menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Lainoko zerbitzuak, Gauzen Internet eta Big Data izango dira etorkizuneko logistikako teknologia garrantzitsuenak.

4.0 Logistikaren kontzeptua hertsiki lotuta dago 4.0 Industriaren kontzeptuarekin. 4.0 logistikaren xedea da berrikuntza teknologiko adimendun berrienak aplikatzea sektorean, non gero eta protagonismo handiagoa baitute lagungarri direlako konpainien prozesuak hobetzeko.

Blockchain, Big Data, robotak edo adimen artifiziala dira logistika berri hau posible egiten duten teknologia batzuk.

UADIN BusinessSchool-en(Goi-mailako Lanbide Heziketan espezializatutako negozio-eskola) arabera, arreta berezia jarri behar zaie hamabi teknologia hauei:

Lehenengo nabarmentzen denaBlockchain da. Teknologia horrekin posible da hainbat motatako informazioa egiaztatu, baliozkotu, jarraitu eta biltegiratzea, besteak beste ziurtagiri digitalak, bozketa sistema demokratikoak, logistika eta mezularitza zerbitzuak, kontratu adimendunak eta, jakina, baita ere diru- eta finantza-salerosketak.

BigarrenBig Data dago. Kasu honetan, IIoT-n eta sistema ziberfisikoetan oinarritutako teknologia berriek sortzen dituzten datu kopuru handiak baliatzen dira prozesuak (produkzioa eta logistika) eta zerbitzuak (salmenta, etab.) hobetzeko, eta baita ere beste helburu batzuetarako.

Bi horien atzetik dator errealitate areagotua edo errealitate mistoa. Teknologia hau baliagarri da produkzio-prozesua hobetzeko eta erabaki hobeak hartzeko eskuartean dugun informazioan oinarrituta.

Orobat oso garrantzitsua da zibersegurtasuna, zeren gaur egun informazio eta komunikazio sistema (IKT) fidagarri eta sendoagoak behar dira enpresa baten babesa, pribatutasuna eta segurtasuna bermatzeko.Horregatik, enpresek eta multinazional handiek garrantzi handia ematen diote gai honi.

Eta nork ez du ezagutzen CloudComputing edo lainoa. Lainoko konputazioak sareko zerbitzuak (softwarea eta biltegiratzea) baliatzen ditu, baina zerbitzu horiek eskaintzeko azpiegitura fisiko propiorik izan gabe. Horrek esan nahi du geografikoki beste toki batean dauden beste azpiegitura batzuk erabiltzen direla zerbitzu horiek emateko.

Halaber aipatzekoa da fabrikazio gehigarria edo 3D inprimaketa, zeinaren bidez posible baita pieza konplexuak fabrikatzea errekorreko denboran eta kostu lehiakorrean.Bestalde, baliagarria da halaber lote txikiak edo prototipoak egiteko.

Hor ditugu baita eresistema ziberfisikoak, hots, konputazio, biltegiratze eta komunikazio funtzioak dituzten gailuak eta prozesu fisiko bat edo gehiago kontrolatzeko gai direnak.Elkarri edo sare globalari konektatuta daude IoT-ren bidez.

Eta baditugu orobatrobot kolaboratiboak (Cobots). Robot industrialak gero eta autonomo eta malguagoak dira, eta robotika gero eta txertatuago dago sektore logistikoan.

Adimen Artifiziala (AA) ere teknologia garrantzitsua izango da.Laugarren iraultza industrialean datu kopuru handiak prozesatu beharko dira denbora errealean, eta datu horiek guztiak prozesatzeko gai diren teknologia eta tresnak inplementatu beharko dira, hori dela eta, ikerketa ugari egin dira helburu horietarako adimen artifizialaren erabilpenaren inguruan.

Zerrenda honen barruan daudebaita ere 3D simulazioak. Produkzio- edo logistika-zentro berriak ireki nahi dituzten edo lehendik existitzen diren zentroetako operazioak zabaldu edo optimizatu nahi dituzten enpresa askok baliatzen dituzte produkzio-lineen edo operazio logistikoen 3D simulazioak, dela diseinurako edo dela euren emaitzak aztertzeko.Uste da tresna horiek funtsezkoak izango direla etorkizuneko fabriken diseinu operatiboan eta optimizazioan, aukera emango baitiete mundu fisikoa proiektatzeko denbora errealeko datuetan oinarritzen diren eredu birtualekin.

Aurrekoekin batera, aipatzekoa da Gauzen Internet, zeinaren bidez posible baita gailuak konektatzea sistema integratuen bidez, euren artean edo gailu zentralizatuekin komunikatu daitezen eta elkarreragin dezaten.

Eta azkenik, hor ditugu baita ere Digital Twin edo biki digitalak, zeintzukerabiltzen baitira edozein zerbitzu, produktu edo prozesu hiperkonektaturen eredu birtuala sortzeko, gero hortik ateratako informazioaren arabera optimizatu ahal izateko.

logisticaprofesional.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten