menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

2024. urtean adimen artifiziala enpresetan ezarri ondoren, adituen esanetan, 2025ean erakundeek erronka berriei aurre egin beharko diete, eta, horretarako, egokitzeko gaitasuna zein arintasuna eduki beharko dituzte. AA sortzailea, edge computinga eta jasangarritasuna enpresetako eragiketen egunez egunekoan ezarriko diren joera nagusiak dira, besteak beste.

AA sortzailea eta azpiegiturako eragiketetan duen integrazioa

Adimen artifizial sortzailea (GenAI) enpresa-eragiketak eraldatzen ari denez, azpiegiturak trinkoagoak eta eraginkorragoak izan beharko dira, AAko eta MLko (Machine Learning) ereduak prozesatzeko. Enpresek AAko estrategiak ezarri beharko dituzte, euskarri egokia bermatzeko eta taldeen arteko lankidetza sustatzeko. Gartnerren arabera, teknologia horrek hodeiak eta outsourcingeko hornitzaileek datuen zentroetako sistemetan eduki zuten eragina gaindituko du, baina, horrez gain, aurreikuspenen arabera, 2023tik 2028ra GenAIren arloko eskariak zerbitzarien salmentak hirukoiztuko ditu ia-ia.

AA bidez bultzatutako automatizazioa

Adimen artifizialean oinarritutako automatizazioa enpresek eragiketa teknologikoak nola kudeatzen eta optimizatzen dituzten ari da eraldatzen. Tresna batzuek badute sistemak monitoreen bidez kontrolatzerik, mantentze-lan iragarleak egiterik, zibersegurtasuneko mehatxuak antzematerik eta kontsumo energetikoa optimizatzerik. Hori dela eta, AAk behar beste aukera ematen dizkie erakundeei, eskuzko lanaren karga murrizteko eta azpiegituren jasangarritasuna nahiz eraginkortasun eragilea hobetzeko. McKinseyren arabera, zenbatetsi egiten da AA bidez bultzatutako automatizazioa ezartzean emankortasun globala %0,5etik %3,4ra igo litekeela urtean, hemendik 2040. urtera arte.

Jasangarritasuna eta kostuen eraginkortasuna hodeian

Kostuak murrizteko presioa dutenez eta, prezioen ereduak aldatu ondoren, hornitzaileen menpean daudenez, enpresak birtualizaziorako eta hodeiranzko migraziorako dituzten estrategiak zehazten ari dira berriro. Microsoften arabera, hodeiranzko migrazioa %98 eraginkorragoa ere izan daiteke karbonoari eta zenbait irtenbideri begira; esate baterako, edukiontziak kudeatzeko plataformek baliabideak optimizatzen dituztenez, ingurumenaren gaineko eragina eta kostuak murrizten dituzte. Adituek adierazten dutenez, jasangarritasuna lehentasun ekologiko eta arautzailea da, baina, horrez gain, epe luzerako itzulketak dituen inbertsio estrategikoa ere bai.

Edge computinga eta banatutako eredu hibridoak

Datuak unean bertan prozesatzeko premia ertzeko konputazioaren (edge computinga) ezarpena bultzatzen ari da, eta funtsezkoa da zenbait aplikaziotarako; esate baterako, IoT eta big data. Banatutako azpiegitura hibridoek eragiketa arinak bermatzen dituzte tokiko inguruneen artean eta hodeian bertan, eta, horren ondorioz, erantzuteko gaitasuna hobetzen da. IDCren txostenaren arabera, aurreikusi egiten da edge computingeko gastu globala 350 mila milioi dolarretik gorakoa izango dela 2027rako. Osasuna, manufaktura, telekomunikazioak eta antzeko sektoreak arkitektura horiek lehenesten ari dira, errendimendua eta eraginkortasuna optimizatzeko. Bestetik, aurrekontuko azpiegitura egokiak, malguak, jasangarriak eta kontzienteak sortzeko modu hobezina da hardware zirkularra.

5G pribatua

5G sare pribatuak goitik behera eraldatzen ari dira ingurune industrialak, fabrikazioari, logistikari, energiari eta antzeko sektoreei euren sare mugikorra edukitzeko aukera ematen dietelako. Sare horiek eraginkortasuna zein segurtasuna hobetzen dituzte, eta, horrez gain, urrutiko lekuetan ere eragiketak errazten dituztenez, digitalizazio industriala sustatzen da mundu zabalean. IoT Analyticsen aurreikuspenen arabera, 5Gko konexio pribatuen urteko hazkuntza-tasa konposatua %65,4koa izango da 2030era arte.

Adituen esanetan, 2025ean jokoan sartuko diren berrikuntzen ondorioz, azpiegitura teknologikoak zehaztuko dira berriro, baita enpresen estrategiak eta euren baliabideak kudeatzeko modua ere.

interempresas.net

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du

boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten