menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Capgeminiren azterlanaren arabera, Europako fabrikatzaile nagusien %50 baino gehiago AA ezartzen ari dira nolabait. Alemania liderra da, bertako fabrikatzaileen %69k erabiltzen dutelako dagoeneko. Japonian, kopuru hori %30ekoa da; eta Estatu Batuetan, %28koa. Txina, ordea, zerrenda ixten duena da, %11 dauka-eta.

Hori hasiera baino ez da, ordea. Gaur egun, aditu gehienek 4.0 industria dute hizpide, laugarren iraultza industriala omen da eta, bertan, ikaskuntza automatikorako algoritmoeksistema autonomoak sortzen dituzte, lantegi adimenduna egia bihurtzeko asmoz.

AAko algoritmoaren diseinuak zeregina berariazko jarraibiderik erabili gabe egiteko modu onenaikastea du xede. Jarraibide horien ordez, beraz, sarrerako eta atzeraelikadurako datuak darabiltza eredua garatzeko, eta, sarritan, saiakuntzako zein errakuntzako milioika errepikapen egiten ditu horretarako.

Fabrikaziorako AAko sistemek antzera erabili dezakete ikaskuntza autonomoa. Mitsubishik, esate baterako, robotei zeregin berriak irakasten dizkien AAko sistema garatu du, saiakuntzaren nahiz errakuntzaren bidez ekintza egokiak egiteko gai izan daitezen.

Gaur egun, fabrikaziorako AAko aplikazio ohikoenek kalitatearen kontrola eta mantentze-lan igarlea dituzte helburu. Enpresa askok ekoizpenean, produktuen garapenean eta hornikuntza-katearen kudeaketan ere badarabilte.

Mantentze-lan igarlean, AAko sistemek hainbat eta hainbat makinatako eta sistematako datuak kontrolatzen dituzte ustezko arazoen zantzu goiztiarren bila. Lantegian geldialdiak prebenitzeko neurriak ere hartu ditzakete.

Bridgestone gurpil-ekoizle japoniarrak sentsore bidezko AAko tresna darabil, 480 elementu fisiko desberdin ikuskatzeko eta gurpil guztiak baldintza egokietan mihiztatzen direla bermatzeko.

AA gero eta gehiagotan erabiltzen da diseinatzeko prozesuan eta, batez ere, fabrikazio eransgarrian (3Dko inprimaketa). Diseinu «sortzailean», adibidez, AAko algoritmoak egin beharreko diseinuaren helburuak eta parametroak jasotzen ditu (materialak eta kostuen murrizketak, esaterako), eta, gero, milaka diseinu-aukera desberdin probatzen ditu onena aurkitzeko.

AAko sistemak garatzea oso-oso zaila izan daiteke, eta ematen zaizkien datuak bezain onak baino ez dira izango. Oraindik ere, enpresa askok ez dute behar besteko esperientzia-mailarik, euren fabrikazio-sare osoan AAko irtenbideak ezartzeko.

Orain arte, AAk fabrikazioan dituen erabilera gehienek «kapotpean» egiten direnez, kontsumitzaileek ez dituzte ez ikusten ez probatzen. Dena dela, aldatzear dagoen zerbait da hori.

ielektro.es

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten