menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

COVID-19aren ondorioetako bat da distantzia sozialaren araua aplikatu beharra dagoela kutsatzeak saihesteko. Orain, adimen artifizial bat sortu da, zeinaren bidez jakin baitaiteke errespetatzen dugun beste pertsona batzuekiko distantzia soziala, eta hala ez bada, abisatu egiten digu.

Andrew Ng-k (Google Brain-en atzean dagoen adimen bikaineko giziona) zuzendutako Landing AI enpresak eta Baidú enpresako AA taldeak algoritmo bat diseinatu dute, zeinak pertsonei abisatzen baitie distantzia soziala errespetatzen ez badute.

Sistema honek bideo kamera bat erabiltzen du, beraz, aplika daiteke lantokietan, horrela bermatzeko ez dela beste inor kutsatzen. Algoritmoak pertsonak detektatzen ditu eta lerro gorri bat marrazten du elkarren arteko distantzia ez bada segurua; aldi berean, alerta bat bidaltzen du egoeraz ohartu daitezen.

Enpresak AA honen ezaugarrietako batzuk partekatu zituen duela egun batzuk. Garrantzitsuena da sistema kalibratu egin daitekeela segurtasun-kamera batera egokitzeko. Bezeroek eurek definitu dezakete zein espaziotan mugitzen diren (azalera) pertsonak, lau puntu aukeratuz tresna batean. Ondoren, sistemak doikuntza horiek aplikatuko ditu kamerak hartzen duen irudian.

AAk oinezkoak detektatzeko kode irekiko sare bat erabiltzen du lauki bat marrazteko pertsonen inguruan. Espazioa kalibratzean eskuratutako datuekin jakin daiteke non dauden erabiltzaileak, eta posizio hori denbora errealean eguneratzen da erabiltzaileak mugitu ahala.

Distantzia soziala errespetatzen duten pertsonak lauki berde baten barruan agertzen dira. Aldiz, lauki gorri baten barruan sartuko ditu neurri hori urratzen dutenak, bien arteko distantzia mugatzen duen lerro batekin.

hipertextual.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiko eta Euskadiko Patenteen Erradiografia

boletina

Bizkaiko eta Euskadiko Patenteen Erradiografia


Argitaratuko:2025-12-11

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak bultzada hartzen jarraitzen du Europako patenteetan


Argitaratuko:2025-12-04

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Bizkaiko eta EAEko jabetza industrialari buruzko azterlana 2024an


Argitaratuko:2025-11-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an


Argitaratuko:2025-11-20

Aurreikusten
boletina

Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak


Argitaratuko:2025-11-12

Aurreikusten
boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard-ESI 2025


Argitaratuko:2025-09-04

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bizkortu berrikuntza zure enpresan


Argitaratuko:2025-08-28

Aurreikusten