten
boletina

Teknologia-transferentziarako Laguntza-Programa


Argitaratuko:2025-05-08

Aurreikusten
boletina

Trantsizio digitalerako laguntza-programa


Argitaratuko:2025-04-30

Aurreikusten
boletina

Digitalizaziorako eta Berrikuntzarako Laguntzak


Argitaratuko:2025-04-24

Aurreikusten
boletina

Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko


Argitaratuko:2025-04-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten