menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Microsofteko sortzailekidea den Bill Gatesek iragarri duenez, gaur egun haien kostuagatik askorentzat eskuraezinak diren zerbitzuak demokratizatu egin litezke, eta zenbait arlo hankaz gora jarri litzakete; esate baterako, osasuna eta hezkuntza.

Gatesen esanetan, bost urteko epean, teknologiako erabiltzaileak ez dira zenbait aplikazioren artean nabigatu beharko berariazko zereginak egiteko orduan. Horren ordez, kontsumitzaileek eguneroko hizkuntzan baino ez dute adierazi beharko zer egin nahi duten, eta gizabanako bakoitzaren ulerkuntza sakonaren bidez aberastutako softwareak modu pertsonalen erantzungo die.

Handiki teknologikoaren aurreikuspenen arabera, etorkizun hurbilean online dagoen edonork eduki ahal izango du AA bidez bultzatutako laguntzaile pertsonala, eta gaur egungo teknologiaren gain-gainetik egongo da, gainera.

“Eragilea” kontzeptua lagungarria izango da hizkuntza naturalari erantzuten dion eta erabiltzailearen inguruan daukan ezagutzan oinarritutako hainbat zeregin egiten dituen software-mota hori deskribatzeko orduan.

Osasunaren arloari dagokionez, handiki teknologikoak ikusten duen etorkizunean, eragileek pazienteei lagunduko diete oinarrizko triajea egiten, osasunari buruzko aholkuak lortzen eta tratamendurik bilatu behar duten erabakitzen.

Horrez gain, osasun-langileei lagunduko diete erabakiak hartzen, eta, horren ondorioz, emankorragoak izango dira. Edonola ere, argi eta garbi dio eragile kliniko horiekezartzeko denbora beharko dela, oso-oso garrantzitsua delako bete-betean asmatzea. Izan ere, horren eraginpean egongo da pertsonak bizitzea edo hiltzea.

Gatesek iragarri duenez, AAko eragileek hezkuntzan bertan ere izango dute eragin esanguratsua. Ez du aurreikusten teknologia horiek irakasleak ordezkatuko dituztenik, baina irakasleei lagunduko diete hezkuntza bera pertsonalizatzen, eta zeregin administratiboetatik askatuko dituzte. Eragileei esker, ia-ia familia guztiek izango dute banakako hezkuntza pertsonalizatua eskuratzeko aukera, orain arte hori gutxi batzuek bakarrik lortzen dutela kontuan hartuta.

Enpresariak ziurtatu duenez, AAko eragileak emankortasunerako ere izango dira oso-oso onuragarriak. Bere ustez, etorkizunean, gizabanako bakoitzak zenbait zereginetan lagunduko dion laguntzailea izango du. Gatesen iritziz, eragile horiek enpresetan ere integratuko direnez, etengabeko laguntza emango diete langileei, eta erabakiak hartzen eta zereginak betetzen lagunduko diete.

Azkenik, AAko eragileek entretenimendua eta erosketak ere eraldatuko dituztela uste du teknologiako ameslariak. Eragileek produktuen ikuskapenak irakurri eta laburtu ahal izango dituzte, pertsonalizatutako gomendioak egin ahal izango dituzte eta kontsumitzaileen izenean jarri ahal izango dituzte eskaerak. Banakako interesen eta lehentasunen arabera esperientzia pertsonalizatzeko gai izango direnez, komunikabideetako plataformekin elkarreragiteko daukagun modua aldatuko da.

infobae.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Industria 4.0

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak

oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten